1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
1586/2024 EBAZPENA, 2024ko uztailaren 3koa, Jaime Brunet Fundazioko buruak emana, zeinaren bidez Giza Eskubideen Sustapenari buruzko Doktoretza Tesi Hoberenarentzako 2024ko Sariaren deialdia egiten baita.
OINARRIAK
Lehenbizikoa.
Sari honetara aurkezteko aukera izango dute 2023ko irailaren 1etik 2024eko abuztuaren 30era bitartean Espainiako edozein unibertsitatetan irakurri diren doktoretza tesi argitaragabeek, betiere bikain edo bikain cum laude kalifikazioa lortu badute.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Doktoretza Tesien Jaime Brunet Sarirako edozein hautagaik zilegi izango du bere doktoretza-ikerketa egoki iritzitako beste erakunde batzuen nahi adina saritara aurkeztea. Sariren bat jasotzen badu eta horrek tesia argitaratzea badakar, doktoregaiak aintzatespen hori onartuz gero, ez du Brunet saria eskuratzeko aukerarik izango. Edozein arrazoirengatik tesia beste erakunde batek argitaratuta baldin badu, baztertuta geratuko da halaber.
Bigarrena.
Aurkezten diren tesiek espainieraz edo ingelesez idatzita egon behar dute.
Hirugarrena.
Parte hartzeko aukera izango dute, oinarrizko ikerketa edukiari dagokionez, giza eskubideekin eta beren defentsa eta sustapenarekin lotura zuzena duten tesiek.
Laugarrena.
Sarian parte hartzeko inskripzioa web-orrialde honetan jaits daitekeen eredu ofizialaren bidez egin behar da nahitaez: https://www.unavarra.es/eu/sites/la-upna/fundacion-jaime-brunet.html.
Agiri hauek erantsi beharko dira:
Doktoretza-tesiaren ale bat.
Lortutako kalifikazioaren ziurtagiria.
Tesiaren laburpena (gehienez ere 2 orri).
Curriculum Vitae-a.
Dokumentazio guztia PDF formatuan aurkeztu eta helbide elektroniko honetara bidaliko da: fundacion.brunet@unavarra.es.
Bosgarrena.
Eskaerak aurkezteko epea 2024eko urriaren 31n bukatuko da.
Seigarrena.
Jaime Brunet Fundazioaren patronatuak izendatuko du saria nori eman erabakiko duen epaimahaia, eta epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Fundazioko burua izango da epaimahaiaren burua.
Zazpigarrena.
Saria eman gabe uzteko aukera ere badago.
Zortzigarrena.
Saria hau izango da: bi mila euro gordin (2.000 euro), saria jaso dela egiaztatzen duen diploma bat eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko argitalpen zerbitzuek tesia argitaratzea. Saria bakarra eta banaezina izango da. Beraz, ez da Ex aequo banatuko.
Aipatutako kopuruari dagokionez, arauzko atxikipenak egingo dira zerga- ondorioetarako.
Bederatzigarrena.
Tesia argitaratzeko, tesi irabazlearen egileak doktoretza tesiaren behin betiko bertsioaren Word edo Latex-eko artxibo elektroniko bat eta argitalpena egiteko beharrezkoak diren dokumentuak bidali behar ditu, 2 hilabeteko epean, saria nori eman zaion jakinarazten den egunetik zenbatzen hasita, posta elektronikoko helbide honetara: fundacion.brunet@unavarra.es.
Hamargarrena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako ekitaldi batean emango da saria. Saridunak ez badu ekitaldian parte hartzen, ez zaio saria emango.
Hamaikagarrena.
Saririk lortu ez duten doktoretza tesiak, bai eta aurkeztutako informazioa eta dokumentazioa ere, ezabatu egingo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren artxiboetatik, saria eman eta gero.
Argibide gehiago:
Brunet Fundazioa - Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Arrosadiko campusa.
31006 - Iruñea, Nafarroa (Espainia).
Telefonoa: 948169103.
Faxa: 948169004.
Helbide elektronikoa: fundacion.brunet@unavarra.es.
Internet: www.unavarra.es/eu/sites/la-upna/fundacion-jaime-brunet.html.
Iruñean, 2024ko uztailaren 3an.–Ramón Gonzalo García, Jaime Brunet Fundazioko burua.
Iragarkiaren kodea: F2410712