2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MIRANDA ARGA
–VIRGEN DEL CASTILLO ZAHAR-EGOITZA–
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziari dagozkionak. Izendapenak
Bukatu da lanpostu huts batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiari dagokion prozesua (deialdia onetsi zuen Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitza erakunde autonomoko lehendakariak, 2022ko azaroaren 30eko Ebazpenaren bidez, eta argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an), eta jarraikiz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen proposamenei.
Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzako Patronatuko lehendakariaren erabakiaren bidez, honako hau ebatzi da:
1. Evelyn Fernanda Caiza Oña, María Milagros Sesma Ezquerro, Diana Katherine Salinas Vera eta Garbiñe Ibañez Lasterra izendatzea langile lan-kontratudun finko, Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzako Patronatuaren zerbitzura jardun dezaten, gerokultoreen (zerbitzu anitzak) lanpostuetan.
2. Zaintzaileen(zerbitzu anitzak) lanpostu hutsak adjudikatzea (Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren zerbitzura), Nafarroako Ostalaritzako hitzarmen kolektiboarekin, lan-kontratudun finkoen araubidean, lanaldi erdian:
–15. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: Evelyn Fernanda Caiza Oña.
–16. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: María Milagros Sesma Ezquerro.
–17. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: Diana Katherine Salinas Vera.
3. Zaintzaileen(zerbitzu anitzak) lanpostu hutsak adjudikatzea (Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren zerbitzura), Nafarroako Ostalaritzako hitzarmen kolektiboarekin, lan-kontratudun finkoen araubidean, %67ko lanaldian:
–18. plaza - zaintzailea - zerbitzu anitzetakoa: Garbiñe Ibañez Lasterra.
4. Izendatutako izangaiek 2024ko uztailaren 1ean jabetu beharko dute lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, eta behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez dutenek eskubide guztiak galduko dituzte deialdia egin duen toki-erakundeko funtzionario edo lan-kontratudun langile finko izateko.
5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, toki-erakundeko langileen alorrera, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Orobat, interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Miranda Argan, 2024ko ekainaren 19an.–Virgen del Castillo Zahar-egoitzaren Patronatuko lehendakaria, María Pilar Ibero Pérez.
Iragarkiaren kodea: L2409937