2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
UHARTE
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Musika irakasleak izendatzea
Uharteko alkateak, 2024ko ekainaren 13an, honako ebazpen hau eman zuen:
Ikusi da lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Oinarri horiek Alkatetzaren 2022-0706 Ebazpenaren bidez onetsi ziren, eta 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 19an. Deialdia jasota dago 861/2022 espedientean.
Prozesua amaituta, eta bat etorriz kalifikazio-epaimahaiak egindako izendapen-proposamenarekin, puntuazio handiena lortu duten pertsonak izendatu behar dira, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren eta deialdi honetako oinarriak betez.
Horrenbestez,
EBAZTEN DUT:
1. Jarraian aipatzen diren pertsonak Uharteko Udalaren zerbitzuko lanaldi partzialeko langile lan-kontratudun finko izendatzea, eta adierazten diren plantilla organikoko lanpostu hutsak esleitzea:
60.1 lanpostua. Musika irakaslea / Saxofoia: Iker Martín Izquierdo.
60.2 lanpostua. Musika irakaslea / Klarinetea: Francisco Javier Pérez Alonso.
60.6 lanpostua. Musika irakaslea / Akordeoia: Arantxa Irigoyen Ibarrola.
60.10 lanpostua. Musika irakaslea / Tronpeta: Iñigo Remírez de Ganuza Valencia.
60.12 lanpostua. Musika irakaslea / Gitarra Elektrikoa: Ramón García de la Mata.
2. Izendatutako izangaiei ohartaraztea 2024ko irailaren 11n jabetu beharko dutela lanpostuez, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako administrazio publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz), eta jarraikiz, orobat, deialdiaren 11.4 oinarriari.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau Uharteko Udalaren web-orrian argitaratzen denetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Uharten, 2024ko ekainaren 28an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2410419