Iragarkia
148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
277/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiak emana, jarraibideak onesten dituena Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxe publikoetako antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, Lanbide Heziketako berariazko programei dagokienez, Nafarroan, 2024-2025 ikasturtean.
Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpen honek helburu du jarraibide batzuk onestea, Lanbide Heziketako berariazko programen gaineko alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko dutenak, behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lor daitezen Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxeetan, 2024-2025 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horien arabera antolatu eta funtzionatu beharko dute, 2024-2025 ikasturtean, Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxeek, Lanbide Heziketako berariazko programei dagokienez.
2. Ebazpen honen eranskinean bildutako jarraibideak ikastetxe pribatuei eta entitate eta ikastetxe pribatu itunduei aplikatuko zaizkie, dagokien afera orotan, ikastetxe horien titularrek dituzten eskumenen kalterik gabe.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau eta eranskina Hezkuntzako Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuari, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Kalitatearen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzuari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Atalari, eta hezkuntza erakunde eta ikastetxeei helaraztea, ondore egokiak izan ditzan.
5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko ekainaren 20an.–Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusia, Luis Calatayud Yuste.
ERANSKINA.–JARRAIBIDEAK, LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO D ETA E GRADUEN ESKAINTZAK EMATEN DITUZTEN IKASTETXE PUBLIKOETAKO ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEKO, LANBIDE HEZIKETAKO BERARIAZKO PROGRAMEI DAGOKIENEZ. 2024-2025 IKASTURTEA
Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arauz ezarri gabeko beste batzuk arautzen, hezkuntza sistemako D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Gainera, ikasturterako lehentasunezko lan ildoak ezarri nahi dituzte, honako hauen esparruan eta horiekin bat: Lanbide Heziketa arautzen duen araudi berria, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa eta haren antolaketaren garapena, Lanbide Heziketaren Sistemaren antolaketa garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren bidez.
Jarraibideak Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduen eskaintzen berariazko programen arabera eta horiek ematen dituzten ikastetxeen arabera banaturik jaso dira, eta 10 kapitulu bereizitan aurkezten dira:
Lehenean, etengabeko lanbide heziketari buruzkoan, antolaketa eta funtzionamenduko jarraibideei buruzko ebazpena aipatzen da.
Bigarrenean gaitasun profesionalen egiaztapenari buruz hitz egiten da.
Hirugarrenean Lanbide Heziketaren izaera dualari buruzko jarraibideak ezartzen dira.
Laugarrenean LH Think - Planak, proiektuak eta programak izeneko ildoarekin lotutako jarraibideak ematen dira.
Bosgarrenean lanbide heziketa nazioarteratzeari buruzko jarraibideak zehazten dira.
Seigarrenean Lanbide Heziketaren Sistemako lanbide orientazioari eragiten dioten jarraibideak finkatzen dira.
Zazpigarrenean D eta E graduen eskaintzak ematen dituzten Lanbide Heziketaren Sistemako ikastetxeak aipatzen dira.
Zortzigarrenean Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzeko programei buruzko jarraibideak zehazten dira.
Bederatzigarrenean gaikuntza digitalerako ikasgelei (Upskilling eta Reskilling) buruzko jarraibideak ematen dira.
Eta, hamargarrenean aurreko ikasketa-planaren eta martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren ziozko ikasketa-plan berriaren arteko trantsiziorako jarraibideak zehazten dira.
I. KAPITULUA.–ETENGABEKO LANBIDE HEZIKETA
1.–244/2024 Ebazpena, ekainaren 12koa.
Etengabeko lanbide heziketako ikaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoetan lanbide heziketako berariazko programaren antolaketa eta funtzionamendua 2024-2025 ikasturtean Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 244/2024 Ebazpenaren bidez onartutako jarraibideen arabera garatuko da.
II. KAPITULUA.–GAITASUN PROFESIONALEN EGIAZTAPENA
2.–Gaitasunen egiaztapena. Alderdi orokorrak.
Lanbide heziketako beste jarduketa ildo nagusietako bat gaitasun profesionalen egiaztapen programa izanen da. Programa horren prozedura Hezkuntza Departamentuaren eskumena da. Prozedura horrek gaitasun profesionalen estandarren Katalogo Nazionala izanen du erreferentziatzat, eta lortzen diren egiaztapenak Lanbide Heziketaren sistemako esparruan erabiltzen ahalko dira, pertsonek jarrai dezaten kualifikazio handiagoa lortzeko aukera ematen dieten prestakuntza ibilbideak egiten, eta lan merkatuan egiazta ditzaten beren gaitasun eta trebezia profesionalak.
Uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak lan esperientziaren edo beste bide formal edo informal batzuen bidez eskuratutako gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozedura zehazten du. Horren arabera, etengabe irekita dagoen administrazio prozedura bat da, eta gaitasun profesionalen estandarren Katalogo Nazionala izanen du erreferente moduan, horren gaineko deialdirik behar izanik gabe. Aipatu Errege Dekretuaren VI. tituluan prozedura honen ezaugarriak, antolaketa, kudeaketa eta jarraibide-faseak garatzen dira. Etengabeko prozedura horiek eragina izanen dute Nafarroako Lanbide Heziketako eskaintzan sartuta dauden gaitasun profesionalen estandar guztietan, eskaintza hori lotuta baitago gaitasun profesionalen estandarren Katalogo Nazionalari, "Osasuna" lanbide arloari lotutakoak salbu. Lortzen den egiaztapena metagarria izanen da, eta, hala, onuradunak dagozkion Lanbide Heziketako ziurtagiriak edo tituluak lortzeko prestakuntza amaitzen ahalko du.
2024-2025 ikasturtean, ikastetxeek gaitasun profesionalak egiaztatzeko esparru honetan parte har dezaten funtsezko elementu gisa, jarraibide hauek ezarri dira II. kapitulu honetan:
3.–Gaitasun profesionalak egiaztatzeko arduradunak.
Hezkuntza Departamentuak zehaztu du 2024-2025 ikasturteko ikastetxe bateratu publikoen plantillan agertzea, ‘Ikastetxe bateratua. Enplegu egiaztapena’ kontzeptuan, ikastetxe bateratuaren eginkizunak egiteko eskola orduak, gaitasun profesionalen egiaztapen eremura bideratu beharko direnak. BHIetan, Arte Eskoletan eta Goi Mailako Diseinu Eskoletan, ‘LH-Sistema’ kontzeptuan esleitutako guztizko ordu kopurutik aterako dira lanbide egiaztapenen eremuko eginkizunetarako eskola ordu horiek. Orduak zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-GPE1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean.
Ikastetxe bateratuko eta bigarren hezkuntzako institutuko eta lanbide heziketa ematen duten arte eskoletako zuzendari bakoitzak, bere autonomiaren esparruan eta bat etorriz Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak ematen dituen jarraibideekin, ikastetxean jarduketa ildo honetaz arduratuko den pertsona izendatuko du; arduradun horrek prestatu beharko du gaitasun profesionalen egiaztapenerako urteko plana. Gaitasun profesionalak egiaztatzeko arduraduna, ahal dela, prozedurarako gaikuntza duten eta prozeduran gutxienez bi urtez jardun duten irakasle funtzionarioen artean izendatuko da.
Ikastetxeko zuzendariak Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio nor izendatzen den zeregin horretarako, 2024ko irailaren 13a baino lehen.
4.–Gaitasun profesionalen egiaztapena inplementatzea.
Zuzendariei dagokie gidaritza hartzea ikastetxean gaitasun profesionalen egiaztapena inplementatzeko eta garatzeko. Horregatik, gaitasun profesionalen egiaztapena ikastetxean garatzen lagunduko duten egiturak eta dinamikak sortu beharko dituzte, eta bidea eman aholkularitza eta ebaluazio faserako beharrezkoak diren instalazioak eta ekipamenduak erabil daitezen.
Horretarako, honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:
a) Ikastetxeek beren proiektu funtzionalean eta urteko jarduketa planean (UJP) jaso beharko dute, ‘Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta berariazko programak’ kapituluaren barruan, ikastetxe bateratuen kasuan, eta ikastetxeko proiektuan eta urteko programazio orokorrean (UPO), bigarren hezkuntzako institutuen eta lanbide heziketako ikaskuntzak ematen dituzten arte eskolen edo diseinuko goi mailako eskolen kasuan, gaitasun profesionalen egiaztapen hori urtean zehar nola zehaztuko den. UJP/UPO honetan azalduko da nola inplementatuko den gaitasun profesionalen egiaztapena; planean prozedurak garatzeko egitura operatiboa zehaztu beharko da, eta egitura operatibo horrek prozeduren exekuzioa eta jarraipena erraztuko beharko ditu, bai eta honako hauek definitu ere: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.
b) Ikastetxeak lehentasun gisa ezartzen ahalko ditu, bere prestakuntza plan instituzionalaren barruan, gaitasun profesionalen egiaztapenari buruzko prestakuntza ekintzak, klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzentzen ahal zaizkionak. Gainera, instituzionaltzat joko da irakasleek banaka egindako prestakuntza, baldin eta Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren bidez eskaintzen badu.
c) Zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, eskola ordu gisa kontatzen diren bi orduetatik bat gutxienez esleitzen ahalko dio irakasle bati edo hainbat irakasleri, lanbide arlo bakoitzeko, laguntzaile gisa aritzeko, dagokion lanbide arloan. Irakasleek ikastetxeko gaitasun profesionalak egiaztatzeko arduradunarekin lankidetzan aritu beharko dute. Irakasle laguntzaileak, ahal dela, aholkulari edo ebaluatzaile gisa gaitutako irakasleak izanen dira. Orduak zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-GPE2" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean.
Aholkulari edo ebaluatzailearen gaikuntza duten ikastetxeko irakasleek beren ikastetxean egiten diren egiaztapen prozeduretan parte hartu beharko dute, gaitasun profesionalak egiaztatzeko arduradun gisa izendatutako pertsonak hala eskatzen badie.
Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu irakasle laguntzaileak, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari jakinaraziko zaizkio izendapen horiek, 2024ko ekainaren 13a baino lehen. Honako helbide elektronikoetara bidali behar da jakinarazpena:
sfpeduca@navarra.es
inacuali@navarra.es
Ikastetxeko zuzendaritza taldea arduratuko da irakasle laguntzaile horiek berariaz bete beharreko eginkizunak zehazteaz.
Sare publikoko lanbide heziketako ikastetxe bateratu bakoitza izanen da lanbide arloko gaitasunak egiaztatzearen arloko erreferentziazko ikastetxea. Era berean, familia horretarako izendatutako ebaluazio batzordearen egoitza izanen da. Lanbide arloko ebaluazio batzorde bakoitza gehienez hiru pertsonak osatuko dute: batzordeko burua izanen da ikastetxeko egiaztapen arduraduna.
Ikastetxe bakoitza zein lanbide arlorako erreferentziazko zentro izanen den eta gaitasunak egiaztatzeko beste alderdi batzuk Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen bidez zehaztuko dira.
d) Gaitasun profesionalen egiaztapena inplementatzeaz arduratzen direnen artean koordinazioa sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak honako hau erraztuko du:
–Irakasle laguntzaileek c) apartatuan aipatzen diren eskola orduetako bat esleituta edukitzea beren ordutegi pertsonalean, ahal dela asteartetan, bosgarren eskola orduan.
–Ikastetxeko gaitasunak egiaztatzeko ardura duen irakasleak bi eskola ordu edukitzea esleituta bere ordutegi pertsonalean, ahal dela asteazkenean, bosgarren eta seigarren eskola orduan.
Ikastetxeko zuzendaritzak gaitasun profesionalen egiaztapenaz arduratzen diren irakasleei ohartarazi beharko die prest egon behar dutela malguak izateko ordutegiei dagokienez, balitekeelako aholkulari eta ebaluatzaileekin egin beharreko bilera batzuk arratsaldez egin behar izatea.
e) Zuzendaritza taldea saiatuko da gaitasun profesionalen egiaztapenaz arduratzen den irakasleak klaustroetan parte har dezan, gaitasunak egiaztatzeko prozedura hauek ikastetxean inplementatu eta garatzearekin zerikusia duen guztia zabaltzeko.
f) Gaitasun profesionalak egiaztatzeko ardura duen irakasleak eginkizun hauek beteko ditu:
–Ikastetxean gaitasun profesionalak egiaztatzeko urteko plana prestatzea, ikastetxeko zuzendaritzak eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak ezarritako jarraibideekin bat.
–Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuarekiko solaskidea izatea, zuzendariarekin edo honek delegatzen duen pertsonarekin batera, gaitasun profesionalak egiaztatzeko arloan.
–Irakasle laguntzaileekin eta aholkulari eta ebaluatzaileekin egiten diren bilerak zuzentzea, egiaztapenerako urteko planean ezarritako egutegiaren arabera.
–Ikastetxearen eragin eremuan, gaitasun profesionalen egiaztapenari dagokionez, dauden beharrak diagnostikatzea.
–Ikastetxeen informazio eta orientazio ekintzak egitea prozeduran interesa duten pertsonentzat, eta prozeduran eskaria erregistratzeko laguntza ematea hala eskatzen duten pertsonei.
–Interesa dutenei orientazioa ematea, lanbide arloko irakasle laguntzaileekin batera, haien profilarekin bat datozen gaitasun estandarren gainean.
–Egiaztapenerako prozedura zabaltzea, Kanpo Jardueren Departamentuko buruarekin batera, ikastetxearen eragin eremuko ekoizpen eta zerbitzu sektorean; lankidetza hitzarmenak norekin sinatuta dituzten, horien artean zabalduko da prozedura bereziki.
–Ikastetxean gaitasun profesionalak egiaztatzeko garatzen diren ekintzak kudeatu eta ezartzea, barne direla ekintzetan parte hartzen duten ikastetxetik kanpokoen jarduketak (ahokulari eta ebaluatzaileenak).
–Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak edo/eta indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein.
5.–Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen arteko lankidetzaren sustapena, gaitasun profesionalak egiaztatzearen arloan.
Lankidetza ekintzak sustatuko dira Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen artean, gaitasun profesionalak egiaztatzeko prozesuak eskaini eta garatzeko. Horretarako, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak lantalde bat sortuko du, ikastetxe bakoitzeko ordezkari batek eta Zuzendaritza Nagusiaren ordezkariek osatua.
III. KAPITULUA.–LANBIDE HEZIKETAREN IZAERA DUALA
6.–Lanbide Heziketaren izaera duala. Araubide orokorra eta trinkoa.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak bere 55. artikuluan ezarri du ezen Lanbide Heziketako C eta D graduetako eskaintza osoak izaera duala izanen duela –orain arteko Lanbide Kualifikazioen Estandarren Katalogo Nazionala ordezten duen gaitasun profesionalen estandarren Katalogo Nazionalaren araberakoa da eskaintza–; horrek esan nahi du D graduko eta oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloen eskaintza osoa duala izanen dela, eta horrek eskatzen duen bezala garatuko dela.
Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren 65. artikuluan ezartzen da Lanbide Heziketako eskaintzan D gradukotzat jotzen diren zikloak ziklo dual gisa garatuko direla, bi araubide hauetako batean:
a) Araubide orokorra. Araubide orokorraren ezaugarri bereizgarriak hauek dira, besteak beste: enpresan egiten den prestakuntza denbora prestakuntza osoaren %25 eta %35 bitartekoa izanen da (%20 oinarrizko mailako zikloen kasuan), eta enpresan egin beharreko prestakuntzaren denbora hori heziketa zikloaren bi ikasturteetan banatuko da.
b) Araubide trinkoa. Araubide trinkoaren ezaugarri bereizgarriak hauek dira, besteak beste: enpresan egiten den prestakuntza denbora prestakuntza osoaren %35 eta %50 artekoa da, eta prestakuntzako lan kontratua dago, dagozkion lan arloko legeetan ezarritakoaren araberakoa; Lanbide Heziketaren sistemako araubide honek berezko dituen berezitasunak ere baditu.
Ikastetxe bateratuko zuzendariak lantalde bat osatuko du, eta horretan aztertuko dira heziketa zikloetan ezartzekoa den dualtasunak eta eskainiko diren bi araubideek ekarriko dituzten gorabeherak.
7.–2024-2025 ikasturtea. Enpresako edo organismo parekatuko Lanbide Heziketaren Sistemako D graduen lehen ikasmailako prestakuntzaren ezaugarriak.
Enpresako edo organismo parekatuko Lanbide Heziketaren Sistemako D graduen lehen ikasturteko prestakuntzaren ezaugarriak honako hauek dira 2024-2025 ikasturtean:
a) Ezaugarri orokorrak.
–Oinarrizko graduko zikloetan enpresan edo organismo parekatuan ematen den prestakuntza prestakuntza zikloaren iraupen osoaren %20 izanen da, hau da, 400 ordu, eta eremu profesionaleko ikaskuntzaren emaitzen %10 eta %20 artean osatuko du.
–Enpresan edo organismo parekatuan ematen den erdi edo goi mailako zikloetako prestakuntzak, araubide orokorrean, curriculumaren iraupen osoaren %25 eta %35 arteko iraupena izanen du, hau da, 500 eta 700 ordu artean, eta zikloko modulu profesionalen ikaskuntzaren emaitzen %10 eta %20 artean osatuko du.
–Enpresan edo organismo parekatuan ematen den erdi edo goi mailako zikloetako prestakuntzak, araubide trinkoan, curriculumaren iraupen osoaren %35 eta %50 arteko iraupena izanen du, hau da, 701 eta 999 ordu artean, eta zikloko modulu profesionalen ikaskuntzaren emaitzen gutxienez %30 osatuko du.
–Orokorrean, enpresako edo organismo parekatuko prestakuntza oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloetako lehen eta bigarren ikasmailan garatuko da.
–Enpresa edo organismo parekatuan oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako zikloaren lehen ikasturtean emanen den prestakuntza enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzari zikloan esleitutako ordu guztien %20 izanen da gutxienez, hau da, 80 ordu oinarrizko graduko zikloen kasuan eta 100 ordu erdi mailako eta goi mailako zikloen kasuan. Enpresan eta organismo parekatuan lehen ikasmailan ez dituzte prestakuntza orduak egin beharko hamasei urtetik beherako ikasleek; ikasle horiek zikloaren bigarren ikasmailan eginen dituzte enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzara esleitutako ordu guztiak.
–Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza enpresa batean edo hainbatetan garatzen ahalko da, baldin eta horien artean osatzen badira, ikaskuntzako emaitzak eskuratzeko orduan. Antolaketa horrek ekoizpen sektoreen eta enpresa edo organismo parekatuen zehaztasunak zainduko ditu.
–Ikasleek bi aukera soilik izanen dituzte enpresan edo organismo parekatuan prestakuntza garatzeko, zikloaren ikasturte bakoitzean.
b) Enpresako prestakuntzan eta ikastetxeko prestakuntzan parte hartzen duten eremu eta modulu profesionalak.
–Oinarrizko graduko zikloetako lehen ikasmailan enpresako prestakuntzan eta ikastetxeko prestakuntzan parte hartuko dute maila horretako hiru eremuek: Komunikazioaren eta gizarte zientzien eremua I, Zientzia aplikatuen eremua I, eta Lanbide eremua (1. mailako gaitasun estandarrei lotutako modulu profesionalak eta enplegagarritasunerako ibilbide pertsonalaren modulu profesionala).
–Erdi eta goi mailako graduko zikloetako lehen ikasturtean enpresako prestakuntzan eta ikastetxeko prestakuntzan parte hartuko dute lehen ikasmailako modulu profesional guztiek.
c) Enpresan edo organismo parekatuan prestakuntza kudeatu, garatu eta jarraipena egiteko eskumena duten irakasleak.
Oinarrizko, erdi mailako eta goi mailako graduko zikloetako lehen ikasmailako ikasleek enpresan edo organismo parekatuan egiten duten prestakuntza antolatu, kudeatu eta garatzea 2. ikasmailako Lantokiko Prestakuntza moduluaren zikloan arduradun diren irakasleen zeregina izanen da; horretarako, Hezkuntza Departamentuak irakasle horientzako orduak 3 eskola-alditik 4ra areagotzeko zehaztu du.
Era berean, lehen ikasmailako ikasleek enpresan edo organismo parekatuan eginen duten prestakuntzaren antolaketa, kudeaketa eta garapenean parte hartuko du zikloaren koordinazio lanak betetzen dituen irakasleak; horretarako, zikloaren koordinatzaile gisa dauzkan 3 eskola-aldietako bat bideratuko du zeregin horiek betetzera.
Hirugarrenik, lehen ikasmailako ikasleek enpresan edo organismo parekatuan eginen duten prestakuntzaren antolaketa, kudeaketa eta garapenean parte hartuko du ikastetxeko kanpoko jardueren Departamentuko buruak ere.
Azkenik, lehen ikasmailako ikasleek enpresan edo organismo parekatuan eginen duten prestakuntzaren antolaketa, kudeaketa eta garapenean parte hartuko dute prestakuntza zikloko lehen ikasmailan irakasten duten irakasleek ere.
d) Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzaren ebaluazioa.
Enpresako edo organismo parekatuko tutore dualak ikaslearen prestakuntza planean aurreikusitako ikaskuntzaren emaitzak eskuratu ote diren jakinarazi eta baloratuko du. Enpresa edo organismo parekatuak parte hartzen duen ikaskuntzaren emaitza oro baloratuko du, "gainditua" edo "ez gainditua" dagoen adierazita.
Gainera, enpresa edo organismo parekatuko tutore dualak enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza egonaldiaren balorazio kualitatibo orokorra egin beharko du, bai eta gaitasun profesionalen eta ikasleen enplegagarritasunaren gainekoa ere.
Balorazio hori Lantokiko Prestakuntza moduluaren ardura duen irakasleari helaraziko zaio, eta hark zikloko lehen ikasmailako irakasle bakoitzari jakinaraziko dio. Eremu edo modulu profesional bakoitzeko irakasleek beren eremu edo moduluetako ikaskuntzaren emaitzen balorazioa jaso beharko dute, eta kontuan hartu beharko dituzte horiek ebaluatu eta, ondoren, kalifikatzeko, eremu edo modulu profesionalaren osotasuna erreferentzia moduan hartuta.
Modulu eta, hala badagokio, eremu profesionalen azken kalifikazioa ikaskuntzaren emaitzen araberakoa izanen da, eta, edonola ere, zenbaki bidez adieraziko da, batetik hamarrera, hamarrenik gabe. Kalifikazio hori ikastetxearen eta enpresaren balorazioan sartuko da, eta irakasle taldearen azken erantzukizuna izanen da.
e) Ikasleen betekizun orokorrak enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzan sartzeko.
Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzan sartzeko, beharrezkoa izanen da ikasleak:
–16 urte beteta izatea, eta
–Lanbide heziketako ikastetxeetan ematen den arrisku profesionalen prebentzioko prestakuntza gaindituta izatea, honako hauen bidez: "Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala" modulu profesionaleko ‘6. ikaskuntzaren emaitza. Lan Arriskuen Prebentzioaren gaineko oinarrizko mailako eginkizunak betetzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratu ditu’ eta oinarrizko graduko zikloko eremu profesionaleko gainerako modulu profesionaletan ezartzen den arriskuen prebentziorako prestakuntza; eta "Enplegagarritasunerako ibilbidea I" modulu profesionaleko ‘2. ikaskuntzaren emaitza. Lan Arriskuen Prebentziorako oinarrizko teknikariaren titulua eskuratzeko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratu ditu’ eta erdi eta goi mailako graduko zikloko gainerako modulu profesionaletan ezartzen den arriskuen prebentzioko prestakuntza.
Prestakuntza hori dagokion zikloko lehen ikasmailako lehen hiruhilekoan eman beharko da.
f) Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzaren antolaketa.
Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza zikloetako lehen ikasmailako bigarren eta hirugarren hiruhilekoetako une desberdinetan egiten ahal da, prestakuntza eskaintzaren ezaugarrien, sasoikakotasunaren eta ikastetxeko eragin eremuko zerbitzu eta ekoizpen inguruak eskaintzen dituen aukeren arabera.
Orokorrean, enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzaren barruan ikastetxea eta enpresa txandakatzea zilegi izanen da, ikasleek enpresa desberdinetako ikaskuntzak partekatu ditzaten eta, hartara, ikasle guztien artean ikaskuntza orokorra sustatu dadin.
Hori horrela, enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzak bi aukera hauetako bat aurreikusi beharko du:
–1. aukera. Enpresa edo organismo parekatuetako prestakuntza eta ikastetxeko prestakuntza egitea, prestakuntza eta lan inguruetako sekuentzia antolatu eta integratu batzuk garatuz, egun, aste edo hileko tarteetan.
–2. aukera. Enpresa edo organismo parekatuan prestakuntza egitea, sekuentzia bakarrean, oro har, ikasturteko hirugarren hiruhilekoan. Kasu horretan, enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzaren sekuentzia 2024-2025 ikasturteko eskolak amaitu baino gutxienez 15 egun natural lehenago amaitu beharko da, ikastetxeko prestakuntzaren azken sekuentzian enpresa desberdinetako ikaskuntzak partekatzeko tartea egon dadin eta, hala, ikasle guztien ikaskuntza orokorra sustatu dadin.
Bi prestakuntza horiek txandakatzea aurreikusten ez duten enpresa edo organismo parekatuetako proiektuek Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren berariazko baimena eduki beharko dute.
g) Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzarako ikasleak esleitzea.
Ikastetxeek ikasmailaren hasieran zehaztu beharko dituzte prestakuntza eginen den lekuko enpresa edo organismo parekatuko ikasleak esleitzeko prozeduran baliatuko dituzten irizpideak. Esleipen prozedura hori gardentasunaren eta objektibotasunaren printzipioen arabera eginen da, eta honako zuzentarau hauek aurreikusi beharko ditu:
–Ikasleek eskari bat egin behar dute, prestakuntza zein enpresa edo organismo parekatutan egitea nahiago duten adieraziz.
–Esleipena enpresako eta ikastetxeko ordezkariek batera eginen dute, ikastetxeak ezarritako eta enpresarekin adostutako irizpideen arabera.
–Irizpideak gaitasun eta egokitasuneko irizpide objektiboak izanen dira.
–Irizpide horiek ikasturtearen lehen hiruhilekoan jakinarazi beharko dira, ikastetxeak zehazten duen prozeduraren arabera.
–Irizpideak enpresarekin sinatutako hitzarmen edo akordioan dokumentatu behar dira.
–Aurreikusi beharreko irizpideen artean daude gutxienez honako hauek: ikastetxeko prestakuntza aldiko errendimendua; ikastetxeko eskola jardueretarako bertaratzea; eta gaitasun mailei buruzko beste batzuk, besteak beste talde lanerako, erabakiak hartzeko, berrikuntzarako eta sormenerako gaitasuna.
–Esleipen irizpide objektiboak aplikatu ondoren bi pertsona edo gehiago badaude lehentasun berberarekin eta horietakoren bat desgaitasuna duen pertsona bada, pertsona horri lehentasuna emanen diote ikastetxeek enpresa edo organismo parekatua esleitzeko orduan.
h) Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzaren araudia.
2024-2025 ikasturtearen hasieran, enpresa edo organismo parekatuko prestakuntzari buruzko aurreko jarraibideak osatu eginen dira, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren ebazpenaren bidez. Hezkuntza Departamentuak 2024-2025 ikasturtean enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza arautzen duen araudia garatuko du.
i) Ezarpenerako egutegia.
Apirilaren 11ko 278/2023 Errege Dekretuaren bidez arautu da Lanbide Heziketaren sistema ezartzeko egutegia, Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan ezarritakoa. Errege dekretu horren 11. artikuluak honako hau xedatzen du, D graduko eskaintzei dagokienez:
–2024-2025 ikasturtean, buru emanen zaio heziketa ziklo guztien lehen ikasmailaren ezarpenari.
–2025-2026 ikasturtean, buru emanen zaio heziketa ziklo guztien bigarren ikasmailaren ezarpenari.
j) Gizarte Segurantzaren arloko betebeharrak.
Enpresa edo organismo parekatuetan prestakuntza egonaldiren bat egiten duen eta horretarako ezarritako baldintzak betetzen dituen ikaslea altan egon beharko da Gizarte Segurantzaren Sisteman, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren berrogeita hamabigarren xedapen gehigarriaren ondoriozko betebeharrak betetzeko. Esku hartzen duten figurak eta kudeaketa hori egiteko jarraitu behar duten prozedura Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 244/2024 Ebazpenean araututa daude.
8.–Lanbide Heziketa Dualeko proiektuen garapena 2024-2025 ikasturteko bigarren ikasmailetan.
a) Xedapen orokorrak.
–Lankidetza hitzarmenak enpresekin: Ikastetxeak lankidetza hitzarmen bat izenpetuko du Lanbide Heziketa Dualeko proiektuan parte hartzen duen kasuan kasuko sektoreko enpresa bakoitzarekin.
–Goi mailako graduko zikloen bigarren ikasmailaren kasuan, programazioek, azken ebaluazioko deialdietarako ezarri behar diren datak jaso beharko dituzte, kontuan hartuta Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Proba (USEP) egin nahi duten goi mailako graduko zikloetako ikasleentzat modulu guztien azken ebaluazioko kalifikazioak entregatzeko mugaeguna maiatza izanen dela, Lantokiko Prestakuntza moduluetan eta proiektuan izan ezik. Horregatik, ikastetxeak aukera eman beharko du modulu guztiak gainditu dituzten ikasleek, Lantokiko Prestakuntza modulua eta proiektua salbu, USEPren ohiko deialdian parte hartu dezaten. Beraz, maiatzaren mugaegun horretarako, garatuta eta ebaluatuta egonen da Lanbide Heziketa Dualeko proiektu bat egiten ari diren ikasleen prestakuntza programa; hala, egun hori iraganda, ikasleak enpresan egiten duen egonaldia Lantokiko Prestakuntza moduluaren orduak izanen dira soil-soilik.
Lanbide Heziketa Dualaren programen berezitasunak kontuan hartuta eta ikusita irakasleen eguneroko jardueran sartuta daudela, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuak informazioa igortzen ahalko dio Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, programazioak gainbegiratzeko eta kontrolatzeko beharrezkotzat jotzen diren alderdietan lagundu dezaten.
–Tutoretzak: Enpresan egiten den prestakuntzaren jarraipena egiteko ikastetxeko zuzendaritzak izendatzen duen tutoreak, Lanbide Heziketa Dualeko esperientziaren arduraduna den aldetik, programazioak gainbegiratu eta koordinatuko ditu, eta haren ardura izanen da enpresak, prestakuntza programaren tutore gisa aritzeko, izendatzen duen pertsonari helaraztea kasuan kasuko irakasle titularrek egiten dituzten modulu profesionalen programazioak. Orobat, haien garapena gainbegiratuko du.
Enpresak izendatutako tutorearekin hilean behingo bilerak egiteko egutegia prestatu beharko du ikastetxeko zuzendaritzak izendatutako tutoreak. Bilera horien xedea prestakuntza jarduera koordinatzea izanen da, bai enpresakoa bai ikastetxekoa. Orobat, prestakuntza programari dagozkion moduluetako irakasleekin biltzeko egutegia prestatu beharko du, enpresan egiten diren prestakuntza jarduerei irakasle taldeak egindako jarraipena koordinatzea eta haiek ebaluatzea helburu.
–Lantokiko Prestakuntza modulua. Lanbide Heziketa Dualeko proiektuan parte hartzen duten heziketa zikloetan, Lantokiko Prestakuntza modulua ikasleak enpresan egiten duen jardueraren barrenean sartuko da, eta hura bukatu ondoren ebaluatu eta kalifikatuko da. Aurreko apartatuan zehaztutakoa kontuan hartu beharko da unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba eginen duten ikasleentzat. Lantokiko Prestakuntza modulua ikasturte batean edo bitan eginen da, Lanbide Heziketa Dualeko kasuan kasuko proiektuan ezarritakoari jarraikiz.
–Proiektuaren modulua: Ikasleek heziketa zikloaren bigarren maila hasten dutenetik aurrera egin dezakete modulu profesional hori.
–Nafarroako hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketa ebaluatzeko indarreko araudian ezarritakoa aplikatuko da.
–Lanbide Heziketa Dualeko proiektu esperimentalean erabilitako deialdiak hartuko dira kontuan aurreko paragrafoan aipatutako indarreko araudian ezartzen diren deialdien gehieneko konputuaren ondorioetarako.
–Lanbide Heziketa Dualaren egiaztagiriak: Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritako ikasketa ziurtagiriak eta ebaluazio agiriak betetzean (foru agindu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen egiaztapena arautu ziren), adierazi beharko da Lanbide Heziketa Dualari dagokion modalitatea "Modalitate duala" dela (orain arte, "Lana-Prestakuntza" deitzen zena).
b) Zikloetako bigarren ikasmailen LH dualeko proiektuak, iraungitzera doan eredu dualaren eta ikasketa planaren arabera egindakoak.
–Prestakuntza programak: Azaroaren 8ko 1529/2012 Errege Dekretuaren 30. artikuluarekin bat, prestakuntza programa bat erredaktatuko da, programa osatzen duen modulu profesional bakoitzaren programazioak bilduko dituena. Ikastetxean modulu bakoitzaren titular den irakasleak prestatuko du, ukitutako enpresen arduradunekin elkarlanean.
–Programazioek, gutxienez, honako hauek bilduko dituzte: modulu profesionalei dagozkien ikasketa emaitzak lortzeko ikastetxean eta enpresan egin beharreko jarduerak; haien iraupena; ikasleek egiten duten jardueran informazioa biltzeko dituzten tresna eta prozedurak; eta hura ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak. Nolanahi ere, programazio horiek prestakuntzaren ezaugarrietara egokituko dira, Lanbide Heziketa Dualeko kasuan kasuko proiektuarekin bat.
–Modulu profesionalen ebaluazioa: Lanbide Heziketa Dualeko proiektuari dagokion prestakuntza programarako tutore izendatzen den irakaslearen ardura izanen da ebaluazioa koordinatzea, parte hartzen duten ikastetxeko irakasleekin eta enpresako tutoreekin.
Ikastetxean, modulu bakoitzaren irakasle titularrek honako hauek eginen dituzte: Ikasleak enpresan izandako bilakaera eta prestakuntza ikuskatuko dituzte, eta modulu profesionalak ebaluatuko dituzte.
–Enpresak izendatutako tutoreak lanpostuko jardunari buruz egindako txostena hartu beharko dute kontuan, hots, egindako jardueren emaitza jasotzen duena; orobat, enpresako prestatzaileen beste edozein ekarpen eta ikastetxeko tutoreak ikasleek enpresan egindako prestakuntzaren jarraipenari buruz jasotzen duen informazioa.
c) LH dualeko esperientzia pilotuen lantaldeen esparruan egindako zikloen bigarren ikasmailen LH dualeko proiektuak.
–LH dualaren esperientzia pilotuen lantaldearen babesean egiten diren heziketa ziklo dual esperimentalen bigarren ikasmailen kasuan, prestakuntza programak ikaskuntzaren emaitzen arabera eginen dira.
–Modulu profesionalen ebaluazioa eta kalifikazioa eranskin honen 7.d) jarraibideak Lanbide Heziketaren izaera dual berriarekin garatzen diren zikloetarako adierazitakoaren arabera eginen dira.
IV. KAPITULUA.–LH-THINK - PLANAK, PROIEKTUAK ETA PROGRAMAK
9.–LH-Think: Planak, proiektuak eta programak. Alderdi orokorrak.
Ekoizpen sektorea etengabe eraldatzen ari den honetan, eta une oro eta behin eta berriz egokitu beharra dagoen testuinguruan (bai gizarte mailan, bai lan aldetik), lanbide heziketako hezkuntza sistemak oso handizaleak izan behar dira beren irakaskuntzak diseinatzeko orduan.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak eta Lanbide Heziketaren Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuak hainbat aldiz azpimarratzen dute irakaskuntza horiek duten alderdi bikoitza, zeinak honako helburu hauek baititu, deskribatutako testuinguruan:
–Pertsonen gaitasunak hedatzeko eta hezkuntzarako motorra izatea.
–Ekoizpen eredua modernizatu eta eraldatzeko tresna izatea, ekonomia digital, berde eta urdin berria ezartzen duen ardatzekin bat.
Horretarako, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeek berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza inguruen sortzaile eta ekosistema berritzaileen katalizatzaile moduan jardun behar dute, erreferente moduan Nafarroako bikaintasun zentroak hartuta, horiek izanen baitira gidari lan ildo honetan, espezializazio adimentsua izenekoetan oinarrituta (administrazioen, enpresen eta lanbide heziketako ikastetxeen lankidetza, ikerketa zentro bihurtuta, elkarrekin lan egin dezaten hazkuntzarako, lehiakortasunerako eta enplegu sorrerarako).
Bestalde, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren helburuetako bat gizartean, orokorrean, irakaskuntza hauei ospea ematea da, beren eraldaketaren bidez. Pertzepzio aldaketa hori ekoizpen sistemaren garapen, berrikuntza, kontaktu eta trakzio mailarekin lortzen da, irakaskuntzaren kalitate altuarekin eskutik, baina bikaintasun, diferentziazio eta balio erantsi gehiago lortzen da baldin eta irakaskuntza horiek "planak, proiektuak eta programak" izenekoekin osatzen badira.
"Planak, proiektuak eta programak", Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan ezarpen eta garapen altua dutenak duela hainbat ikasturtetik, bultzada berri bat eta legezko euskarria dute orain Lanbide Heziketaren araudi berrian. Jasota dago Lanbide Heziketak izaera propioarekin parte hartuko duela ekoizpen sektorearen garapen eta lehiakortasunean, orain arte unibertsitatera mugatua zirudien espazio bat sortuz.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako LHko ikastetxeetan garatuko diren plan, programa eta proiektu desberdinen garapenari emanen dion laguntza ‘LH-Think’ Nafarroa markaren bidez gauzatzen da, plan, proiektu eta programa hauen deialdia, garapena eta justifikazioa antolatu, bateratu eta sinplifikatzeko, bai dagoeneko garatzen ari direnena (beren izen eta markekin), bai planteatu litezkeena.
Nafarroako lanbide heziketan plan, proiektu eta programa horiek guztiak garatzeko ildo nagusiak argi eta garbi zehazten dira oinarrizko araudi berrian: ikerketa aplikatua, berrikuntza, ekintzailetza eta nazioarteratzea.
Hartara, ‘LH-Think’ Nafarroa marka Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeetan ematen den lanbide trebakuntzaren balioa esponentzialki igotzen duen faktore moduan eratzen da, ikastetxeen eta, oro har, gizartearen eta, zehazki, ekoizpen sektorearen arteko lotura sistema osatzen baitu, ezagutza transferitzeko sareekin, ekimen zientifiko eta teknologikoa tarteko, Nafarroako Lanbide Heziketa gure erkidegoaren garapen sozioekonomikorako tresna garrantzitsua bihur dadin.
10.–LH-Think Nafarroaren elementuak.
LH-Think Nafarroaren ekosistema Nafarroako Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketa Sisteman eratzen da, honako elementu hauekin:
a) LH-Think proiektuak. Proiektu horiek honako arlo edo eremu hauetan garatzen ahal dira:
–Berrikuntza metodologikoa.
–Berrikuntza eta ikerketa.
–Ekintzailetza.
–Orientazioa.
–Nazioarteratzea.
b) LH-Think baliabideak. LH-Think proiektuak garatzeko, honako baliabide hauek daude:
–Teknologia aplikatuko ikasgelak (ATecA).
–LHko ekintzailetza ikasgelak.
–Ikastetxearen beste baliabide batzuk.
–Laborategi teknologikoa.
c) LH-Think programak eta deialdiak. LH-Think proiektuak honako deialdi edo programa hauen bidez garatuko dira:
–Berrikuntza eta ikerketa aplikatuko proiektuen deialdia (LH-Think/INNOVA).
–Eraldaketa Metodologikoko proiektuen deialdia (LH-Think/KIMUA).
–Ekintzailetza programak (LH-Think/INIZIA).
–Nazioarteratze programak (POCTEFA, ERASMUS+...).
–Hezkuntza orientazioko proiektuen deialdia (LH-Think/ORIENTA).
–Bikaintasun Zentroen Sareko programa (LH-Think/BIKAINTASUNA).
–Lankidetza eta elkartrukeko proiektuen deialdia (LH-Think/LANKIDETZA).
–Estatu mailako deialdiak.
–Hitzarmenak edo beste lankidetza bide batzuk.
11.–LH-Think proiektuak.
LH-Think Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren programa bat da, Nafarroako Lanbide Heziketaren Sisteman ezagutzen eguneratzea, metodologiaren eraldaketa, metodologia aktiboen sarrera, eta enpresen eta inguruko beste erakunde batzuen lankidetza sustatzeko, lanbide heziketako ikastetxeekin, proiektuen garapenean eta ezagutzaren transferentzian lan egiteko.
a) LH-Think programaren helburuak.
Hauexek dira LH-Think programaren helburuak, besteak beste:
–Berrikuntza eta ikerketa aplikatua sustatzea Nafarroako Lanbide Heziketaren sistemako ikastetxe publikoetan.
–Nafarroako Lanbide Heziketaren kalitatea, ospea eta efizientzia hobetzen laguntzea.
–Lankidetza sustatzea Lanbide Heziketako ikastetxeen, enpresen eta beste eragile batzuen artean, produktu eta zerbitzu berritzaileak bi norabideetan trukatzeko, bai Nafarroa mailan, bai estatu mailan eta nazioartean.
–Lanbide Heziketarako hezkuntza baliabide berriak garatzea.
–Berrikuntzaren eta ikerketa aplikatuaren arloko prestakuntza etengabea sustatzea irakasleen artean.
–Hezkidetzarekiko konpromisoa eta kontzientzia kritikoa garatzea: genero berdintasuna, sexu orientazioen, genero adierazpenen eta sexu edo genero nortasunen aniztasunarekiko errespetua, bizikidetza eta tratu ona, erantzukizuna eta justizia soziala, herritartasun globala, jasangarritasuna eta ingurumena.
–Metodologiaren eraldaketa sustatzea, metodologia aktiboak sartuz, proiektuen araberako lana sustatuta (proiektuetan oinarritutako ikaskuntza kooperatiboa).
b) LH-Think proiektuen deialdiak.
Hezkuntza Departamentuak, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren bidez, proiektuen deialdi desberdinak onartuko ditu, aurretik aipatutako programetan.
Proiektu bakoitzean erreferentziazko irakasle bat izanen da, eginkizun hauek izanen dituena:
–Proiektuan parte hartzen duen taldearekiko lan saioak egitea.
–Proiektuaren jarraipena egiteko dokumentazioa eta amaierako memoria prestatzea.
–Proiektuaren lantaldea ordezkatzea Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuarekiko elkarrizketan.
Proiektuak dituzten Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren laguntza eta aholkularitza izanen dute. Ikastetxeek Lanbide Heziketaren Sistemarekin zerikusia duten proiektuei buruzko informazioa igorri beharko diote Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari, baldin eta proiektuetan sustatzaile edo laguntzaile gisa parte hartzen badute, helbide elektroniko hauen bidez:
smoderna@navarra.es
sinnovacion.berrikuntza@navarra.es
Eskatutako proiektuaren eskaera onetsiaren kopia erantsi beharko zaio informazioa emateko mezuari.
12.–LH-Think errekurtsoak.
12.1. Eraldaketa digitala. Teknologia aplikatuko ikasgelak (ATecA).
Teknologia aplikatuko ikasgelak Lanbide Heziketa Modernizatzeko Planaren funtsezko osagaietako bat dira; Espainiako Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioak sustatu du plan hori. Teknologia aplikatuko ikasgelen finantzaketa Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana (SEEP) - Next Generation EU delakoaren esparruan dago.
Nafarroan ikasgela horiek sortu dira Nafarroako eta, oro har, Espainiako LH Sistema modernizatzeko jarduera estrategiko gisa. Hartara, ikastetxeetan espazio eta kontzeptu bat sartzen da, digitalizazioa, berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko. Beraz, ikastetxeentzat funtsezko baliabidea da LH-Think barruko plan, proiektu eta programak landu eta garatzeko.
Hasiera batean hasi ziren ikastetxeei (Sakana LH IBP, Lizarrako IB Politeknikoa, ETI San Juan IBP, Irunberri LH IBP, Tafalla IBO, María Ana Sanz IB, Donapea IBP eta Burlata LH IB) beste hauek gehitu zaizkie: Virgen del Camino IBP, San Juan Donibane IB, Agroforestal IB, EGA BHI eta ETI IBP –egoitza nagusia–. 2024/2025 ikasturterako honako hauek gehituko dira: Sakana LH IBP eta Lizarrako IB Politeknikoa, ATecA ikasgela industrialekin, Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB eta Ribera de Arga BHI.
2024-2025 ikasturtean ATecA ikasgelen programa garatzeko funtsezko elementu gisa, jarraibide hauek ezarri dira:
a) ATecA ikasgelen helburuak.
Nafarroako teknologia aplikatuko ikasgeletarako, hauek dira lehentasunezko helburuak:
–Arazo bat konpondu edo hezkuntzako egoera bat hobetzen duten proiektuak sustatzea eta, ondorioz, praktikara eramatea modu frogatuan.
–Ikaskuntza digitalerako metodologiak sustatzea.
–Ikasleen gaitasun digitala bultzatzea.
–Ekoizpen sektorearekin elkarlana areagotzea, batez ere sektoreko enpresa txiki eta ertainekin eta mikroenpresekin.
–Ikastetxe bateratuan edo Lanbide Heziketako ikastetxean egiten ari diren ekimen ekintzaileei babesa ematea, bidea emanez ekoizpen sektorean berrikuntza ekarriko duten produktu prototipoak edo proiektuak diseinatzeko.
–Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten beste ikastetxe publiko batzuetan egiten ari diren ekimen sortzaileak laguntzea, baldin eta ez badute LH-Think baliabide hau beren ingurune hurbilenean.
–Ezagutza trukea sustatzea ekoizpen ingurunetik hezkuntza eremu profesionalera eta hezkuntza eremu profesionaletik ekoizpen ingurunera.
b) ATecA ikasgeletako erreferentziazko irakasleak.
Ikastetxe bateratu bakoitzeko zuzendaritzak, bere autonomia esparruan, ATecA ikasgelaren erreferentziazko irakaslea izendatuko du, eta hark prestatuko du teknologia aplikatuko ikasgelari lotutako proiektuak garatzeko urteko plana. Horretarako, abiapuntu hartuko ditu ikastetxeko irakasleek eta ikasgela horiek erabiltzen dituzten inguruneko beste eragile batzuek prestatutako proiektuak. Ikastetxeak Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio nor izendatzen den erreferentziazko irakasle, 2024ko irailaren 13a baino lehen. Honako helbide elektronikoetara bidali behar da jakinarazpena:
smoderna@navarra.es
sinnovacion.berrikuntza@navarra.es
c) ATecA ikasgelen ezarpena.
Ikastetxeko zuzendariei dagokie gidaritza hartzea ATecA ikasgelak ikastetxean ezartzeko, eta bertan garatzen diren proiektuak aurrera ateratzeko. Hori dela eta, proiektuak ATecA ikasgeletan ezartzea errazten duten egiturak eta dinamikak sortu behar dituzte. Horretarako, honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:
–Ikastetxe bateratuek beren proiektu funtzionalean eta urteko jarduketa planean (BHI eta Arte Eskolen kasuan, ikastetxeko hezkuntza proiektuan eta urteko programazio orokorrean) "Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta berariazko programak" izeneko kapituluan ezarri beharko dute nola zehaztuko diren urte bakoitzean ATecA ikasgeletako proiektuak. Urteko planean azalduko da nola inplementatuko diren ATecA ikasgelak, eta planak egitura operatiboa izanen du, exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta honako hauek definituko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.
–Teknologia aplikatuko ikasgelaren urteko planak ikastetxeko ikasle guztiek gela erabiltzeko programazio bat eduki beharko du, eta bertan zehaztuko dira eginen diren jarduketak, ikasle taldea, heziketa zikloa, lanbide arloa eta ikastetxea. Teknologia aplikatuko ikasgelen urteko plana Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuarekin edo Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiko beste zerbitzu batzuekin partekatu beharko da, hala eskatzen denean.
–Ikastetxeak lehentasun gisa ezarriko ditu, bere prestakuntza plan instituzionalaren barruan, ATecA ikasgelei lotutako prestakuntza ekintzak, klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzentzen ahal zaizkionak. Gainera, instituzionaltzat joko da irakasleek banaka egindako prestakuntza, baldin eta Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren bidez eskainitako ATecA ikasgelari lotutako prestakuntza bada.
–Zuzendaritza taldea saiatuko da ATecA ikasgelaren erreferentziazko irakasleek klaustroetan parte har dezaten, ikasgela horiekin zerikusia duen guztiaren berri emateko.
d) ATecA ikasgeletako erreferentziazko irakaslea.
ATecA ikasgelaren erreferentziazko irakasleak honako eginkizun hauek izanen ditu:
–Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuarekiko solaskidea izatea, zuzendariarekin edo honek delegatzen duen pertsonarekin batera, ATecA ikasgelei dagokien guztian.
–Teknologia aplikatuko ikasgela ikastetxean ezarri eta abiatu dadin dinamizatzea eta bultzatzea.
–Kudeaketa lanak egitea ikastetxeko ikasle guztiek modua izan dezaten teknologia aplikatuko ikasgelarako programatutako ekintzak egiteko.
–Ikasgela ikastetxean ezartzeko logistika lanak egitea eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak horretarako egiten dituen bileretara joatea; halaber, ikasgelako eremuak instalatzeko eta erabiltzeko programatutako prestakuntza saioetara bertaratzea.
–Teknologia aplikatuko ikasgelako eremu guztiak behar bezala funtzionatzen dutela zaintzea, eta haietan gertatzen den edozein gorabeheraren berri ematea Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari.
–ATecA ikasgelari lotuta irakasleek dituzten prestakuntza beharrak diagnostikatzea.
–Ikasgela erabiltzeko aukeren berri ematea ikastetxean, eta egiten den erabileraren kontrola egitea.
–Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak edo/eta indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein.
ATecA ikasgelen erreferentziazko irakasleei berrikuntzaren arloko 40 ordu egiaztatuko zaizkie.
e) Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen arteko lankidetzaren sustapena, ATecA ikasgelari lotutako proiektuen garapenean.
ATecA ikasgelak zuzenduta daude bai halako ikasgelak sortu dituzten LHko ikastetxeetako ikasleei, bai oraindik horrelakorik sortu ez duten LHko beste ikastetxe batzuetako ikasleei.
Lankidetza ekintzak sustatuko dira, Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen artean, ATecA ikasgelak erabiltzeko eta horiei loturiko proiektuak garatzeko. Horretarako, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak lantalde bat sortuko du, ikastetxe bakoitzeko ordezkari batek eta zuzendaritza nagusiaren ordezkariek osatua.
12.2. Ekintzailetza ikasgelak.
"INIZIA Nafarroa: Lanbide Heziketako ekintzailetza gelak" Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko Ekintzailetza Ikasgelen Planaren aplikazio eta garapena da, Nafarroara ekarrita. Programa hau LH-Think plan, programa eta proiektuen esparruan sartzen da, eta 2024-2025 ikasturtean Europar Batasuneko SEE funtsekin finantzatuta dago, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (SEEP) barruan (Next Generation EU).
a) Helburuak.
Ekintzailetza ikasgela hauen helburu orokorra da esperientzia ekintzaile bat eskaintzea, ikasleek ekintzailetza hobeki ezagutzeko (erronkak, arriskuak eta faseak barne) eta ohitu daitezen ekintzailetzari buruzko informazioarekin eta gakoekin lan egitera, halako moduz non gai izanen baitira, etorkizun hurbil edo urrunean, ekintzaile izatearen aukera baloratzeko, dagoeneko gertukoa eta ezaguna eginen zaielako ekintzailetza.
Ekintzailetza ikasgelen berariazko helburuak honako hauek dira:
–Ikasleak sentsibilizatzea ekintzailetzan, oro har, eta bertsio sozial, jasangarri edo kolaboratiboetan.
–Gaitasun pertsonalak eta sozialak garatzea ikasleengan, beren aukera profesionalak areagotzeko.
–Ekintzailetzarako esperientziak sustatzea, horretarako egokia den gune bat sortuz ikastetxe bateratuetan, non irakasleek, ikasleek, ikasle ohiek, enpresa sareko profesionalek eta administrazioko eragileek parte hartuko baitute.
–Espazio bat sortzea, non sormena, berrikuntza eta taldean lan egitea bilatuko baita, eta ondorioz, berrikuntza eta ekintzailetza.
–Ekintzailetzako hasierako esperientzia errealak eskaintzea parte hartzen duten ikasleentzat.
–Ikasleengan piztea enpresak sortzearekin loturiko kezkak, konfiantza, ilusio eta sormenarekin, beren burua lan-sortzaile moduan ikus dezaten.
–Ikasleak beren prestakuntzaz kontzientziatzea, autoenpleguaren bidez lan munduan arrakastaz sar daitezen.
–Aldaketa metodologikoak bultzatzea, enplegua sortzeko ildoan materialak hautatu, bilatu eta lantzea dakartzaten jarduerak sustatuz.
–Ikastetxe bateratuen, enpresen, instituzioen eta inguruko erakundeen arteko lankidetza, laguntza eta aliantza sare bat sortzea, ekintzailetzarekiko konpromisoarekin.
Ekintzailetza ikasgelen helburu hauek denak ikasleei lagundu nahi diete beren ibilbide profesionalean, eta gure gizartean ekosistema ekintzaile eta egonkorra sortzen.
b) Ekintzailetza ikasgelen garapena ikastetxeetan.
Ekintzailetza ikasgelen programaren lehentasunezko hartzaileak goi mailako zikloetako 2. ikasmailako ikasleak dira, gaitasun profesionalean autonomia handiagoa baitute erdi mailako zikloetako ikasleen aldean. Gainera, bigarren ikasmailan oro har 2024-2025 ikasturtean Enpresa eta Ekintzailetza modulu profesionala ematen da eta, 2025-2026 ikasturtean, Enplegagarritasunerako Ibilbidea II modulua ematen hasiko da. Haren ikaskuntzaren emaitzen artean ekintzailetzari lotutako batzuk daude.
Programaren garapenak bi helburu ditu:
–Batetik, zuzeneko lotura bilatu nahi du heziketa zikloa zer sektoretakoa den, sektore horretako errealitatearekin.
–Eta, bestetik, gizarteari balio ekonomikoa ez ezik eragin sozial positiboa ere ekarriko dion ekintzailetza bilatzea sustatu nahi du.
Horretarako, "kanpoko eragile" baten laguntza funtsezko osagaia da programarentzat, horrek lan erronka bat proposatuko baitie ikasleei. Laguntzaile diren kanpoko eragile horiek kasuan kasuko sektore profesionaleko erreferentziazko entitateak dira (gremioen elkarteak, ikerketa zentroak eta abar) edo entitate sozialak, zeinei balio ekarpenen bat egin dakiekeen, atzemandako hobekuntza arloren batean. Halako entitateen laguntza eta parte-hartzearen bidez ikasleak motibatzen dira, eta haien lan sektore profesionala izanen den horren errealitatera hurbiltzen da.
Programa garatzeko irakasleek egiten dituzten jarduketek bi norabide dituzte, eta horiek koordinatu behar dira:
–Kasuan kasuko lanbide arloko departamentuak lan egin behar du proposatutako erronkari irtenbide tekniko bat proposatzeko, dagokion modulu profesionalaren edo modulu profesionalen barruan.
–Prestakuntza eta Lan Orientazioko Departamentuak ekintzailetzaren eremuan honako alderdi hauek landu behar ditu: erronkarako proposatutako irtenbidea barne hartzen duen enpresa proiektu baten bilaketa edo garapena; enpresa plan baten zatien aplikazioa erakundeari proposatutako irtenbidean; eta negozio eta enplegagarritasun haztegi berrien azterketa, proposatutako erronkara eta haren irtenbidera aplikatuta.
Ekintzailetza ikasgelen helburuak osorik bete daitezen, beharrezkoa da aurreko paragrafoan deskribatutako alderdietako edozein (edo haietako batzuk) ‘Enpresa eta Ekintzailetza’ moduluan garatzea. Ezinbestekoa da ‘Enpresa eta Ekintzailetza’ moduluan garatzen diren enpresa proiektuak lotuta egotea proposatutako erronkari eta kasuistikari; hots, ezin dituzte erronka eta kasuistika horiek bazter utzi.
Halaber, 2024-2025 ikasturtean zehar ‘Proiektua’ moduluan (edo ‘Proiektu intermodularra’ modulu berrian, 2025-2026 ikasturtetik aurrera) ekintzailetza ikasgeletan aurretik garatutako lanarekin jarraitzeko aukera ere badago, ikastetxeak eta programa aplikatzen duen prestakuntza zikloko irakasle taldeak adostuta. Salbuespenezko kasuetan, eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak baimena ematen badu aurrez, ekintzailetza programa modulu hauetako lan esklusibo gisa garatzen ahalko da.
Ekintzailetza proiektua garatzeko epealdiari dagokionez, ikastetxeak zehaztuko du kanpoko entitate laguntzailearekin batera, proposatutako erronkaren muntaren arabera, besteak beste; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren oniritzia beharko da. Nolanahi ere, epealdi hori bi hilabetekoa izanen da gutxienez, eta ikasturte bat baino gehiago har ditzake.
Kanpoko entitate laguntzaileak honako konpromiso hauek hartuko ditu:
–Programaren hasieran, ikastetxera joatea erronka proposatu eta azaltzera.
–Programaren bukaeran, ikastetxean landu diren irtenbide proposamenak biltzea.
–Programa garatzen den bitartean, laguntza eta orientabidea ematea.
Proiektua ikastetxean koordinatzen duen pertsonak harremana izanen du entitate laguntzailearekin, ikasleek programa modu egokian garatu eta burutu dezaten.
Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak, proiektuaren arduradunaren bitartez, babes instituzionala eta aholkularitza teknikoa emanen dizkie ikasle eta irakasleei, bai eta programan ari diren irakasleen lanerako lagungarri izan daitezkeen honako baliabide espezifiko hauek ere:
–Ekintzaileen esperientzia panela.
–Ekintzailetza gela birtuala.
–Programa hedatzeko eta koordinatzeko webgunea.
–Txosten sektorial eguneratuak.
–Ekonomia sozialari buruzko hitzaldiak.
–Laneko gida.
–Egokitzat jotzen den beste edozein agiri.
12.3. Ikastetxearen beste baliabide batzuk.
Ikastetxeak LH-Think proiektuetarako dituen beste baliabide batzuk honako hauek dira:
a) Berrikuntza eta ikerketa proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
Zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketaren ondorioz, eskola ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleitzen ahalko dizkie LH-Think/Innova programako berrikuntza eta ikerketa proiektuetan parte hartzen duten irakasleei. Orduak proiektu horietako zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-INV1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean. Gainera, proiektua LH-Think/Innova programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-INV2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu bereko irakasle partaideek beren ordutegi pertsonalean eskola ordu berak izan ditzaten eta horiek denbora tarte berean egon daitezen.
b) ATecA ikasgeletako erreferentziazko irakaslea.
Zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, eskola ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleituko dizkio ATecA ikasgelaren erreferentziazko irakasleari. Orduak zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-ATC1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean.
Ikastetxeetan ATecA ikasgelen erreferentziazko irakasleen artean koordinazioa sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak bideak jarriko ditu irakasle horiek astearteetan laugarren eta bosgarren eskola orduetan izan ditzaten esleiturik aurreko apartatuan aipatzen diren eskola ordu horiek.
c) Berrikuntza metodologikoko proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
Zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, eskola ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleituko dizkie LH-Think/Kimua programako berrikuntza metodologikoko proiektuetan parte hartzen duten irakasleei. Orduak proiektu horietako zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-KIM1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean. Gainera, proiektua LH-Think/Kimua programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-KM2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu bereko irakasle partaideek beren ordutegi pertsonalean eskola ordu berak izan ditzaten eta horiek denbora tarte berean egon daitezen.
d) Ekintzailetza proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
Zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, eskola ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleituko dizkie LH-Think/INIZIA programako ekintzailetza proiektuetan parte hartzen duten irakasleei. Orduak proiektu horietako zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-INZ1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean. Gainera, proiektua LH-Think/INIZIA programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-INZ2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu bereko irakasle partaideek beren ordutegi pertsonalean eskola ordu berak izan ditzaten eta horiek denbora tarte berean egon daitezen.
e) Orientazio proiektuetan parte hartzeko baliabideak:
Zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, eskola ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleituko dizkie LH-Think/ORIENTA programako orientazio proiektuetan parte hartzen duten irakasleei. Orduak proiektu horietako zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-ORI1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean. Gainera, proiektua LH-Think/ORIENTA programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-ORI2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu bereko irakasle partaideek beren ordutegi pertsonalean eskola ordu berak izan ditzaten eta horiek denbora tarte berean egon daitezen.
f) Bikaintasun proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
Uztailaren 22ko EFP/717/2022 Aginduaren 9.2 artikuluan adostutakoaren arabera, lehen mailako proiektuetan inplikatutako irakasleen asteko 5 eskola orduko arduraldia aitortuko da. Irakasle batek 10 eskola ordu bitarte izaten ahalko ditu astean; horretarako, parte hartu beharko du bikaintasun ikastetxeen estatu sarearekin zuzenean lotuta dagoen berrikuntza proiektu batean baino gehiagotan. Orduak proiektu horietako zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-BIK1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean.
Estatuko sareko ikastetxe bakoitzean, ikastetxean bertan, pertsona bat izanen du ikastetxeak bikaintasuneko estatuko zentroaren izaeraren esparruan garatzen dituen jardueren administrazio, jarraipen eta kudeaketaz arduratuko dena, babes espezifikoa emanez.
Babes espezifikoa ematen duen pertsonaren kostua aurreko paragrafoan zehaztuko da, eta Bikaintasuneko dirulaguntzaren zenbatekoaren bidez ordainduko da. Pertsona hori ez da zenbatzen lehen mailako proiektuetan inplikatutako irakasleen asteko 5 orduen kupoaren barruan. Eginkizun horiek egiteko esleitutako eskola orduak irakaslearen ordutegi pertsonalean agertuko dira, "eskola orduen" atalean, "LH-BIK2" siglaren bidez.
Jarraipena koordinatze aldera, ordu bat ezarri da, astearteetan, 09:00etatik 10:00etara, honako hauek koordinazio eta jarraipen bilerak egiteko elkar daitezen: Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzua eta Lanbide Heziketaren Eraldaketa Atala, bikaintasun ikastetxe gisa kalifikatutako ikastetxe bateratuko zuzendaria eta bikaintasun ikastetxe bakoitzean arduraduna den berariazko laguntzako pertsona.
g) Lankidetza eta elkartruke proiektuetan parte hartzeko baliabideak.
Zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, eskola ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleituko dizkie LH-Think/LANKIDETZA programako lankidetza eta elkartruke proiektuetan parte harten duten irakasleei. Orduak proiektu horietako zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-LAN1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean. Gainera, proiektua LH-Think/LANKIDETZA programakoa bada, ordu osagarri bat ematen ahalko zaio haren koordinatzaileari, "ordu osagarriak" atalean, "LH-LAN2" siglen bidez.
Proiektuetan parte hartzen duten pertsonen artean koordinazio hobea sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak erraztasunak jarriko ditu proiektu bereko irakasle partaideek beren ordutegi pertsonalean eskola ordu berak izan ditzaten eta horiek denbora tarte berean egon daitezen.
h) Berrikuntza ziurtagiria.
Araututako deialdietako edozeinetan onartutako proiektuetan parte hartzen duten irakasleak: LH-Think/Kimua, FP-Think/Innova, LH-Think/INIZIA eta LH-Think/ORIENTA eta LH-Think/LANKIDETZA programek 40 orduko berrikuntza ziurtagiri bat eskuratzeko eskubidea izanen dute.
12.4. Laborategi teknologikoa.
Laborategi teknologikoaren helburua tresna eta baliabide eskuragarriak probatu, maileguan eman, horiei buruzko aholkuak eman eta erabiltzeko espazio bat izatea da, hala eskatzen duten edo/eta behar duten lanbide heziketako ikastetxe eta irakasleen esku dagoena.
V. KAPITULUA.–LANBIDE HEZIKETA NAZIOARTERATZEA
13.–Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa.
Lanbide Heziketaren jarduera programa bat, hainbat urtetik hona mantendu eta sustatzen dena, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa da; irakaskuntza hori Nafarroan garatzeko ildo estrategikoa da, Lanbide Heziketaren nazioarteko dimentsioari bultzada ematen diona alderdi guztiei dagokienez, hots, ikasleei, irakasleei eta Lanbide Heziketako ikastetxeari dagokienez. Garapen estrategia hori Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoan jaso da; izan ere, Lanbide Heziketaren sistema garatzen duten printzipioen artean honako hau ageri da: "Europar Batasuneko eta beste herrialde batzuetako lanbide heziketaren sistemekiko bateratasuna, nazioarteratzea eta nazioz kanpoko mugigarritasuna sustatzeko". Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak titulu oso bat dauka (IX. titulua) atzerriko hizkuntzei eta Lanbide Heziketaren sistema nazioarteratzeari buruz. Titulu horretan arautzen dira, besteak beste, atzerriko hizkuntzen ezagutza eta nazioarteko truke programetako eta nazioarteko proiektuetako parte-hartzea. Bide horiek, Erasmus eta Erasmus+ edo Interreg-Poctefa programen bidez, arrakasta aitortua eta egiaztatua izanik, ez dute berrikuntzarik eragiten nazioarteratze programan. Hala ere, arauak, aipatu programez gain, Lanbide Heziketako gure eredua balioetsi eta hedatzeko asmoa jasotzen du, eta nazioarteko ikasleak erakarri eta hirugarren herrialdeetara esportatzeko xedea du. Horretarako, titulazio bikoitzak sortzen dituzten curriculum mistoei buruz hitz egiten da, ikasketa espainiarren titulazioa eta titulua diseinatu duen bigarren herrialdeko titulazioa tartean.
13.1. Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programako proiektuak.
Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa, Nafarroan, honako proiektuetan zehazten da:
a) Irakasleentzako proiektuak.
–Talde mugigarritasuneko proiektuak. 2018-2019 ikasturtean abiatu ziren, ikastetxeen eta Lanbide Heziketaren nazioarteko esparrua sustatzeko asmoz. 2024-2025 ikasturtean, jarduketa hau sustatzen jarraituko da, eta aukera emanen du Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasle talde batzuek prestakuntza egonaldiak egin ditzaten beste herrialde batzuetako enpresetan edo prestakuntza entitateetan.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak zehaztuko du ikastetxeek zein prozeduraren bidez egin beharko dituzten eskabideak, mugigarritasun proiektuaren proposamena zehaztuta (bertan, ikasgelan aurreikusitako eragina, ezarpena eta justifikazioa jaso beharko dira), eta mugigarritasunak esleitzeko proiektuak hautatzeko irizpideak zehaztuta. Eskariak hartu eta hautatutako proiektuen zerrenda prestatzeko lanak kudeatzea Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren ardura izanen da.
Mugigarritasuna kudeatzea, garraioari, ostatuari eta agendari dagokienez, talde onuradunaren erantzukizuna izanen da. Aldiz, kudeaketa dokumental eta administratiboa Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoaren erantzukizuna izanen da.
Egonaldiek, oro har, astebete iraunen dute.
–Banakako mugigarritasuneko proiektuak. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetako irakasleei zuzenduta daude, eta haien helburua da ikastetxe horietako irakasleen prestakuntza laguntzea, eta bidea ematea Europako enpresak ezagutzeko, prestakuntza egonaldiak eginez enpresetan edo prestakuntzako ikastetxeetan, Erasmus+ programaren barruan.
Mugigarritasun horien iraupena, oro har, 1 eta 2 aste artekoa da, eta hiru egonaldi mota daude: Behaketa bidezko ikaskuntza (job shadowig), Prestakuntza ikastaroak, eta Ikastetxeko irakaskuntza.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak banakako mugigarritasuneko proiektu horien ildo estrategikoak, parte hartzen duten irakasleak hautatzeko irizpideak eta horien antolaketa eta garapenarekin lotutako beste alderdi batzuk zehaztuko ditu. Proiektu horien antolaketa kudeatzea Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoaren erantzukizuna izanen da.
b) Ikasleentzako proiektuak (2024-2025 deialdia).
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak proiektu hauek garatzeko jarraibideak ezarriko ditu:
–A MODALITATEA. IKASTUNAK ETA TITULAZIOA ATERA ONDOKO IKASLEAK. Lanbide Heziketako ikasleentzat (LH Berezia, Oinarrizko Maila, Erdi Maila eta Goi Maila).
Mugigarritasun honi lotutako egonaldia, titulazioa atera ondoko ikasleen kasuan, LHko zikloa amaitu den ikasturtearen ondoko ikasturtean eginen da, hau da, irailetik abendura bitartean edo urtarriletik apirilera bitartean.
Modalitate horri lotutako egonaldia, Lantokiko Prestakuntza modulua egiteko aldian garatzen duten ikasleen kasuan, martxotik ekainera eginen da; kasu honetan, Lantokiko Prestakuntza modulua egonaldi honen bidez egin dela ulertzen da.
Egonaldiak, orokorrean, 3 hilabetekoak izanen dira.
Egonaldi horien antolaketa administratibo eta logistikoa Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuko Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegotik eginen da. Lantokiko prestakuntza egiteko aldian ikasleek beste herrialde bateko enpresa batean egiten badute egonaldia, tutoretza horretaz Lantokiko Prestakuntza moduluko arduraduna den ikastetxeko irakaslea arduratuko da.
–B MODALITATEA. IKASTUNAK. LH bereziko, oinarrizko LHko, eta erdi mailako LHko ikasleentzat: baita goi mailako ikasleentzat ere, blended Mobility ziurtatzen bada.
Orokorrean 10-14 eguneko iraupena duten egonaldiak dira.
Egonaldi horien aurretik, Lanbide Heziketako ikastetxe baten proposamena beharko da, barne hartuko duena, bidezkoa bada, tutore laguntzaile baten parte-hartzea.
c) Ikasleentzako proiektuak (2025-2026 deialdia) (DUALera egokitzapena).
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak proiektu hauek garatzeko jarraibideak ezarriko ditu:
–A modalitatea. TITULAZIOA ATERA ONDOKO IKASLEAK URTEAN. Lanbide Heziketako ikasleentzat (LH Berezia, Oinarrizko Maila, Erdi Maila eta Goi Maila).
Mugigarritasun honi lotutako egonaldia, titulazioa atera ondoko ikasleen kasuan, LHko zikloa amaitu den ikasturtearen ondoko ikasturtean eginen da.
Egonaldi hauek 8 hilabetekoak izanen dira, orokorrean, eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren bitartez kudeatuko dira.
–B MODALITATEA. IKASTUNAK. LH bereziko, oinarrizko LHko, eta erdi mailako LHko ikasleentzat: baita goi mailako ikasleentzat ere, blended Mobility ziurtatzen bada.
Orokorrean 10-14 eguneko iraupena duten egonaldiak dira.
Egonaldi horien aurretik, Lanbide Heziketako ikastetxe baten proposamena beharko da, barne hartuko duena, bidezkoa bada, tutore laguntzaile baten parte-hartzea.
–C MODALITATEA. TITULAZIOA ATERA ONDOKO IKASLEAK EKAINEAN. Lanbide Heziketako ikasleentzat (LH Berezia, Oinarrizko Maila, Erdi Maila eta Goi Maila).
Orokorrean hilabeteko iraupena duten egonaldiak dira.
Egonaldia zikloa amaitu eta gainditutakoan eginen da, ekainean bigarren ikasmaila amaitzean.
Ikastetxe bakoitzari plaza kopuru jakin bat esleituko zaio, eta ikastetxea bera izanen da ikasleak hautatu behar dituena eta egonaldia antolatu eta kudeatu behar duena (enpresen bilaketa, garraioa eta ostatua). Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren zati dokumental eta administratiboa.
d) Ikastetxeak nazioarteratzeko beste jarduera batzuk.
–Europako beste ikastetxeetako ikasleen eta irakasleen harrera. Europako beste ikastetxe batzuekin harremanetan hasteko, hala ikasleen nola irakasleen mugigarritasuna bultzatzeko eta nazioarteko proiektuetan parte-hartzea sustatzeko, Lanbide Heziketako ikastetxeek Europako beste ikastetxe batzuetako ikasleak eta irakasleak hartuko dituzte, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak proposaturik. Harrera horien bidez lortu nahi den helburua da bertako eta atzerriko ikasle eta irakasleak inplikatzea elkarlana eta sinergiak sustatzen dituzten jardueretan, etorkizunean lankidetza egon dadin.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren bidez, Europako ikastetxeetako bisita eta harrera proposamenak baimenduko ditu. Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak bideratuko ditu Europako ikastetxeetako proposamen baimenduak, eta harremanetan jarriko da Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxeekin, egin beharreko harrerak banatu eta antolatzeko, eta proposamenei behar bezalako arreta emateko. Bisitariei harrera eginen dien Lanbide Heziketako ikastetxean nazioarteratze arduradun denak diseinatuko du prestakuntza programa, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoaren laguntzaz, eta bisitari taldeari arreta emanen dio egonaldiak iraun bitarte.
–Nazioarteko titulazio bikoitzak: 2024-2025 ikasturtean zehar, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoak lanbide heziketako nazioarteko titulazio bikoitzak egiteko aukera aztertuko du, interesgarrien izan daitezkeen ziklo eta herrialdeekin. Lan ildo honek indartu egiten du prestakuntza eskaintzaren erakargarritasuna eta ospea sustatzeko helburua; bere fama gakoa da, eta legeak hartzen dituen erronketako bat da berau zerbitzu moduan esportatzea, beste herrialde batzuekin batera lankidetzan arituz lanbide heziketaren sistemak diseinatu eta ezartzeko prozesuetan, ezagutza eta esperientzia txertatuta.
–Beste proiektu batzuk (Erasmus+ KA, Poctefa eta Etwinning): Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak laguntza eta aholkuak emanen dizkie nazioarteratze proiektuak dituzten Lanbide Heziketako ikastetxe publikoei, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoaren bitartez. Izan ere, baliabideak emanen dira bermatzeko ahalik eta aukera gehien daudela LHko ikasle eta irakasleek atzerrian egonaldiak egiteko.
LHko ikastetxe publikoko zuzendariak nazioarteratze arduradunak ematen dion informazioa helarazi beharko dio Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Lanbide Heziketarekin lotuta sustatzaile edo laguntzaile gisa parte hartzen duten nazioarteko mugigarritasun programei eta bestelako nazioarteratze proiektuei buruz. Informazio hori honako helbide elektronikoetara bidali beharko da: fpeuropa@educacion.navarra.es.
Eskatutako proiektuaren eskaera onetsiaren kopia erantsi beharko da, bai eta eskatzen zaion beste edozein informaziorena ere.
Bestetik, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programaren esparruan, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiko Zerbitzuek kudeatzen dituzten Europako proiektuek parte hartuko dute (POCTEFA, ERASMUS+ KA1 ETA KA2), eta, horietarako, zilegi izanen da ikastetxeetan nazioarteratze kontuez arduratzen diren irakasleen laguntza eskatzea.
Behar bada, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak berariazko jarraibideak emanen ditu aurreko ataletan aipatu diren mugigarritasun eta nazioarteko proiektuetarako.
2024-2025 ikasturtean, ikastetxeek Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programan parte har dezaten funtsezko elementu gisa, jarraibide hauek ezarri dira:
13.2. Ikastetxeetako nazioarteratze arduraduna.
Hezkuntza Departamentuak zehaztu du 2024-2025 ikasturteko ikastetxe bateratu publikoen plantillan agertzea, ‘Ikastetxe bateratua. Nazioarteratzea’ kontzeptuan, ikastetxe bateratuaren eginkizunak egiteko 3 eskola ordu, lanbide heziketaren nazioarteratzearen eremuan.
BHIetan eta Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskoletan, ‘LH-Sistema’ kontzeptuan esleitutako guztizko ordu kopurutik aterako dira eskola ordu horiek. Orduak zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-NAZ1" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean.
KA-131 proiektu propioa duten ikastetxeen kasuan, zuzendaritza taldeak eskola orduetako bi esleituko dizkie, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, ikastetxea nazioarteratzeko ardura duten irakasleei. Orduak zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-NAZ2" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean.
Ikastetxe bateratu bakoitzeko zuzendaritzak, bere autonomiaren esparruan, nazioarteratze arduraduna izendatuko du, eta hark prestatu beharko du nazioarteratzeko urteko plana. Ikastetxeak Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio nor izendatzen den zeregin horretarako, 2024ko irailaren 13a baino lehen.
13.3. Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa ikastetxean inplementatzea.
Zuzendariei dagokie gidaritza hartzea ikastetxean Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa inplementatzeko eta garatzeko. Horregatik, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa garatzen lagunduko duten egiturak eta dinamikak sortu beharko dituzte.
Horretarako, honako jarraibide hauek hartuko dira kontuan:
a) Ikastetxe bateratuek beren proiektu funtzionalean eta urteko jarduketa planean (‘Lanbide Heziketako planak, proiektuak eta berariazko programak’ izeneko kapituluan) ezarri beharko dute Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa nola zehaztuko den urte bakoitzean (BHI eta Arte Eskolen kasuan, ikastetxeko hezkuntza proiektuan eta urteko programazio orokorrean jaso behar dute). Urteko plan horretan azalduko da nola inplementatuko den Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa; egitura operatiboa izanen da, exekuzioa eta jarraipena erraztuko dituena, eta honako hauek definituko ditu: helburuak, adierazleak, noraino iritsi nahi den, ekintzak, arduradunak, denbora-plangintza eta ebaluazioa.
b) Ikastetxeak lehentasun gisa ezartzen ahalko ditu, bere prestakuntza plan instituzionalaren barruan, Lanbide Heziketa nazioarteratzeko prestakuntza ekintzak, klaustro osoari edo irakasle talde bati zuzentzen ahal zaizkionak. Gainera, instituzionaltzat joko da irakasleek banaka egindako prestakuntza, baldin eta Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuaren bidez eskaintzen badu.
c) Zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, eskola ordu gisa kontatzen diren bi orduetatik bat gutxienez esleitzen ahalko dio irakasle bati edo hainbat irakasleri, lanbide arlo bakoitzeko, laguntzaile gisa aritzeko, dagokion lanbide arloan, ikastetxeko nazioarteratze arduradunarekin. Orduak zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira, "LH-NAZ2" siglaren bidez, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean.
Zuzendaritza taldea arduratuko da irakasle laguntzaile horiek berariaz bete beharreko eginkizunak zehazteaz.
Ikastetxeko zuzendariak izendatuko ditu irakasle laguntzaileak, eta Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari jakinaraziko zaizkio izendapen horiek, 2024ko irailaren 13a baino lehen. Helbide elektroniko honetara bidaliko da jakinarazpena:
fpeuropa@educacion.navarra.es
d) Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Programa inplementatzeaz arduratzen direnen artean koordinazioa sustatzeko, ikastetxeko zuzendaritzak honako hau erraztuko du:
–Irakasle laguntzaileek c) apartatuan aipatzen diren eskola orduetako bat esleituta edukitzea bere ordutegian.
–Ikastetxean Lanbide Heziketa nazioarteratzeaz arduratzen diren irakasleek esleitutako eskola orduak beren ordutegian metatuta izatea.
e) Zuzendaritza taldea saiatuko da nazioarteratze arduradunak klaustroetan parte har dezan, prestakuntza horren ezarpenarekin eta garapenarekin zerikusia duen guztia zabaltzeko.
f) Nazioarteratze arduraduna 2024-2025 ikasturte hasieran nazioarteratze arduradunentzat eginen den prestakuntza ikastarora bertaratu beharko da, eta honako eginkizun hauek izanen ditu:
–Ikastetxearen nazioarteratzeko urteko plana prestatzea, ikastetxeko zuzendaritzak ezarritako jarraibideekin bat.
–Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuarekiko solaskidea izatea, zuzendariarekin edo honek eskuordetzen duen pertsonarekin batera, Lanbide Heziketa nazioarteratzeari dagokion guztian.
–Irakasleen mugigarritasunerako taldeko eta banakako egonaldiei dagokienez: Ikastetxeko irakasleei informazioa ematea mugigarritasun horien ezaugarriei buruz, eta horietako parte-hartzea sustatzea; mugigarritasun horietarako eskatzen den dokumentazioa kudeatzea ikastetxean; ikasturte bakoitzaren amaieran ikasturte horretan prestakuntza edo/eta berrikuntza orduak ziurtatzeko mugigarritasunak egin dituzten ikasleen baterako eskaria egitea.
–Ikasleen mugigarritasunei dagokienez: ikasleei informazioa ematea mugigarritasun modalitate desberdinei buruz; Nazioarteratze Bulegoarekin komunikazioan aritzea mugigarritasunen egikaritza eta kudeaketa dokumental egokirako:
A modalitatean: beka eskariarekin batera doan dokumentazioa jaso eta egiaztatzeko lanak kudeatzea; ikasleen hautaketa kudeatzea.
B modalitatean: Nazioarteratze Bulegoari ikastetxeko proposamenen berri ematea; eskariaren dokumentazioa jaso eta entregatzea.
C modalitatean: ikasleen hautaketa kudeatzea; mugigarritasunen antolaketa kudeatzea; Nazioarteratze Bulegoari mugigarritasunen zehaztasunen berri ematea; mugigarritasunen jarraipena egitea.
–Europako beste ikastetxe batzuetako ikasleak eta irakasleak hartzeari dagokionez: Zuzendaritza taldeari jakinaraztea zer harrera proposamen eginen diren ikastetxean; harrera egonaldiak antolatzen laguntzea Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoari; harrera programa irakasle laguntzaileekin eta Lanbide Heziketako ikastetxeko irakasle taldearekin kudeatzea eta garatzea.
–Nazioarteratzeko beste proiektu batzuei dagokienez: Ikastetxeko Europako proiektuak kudeatzea, ikastetxeari dagokion mailan, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoaren eta proiektuan parte hartzen duen ikastetxeko irakasleen arteko komunikazioa bideratuz; Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuari informazioa ematea ikastetxeak kudeatzen dituen nazioarteratze proiektuei buruz.
–Beste edozein proiekturi dagokionez: hedapena egitea ikastetxearen web-orriaren edo sare sozialen bidez.
–Hezkuntza Departamentuko Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak edo/eta indarreko arauzko xedapenek zehazten duten beste edozein.
g) Europako proiektuetan parte hartzen dutenek edo nazioarteko egonaldi bat egiten dutenek ziurtagiri bat jasoko dute, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.
13.4. Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen arteko lankidetzaren sustapena, Lanbide Heziketa nazioarteratzearen arloan.
Lankidetza ekintzak sustatuko dira Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe publikoen artean, Lanbide Heziketa nazioarteratzeko ekintzak garatzeko. Horretarako, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak lantalde bat sortuko du, ikastetxe bakoitzeko ordezkari batek eta Zuzendaritza Nagusiaren ordezkariek osatua.
13.5. Mugigarritasunetarako lehentasunak.
Mugigarritasunak esleitu behar direnean, lehentasuna izanen dute ebazpen honetan azaltzen diren programekin loturiko proiektuetan parte hartzen dutenek, baldin eta mugigarritasunek zerikusia badaukate partaide diren programako esparruarekin.
13.6. Parte-hartzearen egiaztapena.
Irakasleek 2021-2027 aldian Erasmus+, eTwinning eta Interreg-POCTEFA programetan eta beste ekimen europar batzuetan sartutako proiektuetan duten partaidetza egiaztatzeko lanak ikasturte bakoitzaren amaieran eginen dira, ikastetxeetako nazioarteratze arduradunaren bidez. Azken horrek ikastetxeko irakasleen eskari bateratua eginen dio Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoari.
VI. KAPITULUA.–LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAREN LANBIDE ORIENTAZIOA
14.–Lanbide orientazioa.
Lanbide Heziketaren antolamenduari eta integrazioari buruzko martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren VII. tituluan ezarri da Lanbide Heziketaren sistemako lanbide orientazioko zerbitzua; zehazki, alderdi hauek xedatu dira: edukia eta irismena, xedea eta helburuak, lanbide orientazioko zerbitzua emateko baldintzak, lanbide orientazioaren estrategia orokorra, lanbide orientazioko zerbitzuaren lankidetza eta koordinazioa, jarduketa protokoloak eta zerbitzua emateko modalitateak, zerbitzuaren antolamendua eta lanbide orientazioko zerbitzuaren profesionalak.
Apirilaren 11ko 278/2023 Errege Dekretuak ezartzen du martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoa ezartzeko egutegia, eta haren 16. artikuluan dio Gobernuak, kasuan kasuko tresnaren bidez, 2024ko urtarrilaren 31 baino lehen argitaratuko duela lanbide orientazioko estrategia orokorra, lege organikoaren 97. artikuluan aipatzen dena. Bestetik, 2. artikuluan xedatzen du lanbide orientazioko zerbitzuak men eginen diela, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoak arautzen duen Lanbide Heziketaren sistemaren esparruan, Lanbide Heziketaren sistema antolatzeko arau garapenean biltzen diren zehaztapenei.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuaren bidez, Lanbide Heziketaren sisteman lanbide orientazioaren gainean dituen eskumenak erabilita, ardatz hauek izanen ditu esparru hori 2024-2025 ikasturtean lantzeko:
–Lanbide orientazioa lehendabiziko hezkuntza etapetan.
–Lanbide orientazioa trantsizio unetan.
–Lanbide orientazioa Lanbide Heziketaren genero arrakalan eta STEAM Lanbide Heziketaren genero arrakalan.
–Lanbide Heziketaren Sistemako lan orientazioaren gaineko oinarrizko araudiaren aplikazioaren eta garapenaren ondoriozko beste batzuk.
VII. KAPITULUA.–NAFARROAKO LANBIDE HEZIKETAREN SISTEMAKO IKASTETXEAK, FUNTS PUBLIKOEKIN FINANTZATUAK ETA D ETA E GRADUKO ESKAINTZAK EMATEN DITUZTENAK
15.–Nafarroako Lanbide Heziketaren Sistemako ikastetxeak, funts publikoekin finantzatuak eta D eta E graduak ematen dituztenak.
Nafarroan sare publiko bat dago, Lanbide Heziketaren Sistemako D eta E graduak garatzen dituena. Bertan sartzen dira, batez ere, ikastetxe bateratuak, BHI, DBHI, Arte Eskolak eta Goi Mailako Diseinu Eskolak. Hona hemen:
IKASTETXEA | Oinarrizko gradua | Erdi mailako gradua | Goi mailako gradua |
Sakana LH IBP | BAI | BAI | BAI |
Burlata LH IB | BAI | BAI | BAI |
Elizondo Lanbide Eskola IBP | BAI | BAI | BAI |
Lizarrako Politeknikoa IB | BAI | BAI | BAI |
Huarte IBP | BAI | BAI | BAI |
Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB II | EZ | BAI | BAI |
Irunberriko LH IBP II | BAI | BAI | BAI |
Donapea IBP | BAI | BAI | BAI |
Virgen del Camino IBP | EZ | BAI | BAI |
Hezitzaile Eskola IB | EZ | BAI | BAI |
Nekazaritza eta Basogintzako IB II | BAI | BAI | BAI |
María Ana Sanz IB | EZ | BAI | BAI |
San Juan Donibane II IB | BAI | BAI | BAI |
Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IB II-ESTNA | EZ | BAI | BAI |
Tafalla IBP | BAI | BAI | BAI |
ETI IBP | BAI | BAI | BAI |
Toki Ona BHI | EZ | BAI | BAI |
Iturrama BHI | EZ | EZ | BAI |
Mendillorri BHI | EZ | BAI | BAI |
Ribera del Arga BHI | BAI | BAI | BAI |
Ega BHI | BAI | BAI | BAI |
Alhama BHI | BAI | EZ | EZ |
El Cierzo DBHI | BAI | EZ | EZ |
Corellako Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola | BAI | BAI | EZ |
Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola | EZ | EZ | EZ |
Hezkuntza Departamentuaren helburuetako bat da ikastetxe bateratu publiko guztietan D graduko zikloen eskaintza egotea, hezkuntza maila guztietan: oinarrizko graduko zikloak, erdi mailako graduko zikloak, eta goi mailako graduko zikloak.
Nafarroan, sare pribatu itundu bat dago, Lanbide Heziketaren Sistemako D graduak garatzen dituena. Batez ere ikastetxe bateratu pribatu itunduek osatzen dute. Hona hemen:
IKASTETXEA | Oinarrizko gradua | Erdi mailako gradua | Goi mailako gradua |
Salestarrak IB itundua | BAI | BAI | BAI |
Cuatrovientos IB itundua | BAI | BAI | BAI |
M.ª Inmaculada IB itundua | BAI | BAI | BAI |
Nafarroako Eskola Politeknikoa IB itundua | EZ | BAI | BAI |
Carlos III IB itundua | BAI | BAI | BAI |
Eraikuntzako Lan Fundazioa IB itundua | BAI | BAI | BAI |
Azkenik, funts publikoekin finantzatuta daude irabazi asmorik gabeko erakundeak, bigarren aukerako eskolak eta oinarrizko graduko zikloetako D graduak garatzen dituzten ikastetxe itunduak ere. Hona hemen:
IKASTETXEA | Oinarrizko gradua | Erdi mailako gradua | Goi mailako gradua |
E20 Ilundain Fundazioa | BAI | EZ | EZ |
Lantxotegi Elkartea | BAI | EZ | EZ |
Etxabakoitz lantegi-eskolaren fundazioa | BAI | EZ | EZ |
Elkarte Fundazioa | BAI | EZ | EZ |
Centro Puente | BAI | EZ | EZ |
El Castillo lantegi eskola fundazioa | BAI | EZ | EZ |
Santa Catalina Labouré ikastetxe itundua | BAI | EZ | EZ |
16.–Erreferentzia nazionaleko ikastetxeak (ENI).
Erreferentzia nazionaleko ikastetxeak (ENI) Lanbide Heziketaren arloan berrikuntza eta esperimentazio ekintzak egiten dituzten ikastetxe publikoak dira, lanbide arloen bidez hainbat ekoizpen sektoretan espezializatutakoak.
Hauek dira erreferentzia nazionaleko ikastetxeen ezaugarriak:
–Erreferentziazkoak dira Lanbide Heziketaren sistema osorako, bai enplegurako prestakuntzako ikastetxeentzat, bai hezkuntza sistemakoentzat.
–Estatu esparruko ikastetxeak dira. Hainbat autonomia erkidegotan daude.
–Aitzindariak dira, zein bere esparruan, eta goraka ari diren sektore berritzaileen premiei erantzuteko behar diren ikerketa neurri eta programak sustatzen dituzte.
Nafarroan, bi dira erreferentzia nazionaleko ikastetxeak, eta Hezkuntza Departamentua da haien titularra:
–Osasun Zerbitzuen, Produktuen eta Arretaren Erreferentzia Nazionaleko Ikastetxea, ENI gisa sortua urriaren 2ko 875/2015 Errege Dekretuaren bidez.
–Energia Berriztagarrien eta Energia Efizientziaren Erreferentzia Nazionaleko Ikastetxea, ENI gisa kalifikatua otsailaren 6ko 68/2015 Errege Dekretuaren bidez.
Ikastetxe horiek garatzen dituzten ekintzek bidea eman behar dute 2023-2026 aldiko lan plangintzan aurkeztutako helburuak betetzeko; lan plangintzari buruzko justifikazioa ministerioan aurkeztu behar da.
Erreferentzia nazionaleko ikastetxeek justifikazio memoria teknikoak eta helburuen jarraipen txostenak aurkeztu behar dituzte Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak hala eskatzen dienean. Justifikazio agiriak Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioari aurkeztu baino lehen, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuari aurkeztu beharko dizkiote, eta lana haren aurrean argumentatu.
Hezkuntza Departamentuak erabaki du ikastetxe horien plantilletan ordu kopuru bat esleitu behar dela, "Erreferentzia nazionaleko ikastetxeak" izenpean, Erreferentzia Nazionaleko Ikastetxeen eginkizun berariazkoak egiteko. Erreferentzia nazionaleko ikastetxeen eginkizunak egiteko esleitutako eskola orduak irakaslearen ordutegi pertsonalean agertuko dira, "eskola orduen" atalean, "LH-ENI" siglaren bidez.
CISER-Goi Mailako Lanbide Heziketako Energia Berriztagarrien Ikastetxe Bateratuaren eta ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ikastetxe bateratuaren zuzendaritzek zehaztuko dute zer irakaslek eginen dituzten erreferentzia nazionaleko ikastetxeari dagozkion eginkizunak 2024-2025 ikasturtean. Ikastetxeak Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio, 2024ko irailaren 13a baino lehen, nor(tzuk) izendatzen d(ir)en zeregin horretarako.
17.–Bikaintasun ikastetxeak.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren 20. osagaiaren barruan, izen hau eman zaio 2. inbertsioari: Lanbide Heziketaren Eraldatze Digitala; horren barruan, laugarren jarduketa ildoan, Estatuan 50 bikaintasun ikastetxek osatutako sare bat sortzea ezarri da, Lanbide Heziketako ikastetxeetatik bertatik suspertzeko bai ikerketa, bai programen eta metodologiaren etengabeko hobekuntza.
Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxeen estatu sarea uztailaren 22ko EFP/717/2022 Aginduaren bidez sortu da; agindu horretan, sare horren ezarpen eta garapenerako laguntzak emateko oinarri arautzaileak ezartzeaz gain, 2022. urteko deialdia egin zen, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Sare hau Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak 2023an egindako deialdiaren bidez hedatu da.
a) Nafarroako bikaintasun ikastetxeak.
Lehen deialdian, Nafarroako lanbide heziketako hiru ikastetxe publiko izendatu dira bikaintasun zentro kasuan kasuko sektoreetan eta dagozkien dirulaguntzak eman zaizkie.
Hauek dira ikastetxe horiek:
–Agroforestal IB, nekazaritzako elikagaien sektorean.
–San Juan Donibane IB, fabrikazio automatizatuaren sektorean.
–Virgen del Camino IBP, mekatronikaren sektorean.
2023ko deialdian, bi ikastetxe gehiagok jaso zuten aitortza berbera Nafarroan:
–Burlatako LH IB, turismoaren sektorean.
–Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB, eraikuntzaren eta jasangarritasun energetikoaren sektorean.
b) Bikaintasun ikastetxeen ezaugarriak.
Nafarroako bikaintasun ikastetxeen helburua da, zein bere sektorean, ekosistema berritzaileen pizgarri izatea, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza inguruneak sorraraztea. Ikastetxe horiek eraldatze digital eta metodologiko bat izanen dute, irakasleentzako prestakuntza ekintzak antolatuko dituzte Estatuan, berrikuntza eta ikerketa aplikatuko proiektuak garatuko dituzte, eta lagunduko dute Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxeen sareko kide gisa aitortzen zaien sektorean edo azpisektorean behar diren profilak atzematen, bai eta sektore horri lotutako eskaintzen curriculumak berrikusten ere.
Lanbide Heziketako bikaintasun ikastetxeen estatu sarea osatzen duten bikaintasun ikastetxeek ezaugarri hauek dituzte:
a.–Berrikuntza eta bikaintasuna Lanbide Heziketako zerbitzuak ematean, eta Lanbide Heziketako eskaintzak arautzen dituzten arauetan aurreikusitako prestakuntza ekintza eta modalitateetan, bai prestakuntza prozesuen ikuspegitik, bai erabilgarri dauden eta erabiltzen diren bitarteko eta baliabideei dagokienez, bai digitalizazio aplikatuko eta ingurumen jasangarritasuneko prozedurak eta edukiak inplementatzeko ikuspegitik. Esparru honen parte dira curriculumak antolatzeko eta irakasteko proposamen berritzaileak, erronketan oinarritutako ikaskuntzen metodologiak, proiektu bereziak edo beste metodologia aktibo batzuk darabiltzatenak.
b.–Berrikuntza eta bikaintasuna, ekoizpen prozesuei aplikatutako ikerketa proiektuei dagokienez edo ikastetxearen jardunaren sektore, azpisektore edo lanbide arloei dagozkien zerbitzuak emateko proiektuei dagokienez. Izan ere, ikastetxeak proiektu horiek garatzeko, hezkuntza eta prestakuntza ingurunean zuzeneko lotura duten beste ikastetxe batzuekin batera parte hartzen du, bai eta beste lurralde batzuetako ikastetxeekin, enpresekin, erakundeekin eta entitateekin ere.
c.–Berrikuntza eta bikaintasuna, ekintzailetza, hezkuntza eta prestakuntza arloko trantsizioa eta laneratzea laguntzeko.
d.–Berrikuntza eta bikaintasuna, hezkuntza, gizarte eta lan ingurunean harreman eta proiektu komunak ezartzean, bai eta administrazio publikoekiko, enpresekiko, erakundeekiko eta entitateekiko harremanetan ere.
e.–Berrikuntza eta bikaintasuna, plan eta proiektuetan honako hauek piztuko dituzten elementuak sartzeari dagokionez: genero berdintasun eragingarria, eta bereziki zaurgarriak diren kolektiboen integrazioa eta informaziorako sarbidea.
c) Bikaintasun ikastetxeen jarduketak.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak erabaki du ikastetxe horien plantilletan ordu kopuru bat esleitu behar dela, "LH - Bikaintasun ikastetxea" izenpean, erreferentzia nazionaleko ikastetxeen eginkizun berariazkoak egiteko.
Ikastetxe bateratu bakoitzeko zuzendaritzak, bere autonomiaren esparruan, bikaintasun ikastetxeari dagozkion eginkizunak eginen dituen pertsona edo pertsonak izendatuko ditu. Ikastetxeak Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi beharko dio, 2024ko irailaren 13a baino lehen, nor(tzuk) izendatzen d(ir)en zeregin horretarako.
Plantillan "LH - Bikaintasun ikastetxea" izenpean esleitutako orduen kostu ekonomikoa bikaintasun ikastetxearen izendapenagatik jasotako dirulaguntzaren kargurakoa izanen da. Ordu horiek honela banatu beharko dira:
a) Bikaintasun ikastetxearen izaera dela-eta ikastetxeak garatzen dituen jarduketak administratu eta kudeatzeko arduraduna.
Ez da izaten ahalko eginkizun horietarako izendatu ikastetxe bateratuan kide bakarreko postu batean ari dena. Eginkizun horiek egiteko esleitutako eskola orduak irakaslearen ordutegi pertsonalean agertuko dira, "eskola orduen" atalean, "LH-BIK2" siglaren bidez.
Jarraipena koordinatze aldera, ordu bat ezarri da, astearteetan, 09:00etatik 10:00etara, honako hauek koordinazio eta jarraipen bilerak egiteko elkar daitezen: Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzua, Lanbide Heziketaren Eraldaketa Atala, bikaintasun ikastetxe gisa kalifikatutako ikastetxe bateratuko zuzendaria eta bikaintasun ikastetxe bakoitzean arduraduna den berariazko laguntzako pertsona.
b) Bikaintasun ikastetxearen lehen mailako proiektuan inplikatutako irakasleak, bat etorriz uztailaren 22ko EFP/717/2022 Aginduaren 9.2 artikuluan xedatutakoarekin.
Irakasle batek 10 eskola ordu bitarte izaten ahalko ditu kontzeptu honengatik; horretarako, parte hartu beharko du bikaintasun ikastetxeen estatu sarearekin zuzenean lotuta dagoen berrikuntza proiektu batean baino gehiagotan. Bikaintasun ikastetxearen lehen mailako proiektuetan inplikatzeko esleitutako eskola orduak irakaslearen ordutegi pertsonalean agertuko dira, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean, "LH-BIK1" siglaren bidez.
Bikaintasun ikastetxe gisa kalifikatutako ikastetxe bateratuko zuzendariak ziurtatu beharko du, justifikazio memoria tekniko-ekonomikoan, irakasleen eskola ordu liberatuak administrazio eskudunak bete dituela, kasu honetan, Hezkuntza Departamentuak. Halaber, ordu horiek betetzeko izan diren irakasleen kopurua ziurtatuko du.
Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak eginen ditu egindako eta diruz lagundutako jarduketen gainbegiratze eta jarraipen lanak, bereziki jarduketa bakoitzaren progresio mailari dagokionez.
Horrez gain, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak, Lanbide Heziketaren Eraldatze Atalaren bidez, behar den aholkularitza eta laguntza teknikoa emanen du Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak adierazten dituen lehen mailako proiektuak garatzeko.
Era berean, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuak egiten dituen gainbegiratze eta jarraipen lanetan laguntzeko prest agertu beharko dute ikastetxeek, eskatzen zaien dokumentazioa eta informazioa emanez. Gainbegiratze eta jarraipen lanak koordinatze aldera, ordu bat ezarri da, astearteetan, 09:00etatik 10:00etara oro har, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuarekin koordinazio bilerak egiteko. Bilera horietara joan beharko dute, bikaintasun ikastetxe gisa kalifikatutako ikastetxe bateratuaren partetik, ikastetxeko zuzendariak eta ikastetxeak bikaintasun ikastetxearen izaera dela-eta garatzen dituen jarduketak administratu eta kudeatzeaz arduratuko den irakasleak.
VIII. KAPITULUA.–LANBIDE HEZIKETAREN KALITATEA HOBETZEKO PROGRAMAK
18.–LHko ziklo elebidunak. LHko nazioarteko titulazio bakoitzak.
Martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren IX. tituluaren arabera, lanbide heziketak ikasleek atzerriko hizkuntzetan duten gaitasuna hobetu behar du, gure mugatatik kanpo lanbide heziketa sustatu dadin inbertitu behar du eta irakaskuntza horiek nazioarteko sareetan parte hartzea sustatu behar du. Aurreko hori garatzeko, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Lanbide Heziketaren kalitatea hobetzeko programa hauek antolatu ditu nazioarteratzearen arloan:
a) Lanbide Heziketa elebiduna.
Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Plana - Next Generation EU delakoaren esparruan egiten den jarduketetako bat da Lanbide Heziketako ziklo elebidunak ezartzea. Nafarroan, 2021-2022 ikasturtean hasi zen halakoak ezartzen, bat etorriz Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak zehaztutako irizpideekin; 2022-2023 eta 2023-2024 ikasturtean jarraipena eman zaio ezarpenari, eta 2024-2025 ikasturtean ere ezarpenak jarraituko du.
2024-2025 ikasturtean, Nafarroako Lanbide Heziketako zikloen eskaintzan izanen dira:
–LH elebidun gisa eskainitako goi mailako zikloak, zeinetan atzerriko hizkuntza batean emanen den modulu profesional bat izanen baita, gutxienez, lehenbiziko eta bigarren ikasmailetan. Ikasleak ziklo horretara sartu ahal izateko, atzerriko hizkuntza horretan B1 maila edo goragokoa dutela egiaztatu beharko dute; ikasleek ez badute horren gaineko egiaztagiririk, zein ikastetxetan dauden matrikulaturik, horrek antolatutako proba gainditu beharko dute.
–LH elebidun gisa eskainitako erdi mailako zikloak, zeinetan atzerriko hizkuntzako modulu bat izanen baita lehenbiziko eta bigarren ikasmailetan. Horrez gain, bigarren ikasmailako modulu batean atzerriko hizkuntzan garatu beharreko lan unitate edo unitate didaktiko bat izanen da gutxienez; gainerako unitateei dagokienez, atzerriko hizkuntza ikasteko jardueraren bat izan beharko dute.
Hurrengo ikasturteetarako, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak lanbide heziketako eskaintzetan izaera elebiduna sustatzeko orduan aurrera egin nahi du, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuan ezarritakoa garatuz. Horren arabera, atzerriko hizkuntzako prestakuntzako 120 orduko modulu bat gutxienez eta atzerriko hizkuntzan ematen diren gutxienez bi modulu profesional sartu beharko dira D graduetan.
Ikastetxe bateratuko zuzendariak lantalde bat osatuko du, eta horretan aztertuko dira, batetik, Lanbide Heziketa elebiduna eskaintzeak ikastetxean izanen lukeen eragina, eta, bestetik, 2025-2026 ikasturtean eskaintza hori ikastetxean ezartzeko proposamenak.
b) Lanbide Heziketako nazioarteko titulazio bakoitzak.
Lanbide Heziketaren Berrikuntza eta Nazioarteratze Atalak 2024-2025 ikasturtean lanbide heziketako nazioarteko titulazio bikoitzak ezartzeko aukera aztertuko du, prestakuntza eskaintza hori ezar dezaketen lanbide arloak, prestakuntza zikloak eta ikastetxeak aztertuta, bai Nafarroakoak bai atzerrikoak, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 84.2 artikuluaren arabera. Azterketa horretan nazioarteratzeko bide horren gaineko interesa duten lanbide heziketako ikastetxeek parte hartu dezakete.
Azterketa horren azken txostena Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioari igorriko dio Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiak.
19.–Spainskills.
Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren iritziz, ikastetxeek eta beren ikasleek espezialitateen lehiaketetan parte hartzea aukera egokia da Lanbide Heziketa sustatzeko eta haren erakargarritasuna eta bikaintasuna sustatzeko. Ikasleek parte hartzea motibatzeko eta lanerako aurreikuspenak hobetzeko pizgarri bat da haientzat. Gainera, Espainian bi urtez behin egiten diren txapelketetan (Spainskills) parte hartzeak aukera ematen die, lehenengoak geldituz gero, Europakoetan (Euroskills) eta mundukoetan (Worldskills) parte hartzeko, dagokien "skill"ean.
Hona noiz eginen diren munduko, Europako eta Espainiako hurrengo txapelketak:
–Worldskills Lyon-2024. Aurreikusita dago 2024ko irailaren 10etik 15era egitea, Lyonen (Frantzia). Informazio gehiago:
https://worldskills.org/what/competitions/worldskills-lyon-2024/
–Euroskills Herning-2025. Aurreikusita dago 2025eko irailaren 9tik 13ra egitea, Herningen (Danimarka). Informazio gehiago:
https://worldskillseurope.org/index.php/media/news/gdansk-host-euroskills-competition-2023
–Spainskills 2026. Aurreikusita dago Madrilen egitea. Informazio gehiago:
2024-2025 ikasturtean, ikastetxeek Navarraskills izenekoetan parte hartzeko hautagai posibleak jakinaren gainean jarri eta erakartzeko lan egin beharko dute. Ekitaldi hori 2025-2026 ikasturteko lehen hiruhilekorako dago aurreikusita.
Ikasleak hautatu eta prestatzeko lanek berariazko dedikazioa dakarte eginkizun horietan aritzen diren irakasleentzat, prestaketa lanek berekin dakartelako dagokien moduluen curriculuma ikasgelan lantzea ez ezik, prestakuntza praktikoa nabarmen areagotzea ere.
Horregatik, zuzendaritza taldeak, Nafarroako Irakaskuntza Publikoaren Kalitatea Hobetzeko Itunaren ondorioz zuzeneko irakaskuntzan egin den murrizketa dela-eta, eskola ordu gisa kontatzen diren bi ordu esleitzen ahalko dizkio irakasle bati, ikastetxeko ikasleek zer ‘skill’etan parte hartu behar duten, horretan tutore lanak egin ditzan, eta, horrez gain, gehienez ere 3 ordu osagarri bitarte. Orduak zer irakasleri esleitzen zaizkion, haren ordutegi pertsonalean agertuko dira: 2 ordu "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean, "LH-SK1" siglaren bidez, eta 3 ordu bitarte, "ordu osagarriak" atalean, "LH-SK2" siglaren bidez.
20.–Egonaldiak enpresetan.
Enpresetako egonaldiak prestakuntza ekintzak dira, Lanbide Heziketan diharduten irakasleei aukera ematen dietenak eguneratze proiektu zientifiko, teknologiko eta didaktiko bat garatzeko, benetako inguru profesional batean.
2025-2026 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuak hiru modalitate eskainiko ditu enpresetan egonaldiak egiteko:
a) EE–1: astean egun bat ikasturte osoan zehar, eskola ordutegian. Berekin dakar hiru eskola ordu eta bi ordu osagarri esleitzea. Modalitate honetako 2025-2026 ikasturterako deialdia 2024ko abenduan edo 2025eko urtarrilean eginen da. Deialdian iragartzen diren plazak esleitzeko irizpide batzuk erabiliko dira, besteak beste, emakumeen eta gizonen arteko esleipen parekidea eta plazak ahal den ikastetxe kopuru handienean banatzea.
2023-2024 ikasturtean enpresetako egonaldi bat esleitzen zaion irakaslearen ordutegian agertuko dira 3 eskola ordu horiek, "eskola ordu gisa zenbatzen diren orduak" atalean, "LH-EE1" siglaren bidez. Eta 2 ordu osagarriak ordutegi pertsonalean sartuko dira, "ordu osagarriak" atalean, "FP-EE2" siglaren bidez.
Modalitate hau Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuan kudeatzen da, Lanbide Heziketaren Garapenerako Bulegoaren bidez. Argibide gehiagotarako, zerbitzuen katalogoko tramiteen fitxa kontsultatzen ahal da ("Egonaldiak enpresetan Lanbide Heziketako, Arte Plastikoetako eta Diseinuko eta Kirol Irakaskuntzetako irakasleen gaurkotze zientifiko eta teknologikorako"), helbide honetan:
b) EE–2: iraupen txikiko aldiak eskola ordutegitik kanpo. Ez dakar berekin inolako ordutegi murrizketarik. Modalitate honen deialdia 2024-2025 ikasturte guztian dago irekia.
Modalitate hau Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzuan kudeatzen da, Lanbide Heziketaren Garapenerako Bulegoaren bidez. Informazio gehiago lortzeko, apartatu honetako a) atalean aipatutako izapideen fitxan jasotako informazioa kontsultatu daiteke.
c) EE–3: egonaldiak Europar Batasuneko beste herrialde bateko enpresetan. Gutxienez 2 egunekoak izaten ahal dira, eta 2 hilabetekoak gehienez, eta Erasmus + Europako urteko programaren deialdiaren barnean gara daitezke.
Modalitate hau Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzuan kudeatzen da, Lanbide Heziketa Nazioarteratzeko Bulegoaren bidez. Informazio gehiago nahi izanez gero, Hezkuntza Departamentuaren webgune hau kontsulta daiteke:
IX. KAPITULUA.–GAITASUN DIGITALERAKO IKASGELAK. UPSKILLING ETA RESKILLING
21.–Xedapen orokorrak.
2024-2025 ikasturterako, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzua, SEM funtsekin finantzaturik, berritasunak dakartzaten ekimen hauek kudeatzen ari da. Ekintza horiek Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioak eta Europar Batasunak (Next Generation EU) finantzatutako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barrukoak dira: Gaitasun digitalerako ikasgelak eta Upskilling-Reskilling prestakuntza.
Lanbide Heziketako ikastetxe publikoek SEM funtsekin finantzatutako ekimen hauetan laguntza eman behar dute, hots, hedapen eta kudeaketa lanak egin eta tokiak laga, halako funtsekin finantzaturiko bestelako ekintza eta programekin egin behar duten bezalaxe.
22.–Gaitasun digitalerako ikasgelak.
Ekintza honen barruan, prestakuntza ekintzak emanen dira –guztira 30 ordu– lanbide kualifikazio honetan gaitzeko: IFC748–2, Lan ingurunera aplikatutako digitalizazioa. Lanbide kualifikazio honetako prestakuntza jasoko dute, gutxienez, 563 pertsonak. Hautatzen diren ikastetxeei behar den ekipamendua emanen zaie gaitasun digitalerako jarduerak egin ditzaten. Eta ikastetxe horiek bidea emanen dute bertan eman beharreko digitalizazio aplikatuko ikastaroak antolatzeko.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren arabera, jarduera 2024ko abenduaren 31n amaitzea aurreikusten da.
23.–Upskilling eta Reskilling prestakuntza.
Ekintza honen barruan hainbat prestakuntza ekintza emanen dira, hiru sektoretan:
–Kualifikazio eta birkualifikazio prestakuntza, biztanleria aktiboarentzat, sektore estrategikoetako lanbide kualifikazioei loturik,
–Kualifikazio eta birkualifikazio prestakuntza, biztanleria aktiboarentzat, despopulazio arriskua duten eremuetako lanbide kualifikazioei loturik, eta
–Kualifikazio eta birkualifikazio prestakuntza, biztanleria aktiboarentzat, pertsonen zaintzarako lanbide kualifikazioei loturik.
Prestakuntza ez formalak dira, 30 eta 60 ordu artekoak. Ekintza horietakoren bat Lanbide Heziketako ikastetxe publikoetan antolatu eta garatzen bada, ikastetxeek bidea eman beharko dute haiek antolatu eta koordinatzeko.
Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren arabera, jarduera 2024ko abenduaren 31n amaitzea aurreikusten da.
X. KAPITULUA.–LEHENGO IKASKETA PLANAREN ETA IKASKETA PLAN BERRIAREN ARTEKO TRANTSIZIORAKO JARRAIBIDEAK
Kapitulu honetan adierazitakoaren ondoreetarako, "lehengo ikasketa plana" da Hezkuntzaren Lege Organikoaren (LOE) eta lanbide kualifikazioen sistemaren arabera ezarritako prestakuntza zikloetako moduluen banaketa sekuentzia eta antolaketa modularra.
"Ikasketa plan berria" da, bestalde, martxoaren 31ko 3/2022 Lege Organikoaren arabera ezarritako prestakuntza zikloetako moduluen banaketa sekuentzia eta antolaketa modularra.
24.–Lanbide Heziketaren Sistemako D graduetan bi ikasketa planak aldi berean egonen diren aldia.
a) Heziketa zikloetan sartu berri diren ikasleak.
2024-2025 ikasturtean espezializazio ikastaro eta prestakuntza zikloetan ikasten hasten diren ikasleek, aurrez aurreko modalitatean, modalitate birtualean nahiz modalitate mistoan, edozein araubidetan (orokorra edo trinkoa), D graduetarako Lanbide Heziketaren Sistemaren araudi berriaren ondoriozko antolaketa eta ikasketa planak jarraituko dituzte.
b) 2023-2024 ikasturteko ziklo batean lehen maila ikasi duten eta ikasmailaz igo ez diren, hau da, 2024-2025 ikasturtean lehen maila errepikatuko duten ikasleak.
2024-2025 ikasturtean lehen maila errepikatu behar duten ikasleek ikasketa plan berria jarraituko dute. Ikastetxeak baliozkotze eta aintzatespen egokiak aplikatu beharko dituzte espedientean, aurreko ikasketa planean jasotako deialdiak ikasketa plan berrian egindako deialdi moduan balioesteko.
Ikasle horiek ikasketa plan berriaren arabera jarraituko dituzte beren ikasketak.
c) 2023-2024 ikasturteko ziklo batean lehen maila ikasi duten eta ikasmailaz igotzen diren ikasleak.
Ikasmailaz igarotzen den ikasleak bigarren ikasmaila eginen du hasitako ikasketa planaren arabera (hau da, lehengo ikasketa planaren arabera). Ikasleek 2026-2027 ikasturtera bitarte izanen dute zikloa lehengo ikasketa planaren arabera amaitzeko.
Ikastetxeak antolatu beharko ditu ikasle hauentzako irakaskuntza, ebaluazioa eta kalifikazioa, gainditu ez diren lehen ikasmailako moduluen kasuan, Erdi eta goi mailako graduko zikloen ebaluazioa arautzen duen martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera. Baldin eta, ikasketa planaren aldaketaren eta sekuentziazioaren ondorioz, lehen ikasmailan egiteke dagoen moduluren bat ez bada ematen ikasketa plan berriko lehen ikasmailan, ikastetxeak giza baliabide eta bitarteko material egokiak eman beharko ditu egoera horretan dagoen ikasleak martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritakoaren antzeko hezkuntza erantzuna jaso dezan, modulu hori ebaluatu eta kalifikatze aldera.
d) 2023-2024 ikasturteko ziklo baten bigarren maila ikasi duten eta 2024-2025 ikasturtean bigarren maila hori errepikatu behar duten ikasleak.
2024-2025 ikasturtean bigarren maila errepikatu behar duten ikasleek, osorik edo partzialki, bigarren maila hori hasitako ikasketa planaren arabera eginen dute (hau da, lehengo ikasketa planaren arabera). Ikasleek 2026-2027 ikasturtera bitarte izanen dute zikloa lehengo ikasketa planaren arabera amaitzeko.
25.–Modulu profesionalak baliozkotzea.
2024-2025 ikasturtean lanbide heziketako irakaskuntzak hasten dituzten ikasleek edozein modalitate eta araubidetan egiten dituzten modulu profesionalak baliozkotzeko eskariak uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren eta abenduaren 9ko 1085/2020 Errege Dekretuan ezarritako prozeduraren arabera ebatziko dira.
a) Egiten diren ‘LOE’ irakaskuntzetako modulu profesionalak baliozkotzea, profesionaltasun ziurtagiriak aurkeztuta edo gaitasun profesionalen estandarrak egiaztatuta.
Egiten diren ‘LOE’ modulu profesionalak baliozkotzeko profesionaltasun ziurtagiriak aurkezten badira, Profesionaltasun ziurtagiriak arautzen dituzten urtarrilaren 18ko 34/2008 Errege Dekretuaren arabera, edo lan esperientziaren edo beste bide formal edo informal batzuen bidez eskuratutako gaitasun profesionalen estandarrak egiaztatzen badira, D graduan matrikulatu deneko LH ikastetxean egin beharko da eskaria.
Baliozkotzeko eskaria ebaztean kontuan hartuko dira modulu profesionaletan jasotako gaitasun estandarrak. Horretarako, V.A) eranskinak erabiliko dira, espezializazio ikastaro edo titulu bakoitza ezartzen duten errege dekretuetan jasotakoak. Kontuan hartu behar dira eranskin horietan sartutako aldaketak, erdi eta goi mailako graduko titulazio jakin batzuetan, honako hauek bidez: Erdi mailako graduko Lanbide Heziketako tituluak ezartzen dituzten eta horien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege dekretu batzuk aldatzeko maiatzaren 21eko 499/2024 Errege Dekretua eta Goi mailako graduko Lanbide Heziketako tituluak ezartzen dituzten eta horien gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituzten errege dekretu batzuk aldatzeko maiatzaren 21eko 500/2024 Errege Dekretua.
Esperientzia profesionala eta prestakuntza ez-formala ez dira aurkezten ahalko modulu profesionalak baliozkotzeko orduan, baldin eta ez badira aintzatetsi gaitasun profesionalek egiaztatzeko prozedura baten bidez.
Baliozkotze horiek ikaslearen espediente akademikoan erregistratuta geratuko dira, "CV-5" adierazpena jasota, eta 5eko kalifikazioarekin zenbatuko dira, egindako eskaintza berriaren azken kalifikaziorako.
b) ‘Enplegagarritasunerako ibilbidea I’ modulu profesionala baliozkotzea.
‘Enplegagarritasunerako ibilbidea I’ modulu profesionala, erdi eta goi mailako graduko lanbide heziketako prestakuntza zikloetan jasotakoa, honela baliozkotzen ahalko da:
–‘Prestakuntza eta Lan Orientazio’ (PLO) modulu profesionala aurkeztuta, LOE bidez araututako erdi eta goi mailako graduko lanbide heziketako irakaskuntzetan.
–‘Prestakuntza eta Lan Orientazio’ (PLO) modulu profesionala aurkeztuta, LOGSE bidez araututako erdi eta goi mailako graduko lanbide heziketako irakaskuntzetan. Kasu horretan, baliozkotzea ontzat jotzeko beharrezkoa izanen da jarduera prebentiboaren oinarrizko funtzioak betetzeko ezarritako prestakuntzaren egiaztagiria izatea –Prebentzio-zerbitzuen erregelamendua onartzen duen urtarrilaren 17ko 39/1997 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera emandako egiaztagiria izanen da–, gainditu diren edukiak berariaz jasota.
Abenduaren 9ko 1085/2020 Errege Dekretuan aurreikusitako beste edozein kasu, PLO modulu profesionala (LOE) baliozkotzea eragiten badu, Enplegarritasunerako ibilbide pertsonala I modulu profesionala baliozkotzeko orduan ere aplikatzen ahalko da.
Kasu horietan, ikastetxeko zuzendaritzak ebazpen positiboa igorriko du, eta baliozkotze horren berri emanen du ebaluazio agirietan, «CV-» adierazita, aurkeztutako modulu profesionalean eskatzaileak lortu duen kalifikazioarekin batera. Kalifikazio hori kontuan hartuko da dagokion prestakuntza zikloaren azken kalifikazioa kalkulatzeko orduan.
c) ‘Enplegagarritasunerako ibilbidea II’ modulu profesionala baliozkotzea.
‘Enplegagarritasunerako ibilbidea II’ modulu profesionala, erdi eta goi mailako graduko lanbide heziketako prestakuntza zikloetan jasotakoa, honela baliozkotzen ahalko da:
–LOE irakaskuntzetan sartutako Enpresa eta Ekintzailetza modulu profesionala gainditu dela egiaztatuta.
–Enpresa txikiko Administrazio, Kudeaketa eta Merkaturatze modulu profesionala gainditu dela egiaztatuta (LOGSE irakaskuntzetan sartutakoa), edo abenduaren 9ko 1085/2020 Errege Dekretuan aurreikusitako beste edozein kasutan, baldin eta Enpresa eta Ekintzailetza modulu profesionala baliozkotzea eragiten badu.
–Administrazio eta Kudeaketa edo Merkataritza eta Marketin lanbide arloan erdi edo goi mailako graduko prestakuntza zikloetako edozein gainditu dela egiaztatuta.
Kasu horietan, ikastetxeko zuzendaritzak ebazpen positiboa igorriko du, eta baliozkotze horren berri emanen du ebaluazio agirietan, «CV-» adierazita, aurkeztutako modulu profesionalean eskatzaileak lortu duen kalifikazioarekin batera. Kalifikazio hori kontuan hartuko da dagokion prestakuntza zikloaren azken kalifikazioa kalkulatzeko orduan.
Prestakuntza ziklo oso bat gainditu delako baliozkotzen bada, espediente akademikoan erregistratutako kalifikazioa, «CV-» adierazpenaren ostean, prestakuntza ziklo horretan eskuratutako azken kalifikazioa izanen da. Kalifikazio horrek bost hamarren edo gehiago baditu, hurrengo zenbakira borobilduko da.
26.–Enpresa edo organismo parekatuko prestakuntza praktikoa salbuestea.
Enpresa edo organismo parekatuan prestakuntza praktikoa egitea salbuetsiko da, uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretuaren 131. artikuluan ezarritakoaren arabera. Egin beharreko prozedura Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko gaur egungo prozeduraren antzekoa izanen da.
27.–D eta E graduen ebaluazioa 2024-2025 ikasturtean.
2024-2025 ikasturtean eskainitako D eta E graduak ebaluatzeko prozesua arautu eginen da ikasturte horretarako, Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako Zuzendaritza Nagusiaren berariazko ebazpen bidez.
2024-2025 ikasturtean, Lanbide Heziketaren Sistemako graduetako ebaluazioa arautzen duen foru agindua garatuko da, 2025-2026 ikasturtetik aurrera aplikatzeko (berau barne), D eta E graduetan.
Iragarkiaren kodea: F2410051
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
