148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

UHARTE

Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Animatzailea izendatzea

Uharteko alkateak, 2024ko apirilaren 26an, honako ebazpen hau eman zuen:

Alkatetzaren 2022ko abenduaren 1eko 1585/2022 Ebazpenaren bidez deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk bete zitezen merezimendu-lehiaketaren bidez, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz (Enplegu Publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea). Deialdia argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (berezia), abenduaren 19an.

Alkatearen 2023ko maiatzaren 18ko 2023-0167 Ebazpenaren bidez, zeina toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen.

Alkatearen 2023ko ekainaren 20ko 2023-0209 Ebazpenaren bidez, zeina toki-erakundearen web-orrian argitaratu baitzen, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitara eman zen kontratazio-proposamena, kontuan hartuta zein izangaik lortu zuten puntuaziorik handiena eta zeinek betetzen zituzten deialdian eskatutako baldintzak eta sartzen ziren deialdiko lanpostuen kopuruan.

Deialdian eskatzen ziren agiri guztiak aurkeztu ziren, eta egiaztatu zen izangai guztiek betetzen zituztela deialdian eskaturiko baldintzak; hortaz, Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 15eko 2024-0625 Ebazpenaren bidez, 80.2 eta 80.3 lanpostuei zegozkien izendapena eta esleipena egin ziren, eta 2024ko ekainaren 20a ezarri zen lanpostuez jabetzeko.

Bestalde, eta interesdunak hala eskaturik, Alkatetzaren 2024ko ekainaren 20ko 2024-0851 Ebazpenaren bidez, Amaia Etxeberria Iturriza borondatezko eszedentzian deklaratu zen, beste administrazio publiko batean jarduten zuelako lanpostuaz jabetzeko unean, jatorrizko lanpostua gorde gabe. Eszedentziak ondorioak izan zituen lanpostuaz jabetu zen unetik beretik. Orobat, deialdiaren 11.6 eta 10.4 oinarrietan xedatutakoa aplikaturik, erabaki zen lanpostu hutsa bete zezan prozesua gainditu dutenen zerrendan (deialdiaren 8. eta 9. oinarriak) hurrengo zen eta hutsik gelditutako lanpostuaren baldintzak betetzen zituen izangaiak, hain zuzen ere, Aitziber Liceaga Aranok.

Deialdian eskaturiko agiriak aurkeztu, eta egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta esleituriko eskudantziak erabiliz,

ERABAKITZEN DA:

1. Jarraian aipatzen den pertsona Uharteko Udalaren zerbitzuko langile lan-kontratudun finko izendatzea, eta adierazten den plantilla organikoko lanpostua esleitzea:

80.3. lanpostua. Animatzailea: Aitziber Liceaga Arano.

2. Izendatutako izangaiak 2024ko uztailaren 23an jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).

3. Erabaki hau interesdunari eta Udalaren lan aholkularitzari helaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ohartarazita ezen, haren aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Uharten, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2410417