148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1745E/2024 EBAZPENA, ekainaren 21ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpeneko epaimahaien osaera.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1222E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako zerbitzuburuen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen horretan, orobat, epaimahaiak izendatu ziren.

2024ko ekainaren 12an, Sindicato Médico de Navarrak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpenaren aurka, eta bertan eskatu zuen 391E/2023 Foru Aginduaren 3.4.1 artikuluan ezarritako baldintza betetzen ez duten pertsonak idazkari gisa aritzeko izendapenak baliogabetzea.

Egiaztatu ondoren, alde batetik, epaimahai haietakoren batean izendatu zela goian aipatutako artikuluko baldintza guztiak betetzen ez zituen pertsonaren bat, eta bestetik, izendatuetatik 8k baldintza horiek betetzen dituztela, bidezkoa da aldatzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpena.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpeneko epaimahaiak aldatzea, honela:

–Medikuntza Prebentiboaren eta Ospitaleko Higienearen Zerbitzuan, Amaya Bacaicoa Hualde andrea ordezko idazkari izatetik idazkari titular izatera pasatu da.

–Genetika Medikoaren Zerbitzuan, Adriana Rivero Marcotegui andrea, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Analisi Klinikoen Ataleko burua, ordezko idazkari izendatu da.

–Medikuntza Intentsiboaren Zerbitzuan, Juan José Sáenz Bañuelos jauna ordezko idazkari izatetik idazkari titular izatera pasatu da, eta Mauro Loinaz Bordonabe jauna, Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko ZIU-A Barne Medikuntzako Ataleko burua, ordezko idazkari izendatzen da.

–Otorrinolaringologia Zerbitzuan, Íñigo Ruiz de Erenchun Lasa jauna ordezko idazkari izatetik idazkari titular izatera pasatu da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.

Iruñean, 2024ko ekainaren 21ean.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Nancy Nelly Gonzalo Herrera (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2410017