Iragarkia
148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
493E/2024 EBAZPENA, ekainaren 20koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, "2024ko Hondakinen Funtsa. Etxeko hondakinen urte anitzeko fluxua" izeneko dirulaguntza deialdia onesten duena. DDBN identifikazioa: 770538.
Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen bidez Hondakinen Funtsa eratu zen, haren bitartez zenbait neurri finantzatzeko, helburu izanen dutenak hondakinak sortzeak eta kudeatzeak giza osasunari eta ingurumenari eragiten dizkien eragin kaltegarriak arintzea. Halaber, zehazten du Nafarroako Gobernuak ezarriko dituela Hondakinen Funtsa kudeatzeko, antolatzeko eta banatzeko irizpideak erregelamendu bidez. Tramite hori betetzat jo da Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretua argitaratzearekin batera.
2024ko hondakinen funtsak 5.595.156 euro ditu, hondakinak erraustearen eta hondakindegietan ezabatzearen gaineko zergatik heldu direnak, baita 96.240 euroko diru sarrerak ere, zeinek jatorria baitute hondakinen arloko arau-hausteengatik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak ezartzen dituen isunetan. Hortaz, guztirako zenbatekoa 5.691.396 eurokoa da. Diru-sarrera horiek kalkulatzeko, kontuan hartu da 2022ko uztailaren 1etik 2023ko ekainaren 30era bitarteko aldia, bat etorriz Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuan ezarritakoarekin.
2023ko azaroaren 30ean nahitaezko kontsulta egin zaie Hondakinen Partzuergoari eta Iruñerriko Mankomunitateari 2023ko Hondakinen Funtsa banatzeko, Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuak ezartzen duenarekin bat etorriz.
49/2020 Foru Dekretuan ezarritako tramiteak egin ondoren, urtarrilaren 29an Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 17E/2024 Foru Agindua onetsi zen; haren bidez 2024ko Hondakinen Funtsa banatzen da, eta ezartzen da 3.265.126 euro erabiliko direla udal hondakinen fluxurako. Zenbateko hori banatuko da 2024an, 2025ean eta/edo 2026an jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta. Beste betebehar batzuen artean, aipatzekoa da zenbateko horretatik 1.000.000 euro urteko dirulaguntzetarako erabiliko direla (beste deialdi batean aurreikusita), eta 1.448.260,60 euro urte anitzeko dirulaguntza honetarako.
Bestalde, Gobernuak 2024ko apirilaren 30ean hartutako Erabakiak oniritzia eman zuen etxeko hondakinen prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta urtez urte eginen diren inbertsio hauetarako: 1.132.863,09 euro 2024an, 537.165,47 euro 2025ean, eta 1.329.971,44 euro 2026an.
Horrela, deialdi honek eragindako betebeharrei erantzuteko, gastu hauek baimentzea proposatzen da: 1.132.863,09 euroko gastua, 2024ko gastuen aurrekontuko "Hondakinen funtsa. Toki erakundeentzako dirulaguntzak" izeneko 740001 74100 7609 456204 partidaren kargura, 537.165,47 euroko gastua; 2025eko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta 2024ko gastuen aurrekontuko "Hondakinen funtsa. Toki erakundeentzako dirulaguntzak" izeneko 740001 74100 7609 456204 partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago; eta 1.329.971,44 euroko gastua 2026ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den eta 2025eko gastuen aurrekontuko "Hondakinen funtsa. Toki erakundeentzako dirulaguntzak" izeneko 740001 74100 7609 456204 partidaren kargura, baldin eta kreditu egokia eta nahikoa badago.
Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dirulaguntza deialdi hau onestea: "2024ko Hondakinen Funtsaren dirulaguntza. Etxeko hondakinen urte anitzeko fluxua", 2024an, 2025ean eta 2026an jarduketak egin daitezen etxeko hondakinen arloko prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta kudeaketarekin lotuta, honako hauei zuzenduta:
–Etxeko hondakinak bildu, garraiatu edo kudeatzeko eskumena duten eta hondakinak Nafarroako tratamendu instalazio batera eramaten dituzten Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeak. Eta eskumen hori toki erakunde batzuen elkarte bati eskuordetuta badago, azken hori izanen da funtsen onuradun potentziala.
Halaber, aurreko paragrafoan aipatutako erakundeek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluaren babesean sortzen dituztenak ere onuradun izanen dira.
2. Dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean bildu dira.
3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotzen diren eskaerak kontuan hartuta:
AURREKONTUKO PARTIDA | 2024. URTEA | 2025. URTEA | 2026. URTEA | ZENBATEKOA |
740001-74100-7609-456204: Hondakinen Funtsa. Toki erakundeentzako dirulaguntzak (1) | 1.132.863,09 | 537.165,47 | 1.329.971,44 | 3.000.000,00 |
(1) edo 2025eko eta 2026ko gastu aurrekontuetan horretarako gaitzen den partida baliokidea, baldin eta kreditu nahikoa eta egokia badago 2025ean eta 2026an. | ||||
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta ohartaraztea deialdiak ez duela ondoriorik sortuko harik eta laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu arte.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko ekainaren 20an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Ana Bretaña de la Torre.
OINARRI ARAUTZAILEAK
1. oinarria.–Xedea.
Oinarri hauen xedea da 2024an dirulaguntzak ematea udalerriko hondakinen bilketa, garraio edo kudeaketarako eskumena esleituta duten toki erakundeei, hain zuzen ere Hondakinen Funtsa eratzeko ekarpena egin dutenei Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Dirulaguntza honen helburua da laguntzea hondakinen hierarkiako goiko mailadiak lehenesten eta hondakinen arloan aurreikusitako helburuak betetzen, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legean ezarritakoarekin bat eta Hondakinen Funtsa arautzen duen uztailaren 15eko 49/2020 Foru Dekretuaren 2. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Deialdi honen ondoriozko konpromisoei erantzuteko baimendutako kreditua 3.000.000 eurokoa da, guztira, eta hurrengo atalean zehazten diren proiektu moten artean banatuko da.
2. oinarria.–Diruz lagundu ahal diren proiektuak.
Diruz lagungarriak izanen dira etxeko hondakinen prebentzioarekin, gaikako bilketarekin eta horien kudeaketarekin zerikusia duten jarduerekin lotutako kapital inbertsioak. Deialdi honetarako, diruz lagungarriak izanen dira honako proiektu mota hauek:
1. Eraikitzea, hobetzea edo hornitzea etxeko eta merkataritzako hondakin organikoak lekuan bertan tratatzeko espazioak, bai herritarrek etxeko konpostajerako proiektuetan parte har dezaten sustatuz, bai toki erakundeek hondakin organikoak batera tratatzeko eskura jartzen dituzten gune komunetan.
2. Eraikitzea, hobetzea edo hornitzea askotariko objektu eta tresnen berrerabilera prestatzeko eta horiek trukatzeko espazioak, materialen bizitza erabilgarria luzatu eta etxeko hondakinak murriztu ahal izateko.
3. Gaika bildutako etxeko eta/edo merkataritzako hondakinak tratatzeko instalazioak eraikitzea, hobetzea edo hornitzea.
4. Gaika biltzeko zerbitzua ezartzeko edo hobetzeko elementuak, materialak eta baliabideak eskuratzea edo egokitzea, lurraldera hobekien egokitzen den modalitatean.
5. Bilketarako instalazioak eraikitzea eta hobetzea (esaterako, garbiguneak –ehun-hondakinen eta etxeko hondakin arriskutsuen bilketa barne–).
6. Biohondakinak biltzeko edo gaikako bilketarako kamioiak erostea (ez gainerakoetarako).
Ez dira diruz lagungarriak izanen gaikako bilketaren zerbitzuaren kostuak eta hondakinen tratamendua, ezta mantentze lanen kostuak eta alokairuak ere.
7. Errefuserako edukiontzi egokituak (edo aho egokitua dutenak) erostea eta lehendik daudenak egokitzea.
8. Diruz lagungarria den helburuari aplikaturiko aplikazio informatikoak garatzea edo informazioaren teknologiak erabiltzea. Adibidez, hondakinen trazabilitatea, kontrola, jarraipena edo garraioa hobetzen dutenak edo hondakinak sortzeagatik dirua ordaintzeko sistema ezartzeko bidean aurrera egitea sustatzen dutenak.
3. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak eta laguntzen intentsitatea.
1. Gastu diruz lagungarriak dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin bat datozenak inongo zalantzarik gabe, behar-beharrezkoak izanik, oinarri arautzaile hauetan ezarritako epean eta moduan egiten badira.
2. Justifikatzen diren gastu diruz lagungarrien zenbatekoaren gainean, erakunde onuradun bakoitzarentzako gehieneko laguntza 200.000 eurokoa izanen da hasiera batean. Horrez gain, soberako kreditua egonez gero, puntuazioaren araberako hurrenkeran banatuko da, onuradun bakoitzak gehienez jasotzen ahal duen zenbatekora iritsi arte, harik eta kreditu erabilgarria agortu arte.
3. Onartutako proiektu bakoitzaren gehieneko zenbateko finantzagarritik, diruz lagungarriak diren inbertsio inbentariagarrien zenbatekoa %90 izanen da gehienez.
4. Ez dira diruz lagungarriak izanen:
a) 2024ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako jarduketak.
b) Europar Batasuneko nahitaezko arau indardunetara egokitzeko jarduketak.
c) Ingurumen kalitatea hobetzen ez duten produktu edo zerbitzuen aldizkako aldaketa arruntak.
d) BEZa eta zeharkako beste zerga batzuk, berreskuratzeko edo konpentsatzeko modukoak badira.
e) Finantza gastuak.
f) Zehaztu gabeko gastuak edo dirulaguntzaren xedea ez dutenak, bai eta proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak ere.
g) Lurrak erosteko gastuak.
h) Industria nabeak eraikitzeko gastuak, proiektuaren ingurumen helburuak garatzeko behar-beharrezkoak ez direnean.
i) Azpiegituren alokairua.
j) Beharrezkoak ez diren sariak.
k) Hondakinak kudeatzeko ekintza arruntek eragindako gastu guztiak –hala nola hondakinak biltzeko tasak, edo baimendutako kudeatzaileei arrazoi beragatik egindako ordainketak– edo kasuan kasuko jarduera ekonomikoa garatzeko aplikatu beharreko araudia betez egindako beste edozein gastu.
l) Obra zuzendaritzak, jarraipen eta koordinazio txostenak eta antzekoak, baita obra bukaerako ziurtagiria edo antzekoak ere.
m) Legezko betebeharrak betetzearen ondorioz nahitaezkoak diren jarduketei dagozkienak, hala nola arauzko segurtasun probak.
n) Langileen eta dieten gastuak eta mota guztietako prestakuntza ekitaldietara joateko gastuak edo antzekoak.
o) Ez dira diruz lagunduko gastu arrunten %15 baino gehiago, deialdiaren gastu diruz lagungarri osoaren gainean kalkulatuta.
5. Oinarri arautzaile hauei jarraikiz emandako dirulaguntzen zenbatekoa ezin da izan, inola ere, Espainiako edo atzerriko beste erakunde publiko edo entitate pribatuen dirulaguntzekin batera, erakunde onuradunak garatu beharreko proiektuaren kostua baino handiagoa.
4. oinarria.–Entitate onuradunak.
1. Laguntza hauen onuradun izaten ahalko dira etxeko hondakinak bildu, garraiatu edo kudeatzeko eskumena duten eta hondakinak Nafarroako tratamendu instalazio batera eramaten dituzten Nafarroako Foru Komunitateko toki erakundeak. Eta eskumen hori toki erakunde batzuen elkarte bati eskuordetuta badago, azken hori izanen da funtsen onuradun potentziala.
Halaber, Nafarroako Hiri Hondakinen Tratamendurako Partzuergoak ere jasotzen ahal ditu laguntza hauek, gaur egun toki erakundea baita.
Halaber, lehen paragrafoan aipatutako entitateek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 192. artikuluaren babesean sortzen dituztenak ere onuradun izanen dira.
2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak 13. artikuluan ezartzen dituen betebehar orokorrak bete beharko dituzte. Eskaera-orrian dagoen erantzukizunpeko adierazpenaren bidez frogatzen ahalko da horiek betetzen direla. Nolanahi ere, Administrazioak ahalmena izanen du aurkeztutako aitorpenak edo justifikazioak egiazkoak diren ikertzeko.
Betebehar horiek deialdi honen hurrengo apartatuan (5. oinarria) aipatzen diren agiriak aurkeztuta frogatu beharko dira, eta horiek betetzen jarraitu beharko da dirulaguntza ordaindu arte.
5. oinarria.–Eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.
1. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izanen da. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta argitalpen egunaren zenbaki bera duen egunean bukatuko da, hurrengo hilabetean.
Dirulaguntzen eskaera eta eman beharreko agiri guztiak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez. Eskabideen tramitazioa errazteko, eskatzaile posibleen eskura jarri da Nafarroako Gobernuaren Interneteko atariko tramiteen katalogoko fitxa (www.nafarroa.eus). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistro elektroniko orokorrean sartzeko esteka bat egonen da, eta, identifikatzeko, beharrezkoa izanen da webgunea edo haren pareko bitartekoa bermatzeko ziurtagiri onartuak edo kualifikatuak izatea, edo sinadura elektronikoari buruzko legeriak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituen ziurtagiri elektroniko onartu edo kualifikatu batean oinarritutako zigilu elektroniko bat izatea.
2. Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira (eskaneatuta, bereizita eta behar bezala identifikatuta):
a) Eskabide-orria (I. eranskina).
b) Memoria, proiektuaren, aurreproiektuaren edo aurretiazko azterketaren azalpen zehatza eta norainokoa adierazten dituena.
c) Proiektuaren aurrekontu xehakatua.
d) Jarduketen plangintza, proiektuarekin lortu beharreko helburuak gutxi gorabehera noiz bukatuko diren adieraziz.
e) Deialdi honen kontura jasoko dituzten funtsei publizitatea emateko erabiliko dituzten hedapen neurriak.
f) 2. oinarriaren seigarren apartatuko inbertsioak (kamioiak) dauzkaten eskaeretan honako hauek ziurtatu beharko dira:
–Kamioia biohondakinetarako edo gaikako bilketarako erabiliko dela. Gaikakoak ez diren beste bilketa batzuetarako ere erabiltzen bada, ziurtagiri horretan zehaztuko da urtean batez beste zer ibilbide eginen dituen eta zer edukiontzi mota jasoko den. Informazio horrekin zehaztuko da, ehunekotan, zer dedikazio emanen zaion gaikako bilketari, eta hori izanen da diruz lagundu daitekeen zatia.
–Erakundeak badituela, edo erosketa-egunean edukiko dituela, eskaeraren xede den objektuaren erosketa-balioaren %100 osatzeko behar diren funtsak.
6. oinarria.–Instrukzio organoa.
1. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko Hondakinen Atalari dagokio prozeduraren instrukzioa, eta hark berrikusiko ditu eskaera guztiak eta aurkeztutako dokumentazioa.
2. Eskabideak ez badu betetzen oinarri arautzaile hauetan eskatzen diren baldintzetako bat, edo dokumentazioa berrikusteko prozesuan zehar beharrezkoa bada emandako informazioa argitzea, eskatzaileari falta zuzentzeko edo nahitaezko agiriak emateko eskatuko zaio. Hamar (10) egun balioduneko epe luzaezina izanen du horretarako, errekerimendua jaso eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Ez badu hori egiten, eskaeran atzera egin duela ulertuko da, eta besterik gabe, artxibatu eginen da, horretarako emanen den ebazpenaren arabera.
3. Eskaerak berrikusi eta zuzenketak egin ondoren, baldintza guztiak betetzen dituzten administrazio espedienteak eta beharrezko dokumentazioa baloratu eginen dira. Oinarri hauetan edo aplikatzekoa den araudian jasotako eskakizunak betetzen ez dituztenak edo behar den dokumentazioa ez dutenak tramitera ez onartzeko edo ukatzeko ebazpena emanen da, kasu bakoitzean gertatzen den egoeraren arabera.
7. oinarria.–Dirulaguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.
1. Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumen Zuzendaritza Nagusiari igorriko.
2. Proposamen txostena egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.
3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitateko Administrazioan edota beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.
4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.
5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da erakunde onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.
8. oinarria.–Dirulaguntza emateko irizpideak.
Hauek dira dirulaguntza hau emateko eskaerak baloratzeko irizpideak:
a) Proiektuaren memoriaren koherentzia, kalitatea eta argitasuna (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): 10 puntu gehienez, honela banatuta:
1. Proiektuaren kalitatea memoriaren xehetasun tekniko eta deskriptiboaren arabera baloratuko da (helburuak, adierazleak, aurreikusitako emaitzak): gehienez ere 4 puntu.
2. Proiektuaren koherentzia baloratzeko, kontuan hartuko dira ekonomia eta ingurumen bideragarritasuna, norainokoa eta jarraipena, eta helburuen planifikazioa, Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planean ezarritako helburuen ildotik: gehienez ere 3 puntu.
3. Proiektuaren argitasuna baloratzeko, kontuan hartuko dira espero diren ingurumen onurak lortzeko proiektatutako jarduketen ezagutza, azalpena eta justifikazioa: gehienez ere 3 puntu.
b) 2. oinarrian adierazitako proiektu mota bakoitzean egiten diren jardueren arabera:
JARDUERA | PUNTUAK |
1. | 15 |
2. | 10 |
3. | 5 |
4. eta hurrengoak | 0 |
c) Prebentzio adierazlean (oinarri arautzaileen II. eranskinean zehaztuta dago) lortutako balioen arabera:
MURRIZKETAREN PORTZENTAJEA | PUNTUAK |
‘ < o = % 0 | 0 |
‘ > % 0 eta < % 1 | 5 |
‘ = o > % 1 eta < % 2,5 | 10 |
‘ = o > % 2,5 eta < % 5 | 15 |
‘ = edo > % 5 | 20 |
d) Errefusaren murrizketaren adierazlean (oinarri arautzaileen II. eranskinean zehaztuta dago) lortutako balioen arabera:
MURRIZKETAREN PORTZENTAJEA | PUNTUAK |
‘ < o = % 0 | 0 |
‘ > % 0 eta < % 1 | 5 |
‘ = o > % 2,5 eta < % 5 | 10 |
‘ = o > % 2,5 eta < % 5 | 15 |
‘ = edo > % 8 | 20 |
e) Bildutako materia organiko netoaren adierazlean (oinarri arautzaileen II. eranskinean zehaztuta dago) lortutako balioen arabera:
BILKETAREN PORTZENTAJEA | PUNTUAK |
‘ < % 5 | 1 |
‘ = o > % 5 eta < % 10 | 5 |
‘ = o > % 10 eta < % 25 | 10 |
‘ = o > % 25 eta < % 50 | 15 |
Gastua = edo >% 50 | 20 |
f) Bildutako hondakin organikoen kalitatearen adierazlean (oinarri arautzaileen II. eranskinean zehaztuta dago) lortutako balioen arabera:
KALITATEAREN PORTZENTAJEA | PUNTUAK |
‘ < % 10 | 1 |
‘ = o > % 10 eta < % 50 | 5 |
‘ = o > % 50 eta < % 75 | 10 |
‘ = o > % 75 eta < % 90 | 15 |
‘ = edo > % 90 | 20 |
g) Gaikako bilketa globalaren adierazlean (oinarri arautzaileen II. eranskinean zehaztuta dago) lortutako balioen arabera:
BILKETAREN PORTZENTAJE GLOBALA | PUNTUAK |
‘ < % 20 | 0 |
‘ = o > % 20 eta < % 30 | 5 |
‘ = o > % 30 eta < % 40 | 10 |
‘ = o > % 40 eta < % 50 | 15 |
‘ = edo >% 50 | 20 |
Proiektuaren onuraduna Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoa bada, c) letratik g) letrara bitarteko atalak baloratzeko kide guztien puntuazioen batezbesteko haztatua kalkulatuko da.
Puntu berdinketarik gertatuz gero, proiektu motaren arabera ebatziko da. Beraz, eskaerak proiektu moten arabera multzokatuko dira, eta 2. oinarrian (1etik 8ra bitarteko atalak) ezartzen denaren araberako hurrenkeran jarriko dira.
9. oinarria.–Dirulaguntza ematea.
1. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia izanen da organo eskuduna dirulaguntza emateari buruzko ebazpena egiteko, ebazpen proposamena oinarri harturik. Ebazpena eskaerak aurkezteko epealdia amaitzen denetik 3 hilabete iragan baino lehen emanen da eta jakinaraziko da.
Gutxienez ere, dirulaguntza eman zaien eskatzaileen zerrenda jasoko da ebazpenean, eta gainerako eskaerak ezetsi direla adieraziko da, hala denean; horien artean, aurrekontu-baliabideen muga dela-eta ezetsitako eskaerak ere aipatu behar dira. Hala ere, azken horiei dagokien puntuazioa adieraziko da, oinarri hauetan ezarritako irizpideen arabera.
Dirulaguntza emateari buruzko ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
2. Erakunde onuradunen batek uko egiten badio emandako dirulaguntzari, edo erakunde onuradunen batek dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdu duela deklaratzen bada, dirulaguntza ematen ahalko zaie, horretarako ebazpena emanez, aurrekontu-krediturik ez izateagatik eskaerak ezetsi zaizkien erakundeei. Hori egiteko, aurrekontu kontsignazio nahikoa egon beharko du eta nahikoa denbora diruz lagundu beharreko proiektuak gauzatzeko eta dagozkien ordainketak justifikatzeko. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraikiko zaio.
10. oinarria.–Proiektuak gauzatzeko epea.
Finantzatzen diren proiektuak 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira, eta gauzatzeko epea 2026ko abenduaren 31n amaituko da. Exekuziorako epe hori ez da luzatzen ahalko.
11. oinarria.–Egindako gastu eta ordainketen justifikazioa.
Dirulaguntza jasotzen duten jarduketak amaitu ondoren, eta 2027ko apirilaren 30a baino lehen, erakunde onuradunek honako justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:
a) Memoria, egindako jarduerak frogatzen dituzten agiriak biltzen dituena; gainera, egindako jarduerak azaldu beharko dira, eta lortutako emaitzak baloratu beharko dira, dirulaguntza jaso duten jardueren bidez lortu nahi izan diren helburuak kontuan hartuz.
Eskaeran adierazitako hedapen neurrien betetze maila ere justifikatuko da memoria horretan, dokumentazio grafikoaren bidez (5. oinarriko 2. apartatuko d letra). Neurri horien ordez, eskaeran proposatutakoen irismen maila bereko beste neurri batzuk hartzen ahalko dira, eta, era berean, egiaztatu egin beharko dira.
b) Proiektuaren azken aurrekontua. Bertan, diruz lagundutako ekintza bakoitzerako, datu hauek bilduko dira:
b.1. Hornitzailearen izena.
b.2. Fakturen zenbakiak.
b.3. Zenbatekoa.
b.4. Ordainketaren data.
c) Fakturak eta aurreko aurrekontuan sartutako ordainketen transferentzia.
Ordainketen justifikazioak argi eta behar bezala frogatu beharko dira (faktura bakoitza eta onuraduna identifikatuta). Nolanahi ere, ordainketa efektiboa apartatu honetan (11. oinarria) adierazitako justifikazio epea bukatu baino lehen egin beharko da.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoa betetzeko, entitate onuradunak frogatzen ahalko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideen arabera hautatu dela, eta, horretarako, gutxienez 2 ondasun edo zerbitzu eskaintza aurkeztu beharko ditu, azkenean eskuratu direnen antzeko ezaugarriak dituztenak eta dirulaguntzaren xede direnak.
d) Onuradunak balio erantsiaren gaineko zerga ordaintzeko eskatzen badu, honako hauek aurkeztu beharko ditu:
d.1. Nafarroako Foru Ogasunaren ziurtagiria, zehazten duena eskatzen diren gastuen BEZa ezin dela berreskuratu ez konpentsatu.
d.2. Behar adinako ahalordea daukan pertsonak sinatutako ziurtagiria, honako hauek zehazten dituena:
–Fakturak (zenbakia, hornitzailea, Zerga Oinarria eta BEZa).
–Faktura horiek Nafarroako Ogasunak ziurtatutako jardueretan egin diren ala ez.
–Balio erantsiaren gaineko zergaren kuotetan kenkaririk sortzen ez dutenen ehunekoa.
e) Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak betetzen direla ziurtatzen duen erantzukizunpeko adierazpena, III. eranskinaren araberakoa.
Dirulaguntza justifikatzen ez bada ezarritako baldintza guztiak betez, edo behar adinako justifikaziorik aurkezten ez bada, dirulaguntza itzuli beharko da, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluak ezartzen duen moduan.
12. oinarria.–Dirulaguntza ordaintzea.
Dirulaguntza Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak 11. oinarrian adierazitako dokumentazioa aztertu eta gero ordainduko da. Zerbitzu horrek ordaintzeko ebazpenaren proposamena igorriko du Ingurumen Zuzendaritza Nagusira, eta, horrekin batera, txosten bat, erakunde onuradunek dirulaguntza kobratzeko eskubidea sortzen duten betebeharrak bete dituztela frogatzen duena.
13. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.
1. Dirulaguntza jasotzen duten erakundeek honako betebehar hauek izanen dituzte:
a) Diruz laguntzen den inbertsioa oinarri hauetan ezarritako moduan egin eta justifikatzea.
b) Jasotako dirulaguntzari buruzko publizitate aktiboa ematea. Hedapen neurriak betetzeko, onuradunek Hondakinen Funtsaren logotipoa jarri beharko dute finantzatuko diren material guztietan. Azpimarratu behar da betebehar hori eskaera orrian adierazi dituzten beste hedapen neurrien osagarria dela (5. oinarria).
Logoa helbide honetan dago eskuragarri: https://www.navarra.es/eu/web/oficina-de-prevencion-de-residuos/plan-de-residuos/fondo-de-residuos.
c) Diruz lagungarriak ez diren inbertsioen eta gastuen finantza karga beren gain hartzea.
d) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.
e) Ekipo ondasunak edo ondasun higiezinak diruz laguntzen badira, ondasun horiek erakunde onuradunaren ondarean egon beharko dute, dirulaguntzaren xedeari atxikita, gutxienez zazpi urtez, erregistro publiko batean inskribagarriak badira, edo bi urtez, gainerako ondasunetarako, 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera (4. eta 5. apartatuak). Hala ez bada, dirulaguntzaren zati proportzionala itzuli beharko da.
f) Dirulaguntzaren harremanak iraun artean, neurriak ezartzea honelako helburu sozialak lortzeko: desgaitasuna duten edo gizarte-bazterketan dauden edo hura jasateko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea eta laneratzea; emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna; laneko eta familiako bizitza eta norberarena bateragarri egitea; lan eta soldata baldintzen hobekuntza; profesional gazteen eta langileen erakunde edo sozietate txikien parte-hartzea; enplegu-zentro bereziekin eta laneratze enpresekin azpikontratatzea; irizpide etikoak eta gizarte erantzukizunekoak, dirulaguntzaren xedeko jarduerari aplikatuak; prestazioa eman behar duten langileen prestakuntza, osasunaren babesa eta parte-hartzea; edo antzeko beste batzuk.
g) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan onuradunentzat ezarritako gainerako betebehar orokorrak betetzea.
2. Aurreko ataletan ezarritako betebeharren bat betetzen ez badu, onuradunak itzuli egin beharko du onartutako dirulaguntza, aipatutako foru legearen 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.
Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita zenbat eta noraino ez diren bete dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak.
3. Onartutako dirulaguntza kobratzeko eskubidea galdurik, diru kopuru horiek askatzen badira, beste erakunde onuradun batzuei dirulaguntza emateko erabiltzen ahalko dira, diruz laguntzen ahal den beren zenbatekoa osorik jaso ezin izan badute.
14. oinarria.–Dirulaguntzaren bateragarritasuna.
Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste dirulaguntza batzuekin, izan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak emanak, beste administrazio publiko batzuek emanak, beste erakunde publiko edo pribatuek emanak nahiz partikularrek emanak, Espainiakoek nahiz nazioartekoek.
Kasu horretan, jarduera bererako emandako dirulaguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu erakunde onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.
15. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.
Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
16. oinarria.–Emandako dirulaguntzen publizitatea.
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak jendaurrean paratuko ditu emandako dirulaguntzak, eta bertan azalduko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua.
Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak dirulaguntza deialdi honi buruzko informazio guztia emanen dio Datu Base nazionalari (aurrerantzean, DDBN), martxoaren 8ko 130/2019 Errege Dekretuan aurreikusitakoarekin bat. Errege dekretu horren bidez, Dirulaguntzen Datu Base Nazionala eta dirulaguntzen eta gainerako laguntza publikoen publikotasuna arautu ziren.
I. ERANSKINA.–DIRULAGUNTZA ESKAERA
Izen-deiturak: | ||
IFZ: | ||
Helbidea: | ||
Herria: | PK: | Probintzia: |
Telefono zenbakia: | Helbide elek.: | |
Erakunde hau ordezkatuz:
Erakundearen izena: | ||
IFZ: | ||
Sozietatearen helbidea: | ||
Herria: | PK: | Probintzia: |
Telefono zenbakia: | Helbide elek.: | |
1.–Ziurtatzen dut:
Eskabide honekin batera doan proiektuak Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legearen 43. artikuluko xedeak betetzen dituela. Hona hemen:
XEDE MOTA | PROIEKTUAREN %, GUZTIRA |
a) Hondakinen sorrera prebenitzeko ekintzak sustatzea | |
b) Hondakinen kudeaketaren arloko ikerketa eta garapena, ekodiseinua barne | |
c) Sentsibilizazioa, komunikazioa, lagun egitea, heziketa eta prestakuntza | |
d) Berrerabilerarako prestatzeko jarduketak | |
e) Ekonomia zirkularra sustatzeko eta klima aldaketaren aurka borrokatzeko jarduketak, hondakinei dagokienez | |
f) Gaikako bilketa sistemak hobetzea | |
g) Birziklatzeko eta balorizazio materialerako sistemak optimizatzea edo hobetzea | |
h) Hondakinen arloko boluntario lanak | |
i) Hondakinen ondorioz andeatutako eremuak berreskuratzea | |
j) Hondakinak kudeatzeko instalazioen trazabilitate, kontrol eta estandarizazio sistemak hobetzea | |
k) Sorreragatiko ordainketa ezartzea |
2.–Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko betebeharren gaineko adierazpena.
Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko betekizunei dagokienez, deklaratzen dut dirulaguntzaren onuradun izateko ez dudala artikulu horretan aipatzen den debekurik.
3.–Lortutako beste dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena:
Aurkeztutako proiekturako bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik eskatu eta/edo jaso ote duen dioen adierazpena. Hala bada, jasotako zenbatekoak eta nondik jaso dituen zehatz-mehatz adieraziko da.
Eskatutako dirulaguntzaren xedeari buruz, adierazten dut:
Ez dudala eskuratu Espainiako edo nazioarteko beste Administrazio Publiko batzuen, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen edo partikularren dirulaguntzarik.
Espainiako zein nazioarteko beste administrazio publiko, erakunde publiko zein pribatu edo partikularren dirulaguntza hauek lortu ditudala edo dirulaguntza emateko ebazpenaren zain nagoela:
ERAKUNDEA | KONTZEPTUA | EMANDAKO ZENBATEKOA |
4.–Baimena.
Baimena ematen diot Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari dirulaguntzen ebazpen proposamena ematen denean egiazta dezan zerga guztiak ordainduta eta Gizarte Segurantzarekiko zor guztiak kitatuta dauzkadala.
.............................(e)n, ................(e)ko ...............................aren ....................(e)(a)n.
ESKATZAILEA,
Sin.:
II. ERANSKINA.–ADIERAZLEEN KALKULUA
Adierazle hauen kalkulua banaka eginen da eskatzaile bakoitzarentzat, etxeko hondakinei buruzko txostenaren 2022ko datuekin ("Hondakinen fluxuen araberako txostenak" atalean), zeinak web-orri honetan argitaratuta baitaude: https://app.powerbi.com/view?r=eyJrIjoiY2M5ZTY2YzktYWNhZi00ZmQxLTk0MmItNDU4OWU5M2ExOTMzIiwidCI6ImU1MzUyM2I4LWQ5NDYtNDQxMi05OTFjLWMxOTk3ZWMyMzU1NyIsImMiOjl9.
Proiektuaren onuraduna Nafarroako Hiri Hondakinen Partzuergoa bada, c) letratik g) letrara bitarteko atalak baloratzeko kide guztien puntuazioen batezbesteko haztatua kalkulatuko da.
1.–Prebentzio adierazlea:
Adierazle honen bidez, hondakinen sorrera murrizten ari direnei puntuak ematen zaizkie.
Honela kalkulatzen da: per capita sortutakoan (kilogramoak biztanleko eta urteko) izandako murrizketaren ehunekoa kalkulatzen da, 2021. eta 2022. urteen artean.
2.–Errefusaren murrizketaren adierazlea:
Honen arabera puntuak ematen zaizkie errefusen kopurua murrizten dutenei. Per capita sortutako errefusen murrizketaren ehunekoa kalkulatzen da (kilogramoak biztanleko eta urteko), 2021. eta 2022. urteen artean.
3.–Bilketa adierazleak:
3.1. Hondakin organikoen bilketa netoa:
Adierazle honen bidez puntuak ematen dira mankomunitate / toki erakunde bakoitzaren bilketa-ehunekoaren arabera.
Kalkulua honela egiten da:
a) Bilketaren pisu neto baliokidea, GUZTIRA, kalkulatzen da, autokonpostajearen eta gaika bildutako zati organikoaren (GBGO) pisu neto baliokideen batuketa eginez.
Pisu neto baliokidea kalkulatzeko, desegokien faktorea aplikatzen zaie bilketa gordinaren tonei, kontuan harturik autokonpostajeak ez duela desegokirik.
b) BENETAKO GBGO kalkulatzeko, %36,10ko ehunekoa aplikatzen da, sorkuntza globaleko balio gisa.
c) Aurreko bi balioen zatiketaren bidez lortzen da mankomunitate / toki erakunde bakoitzaren bilketa ehunekoa.
3.2. Materia organikoaren kalitatea:
Adierazle honen bidez puntuak ematen dira materia organikoaren kalitate faktorearen balio normalizatua auzokideen arteko hedapenaren ehunekoaz biderkatuz.
Kalkulua honela egiten da:
a) Desegoki baliokideen zenbatekoa honela kalkulatzen da: gaika bildutako zati organikoaren portzentajea, materia organikoaren bilketa gordin (autokonpostajea eta GBGO) guztiarekin konparatuta.
b) Kalitate faktorea desegoki baliokideen balio-tarteen normalizazioa da, %25 zero delarik (txarrena baita, 25etik aurrera ulertzen delako zati nagusia jada ez dela materia organikoarena, eta beraz, ez dela zenbatzen), eta %0, berriz, bata (onena baita, ez daukalako desegokirik).
c) Kalitate faktore baliokidea, portzentajean, honela kalkulatzen da: aurreko kalitate faktorea bider mankomunitateko / toki erakundeko biztanleen artean materia organikoaren bilketak duen hedapena.
3.3. Guztira gaika bildutakoa:
Adierazle honen bidez puntuazio jakin bat ematen da guztira gaika bildutakoaren ehunekoaren arabera, etxeko hondakin guztiak erreferentetzat harturik.
Kalkulua honela egiten da:
Guztira gaika bildutako tonen ehunekoa kalkulatzen da, erreferentziatzat hartuta etxeetan guztira sortutako hondakin guztiak.
III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BENETAKO BERDINTASUNAREN ARLOAN INDARREAN DAGOEN ARAUDIAN EZARRITAKO BETEBEHARRAK BETETZEARI BURUZKOA
................................................................................................................................. jaunak-andreak, ......................... NAN zenbakidunak, ................................................ erakundearen izenean eta hura ordezkatuz (IFK: ............................... , eta helbidea: ..............................................................................), ................................................... dirulaguntza deialdiaren baitan, ............................................................ proiekturako dirulaguntzak eskatzeko,
ADIERAZTEN DU:
LEHENA.–Erakundeak betetzen dituela lan eta gizarte arloan indarrean dauden xedapen guztiak, bai eta eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarriaren arloan indarrean daudenak ere.
BIGARRENA.–Ordezkatzen duen pertsonak edo erakundeak ez duela zigorrik jaso arau-hauste oso astunagatik, eta ez dela kondenatua izan administrazio-ebazpen edo epai judizial irmoaren bidez, berdintasunari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik. Betebehar horiek Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuan edo aplikatzekoa den hitzarmenean jasota daude.
HIRUGARRENA.–Enpresak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 7.2 artikulua betez,
Berrogeita hamar langile edo gehiago dituela eta 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluan ezarritakoa betetzen duela, berdintasun plan bat egin eta aplikatzeari buruzkoa.
Berrogeita hamar langile baino gutxiago dituela, eta, aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan adierazten den bezala, 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluan ezarritakoa betetzen duela, berdintasun plan bat egin eta aplikatzeari buruzkoa.
3/2007 Lege Organikoaren 45.5 artikulua aplikatuz, enpresa ez dagoela beharturik berdintasun plana egin eta ezartzera.
LAUGARRENA.–Aurkeztutako proiektuaren esparruan egindako ekintzek, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legean ezarritakoa betez, foru lege horretan jasotako neurriak bultzatzen dituztela:
- Tratu-berdintasunaren, aukera-berdintasunaren eta aniztasunarekiko eta langileen ezberdintasunarekiko errespetuaren printzipioei jarraitzen diete.
- Genero-ikuspegia, ekintza positiboa eta sexuaren araberako rolak eta estereotipoak desagerraraztea barneratzen dituzte beren jardueretan.
- Zuzendaritza-organoak osatzeko, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua lortzen saiatzen dira.
- Hizkuntza eta irudi ez-sexistak erabiltzen dituzte edozein euskarritan.
.............................(e)n, ................(e)ko ...............................aren ........(e)(a)n.
ESKATZAILEA,
Izpta.:
Iragarkiaren kodea: F2410075
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
