148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Deialdia, izangaien zerrenda bat eratzeko, etxezain lanpostuan jardun dezaten

Murchanteko Udalak, Alkatetzaren ekainaren 13ko 119/2024 Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

Deialdia, izangaien zerrenda bat hautaproben bidez eratzeko, etxezain lanpostuan jardun dezaten aldi baterako kontratuarekin eta administrazio araubidean, Murchanteko Udalean sortzen diren beharrei erantzutearren.

Deialdi honen oinarriak eskura daitezke egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://murchante.sedelectronica.es/) eta deialdiaren fitxan, gardentasun atarian: https://murchante.sedelectronica.es/transparency/656bceee-9f51-4c6f-9faf-33d08aa83ab7/.

Murchanten, 2024ko ekainaren 18an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2409913