148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

215/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, honako ebazpen hau aldatzen duena: 163/2024 Ebazpena, maiatzaren 28koa, Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiak emana, 2023-2024 ikasturtean itundutako unitateak 2024-2025 ikasturterako aldatzeko eskaerak ezesten dituena.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren apirilaren 12ko 111/2024 Ebazpenaren bidez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako eta hezkuntza bereziko unitateetako hezkuntza-itunak aldatzea onetsi zen.

Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren maiatzaren 28ko 163/2024 Ebazpenaren bidez, ezetsi egin zen Barañaingo Santa Luisa de Marillac itunpeko ikastetxeak aurkeztutako eskaera, curriculum aniztasuneko programa ezartzearen ingurukoa; izan ere, EDUCAn jasotako datuen arabera, ikastetxeak ez du programa irekitzea justifikatzeko adina ikasle.

Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuak, kontuan hartuta Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculum aniztasuneko programak arautzen dituen Hezkuntzako kontseilariaren azaroaren 2ko 103/2023 Foru Aginduan ezarritakoa, txosten bat egin du, Barañaingo Santa Luisa de Marillac itunpeko ikastetxean DBHko 3. mailan curriculum aniztasuneko unitate bat irekitzea eta unitate hori ituntzea proposatzen duena.

Hezkuntza-itunei buruzko araudia onesten duen abenduaren 14ko 416/1992 Foru Dekretuaren 46.6 artikuluak ezartzen duenez, itundutako unitate kopurua handitzea edo gutxitzea dakarten hezkuntza-itunen aldaketak egin ahal izanen dira ikastetxearen titularrak eskatuta, edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuak ofizioz, titularrari entzunda.

Horregatik guztiagatik, bat etorriz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuan xedatutakoarekin,

EBAZTEN DUT:

1. Barañaingo Santa Luisa de Marillac itunpeko ikastetxearen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hezkuntza-itunaren aldaketa onestea, 2024-2025 ikasturterako curriculum aniztasuneko unitate berri bat ituntzeko DBHko 3. mailarako.

2. Ebazpen hau ikastetxeari jakinaraztea, eta adieraztea gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Hezkuntzako kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari (Plangintza), Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren Atalari, Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Hezkuntzako Nominen eta Gizarte Aseguruen Zerbitzuko zuzendaria, Rosalía Vidán Astiz (bat etorrita Hezkuntzako kontseilariaren abenduaren 1eko 128/2023 Foru Aginduan xedatutakoarekin, zeinaren bidez izendatzen baitira Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak).

Iragarkiaren kodea: F2410560