1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
126/2024 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita otsailaren 8ko 11/2022 Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean errepideko garraio publikoko jardueretan aritzeko gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko probetarako azterketak berrikusteko epaimahaia izendatu zen.
Errepideko garraiolari gisa jarduteko bete beharreko baldintzei buruzko arau komunak ezarri zituen Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009ko urriaren 21eko 1071/2009 (EE) Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, errepideko garraiolari gisa aritzeko betebeharretako bat da gaitasun profesionala izatea. Hori horrela, Erregelamenduaren 8. artikuluak ezartzen du, betebehar hori egiaztatzearren, interesa duten pertsonek nahitaezko azterketa idatzi baten bidez erakutsi beharko dutela behar bezalako ezaupideak dituztela. Azterketa hori interesdunen ohiko bizilekua den Europar Batasuneko estatuan edo lan egiten duten Europar Batasuneko estatuan eginen dute.
Autonomia erkidegoek ziurtagiri hori eskuratzeko probak egiteko ahalmena dute, modalitate guztietan, ahalmenak autonomia erkidegoei eskualdatzeari buruzko uztailaren 30eko 5/1987 Lege Organikoaren 13. artikuluak eskuordetutako ahalmenen arabera.
Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduak, otsailaren 15eko 70/2019 Errege Dekretuak onetsitako aldaketaren ondoren, II. eranskinean jaso du errepideko garraiorako gaitasun profesionalaren ziurtagiria azterketa baten bidez lortzeko araubidea.
II. eranskinean ezartzen denez, azterketak egiteko eskumena duen organoak azterketak berrikusteko epaimahai bat izendatuko du. Epaimahai horren eginkizuna izanen da ziurtagiria lortzeko izangaiek egindako erreklamazioak ebaztea, halakorik bada, baldin eta uste badute azterketan planteatutako galdera edo kasu praktikoetako bat okerra dela edo aplikazioak gaizki kalifikatu duela.
Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 11/2022 Ebazpenaren bidez, izendatu zen errepideko garraio publikoan aritzeko gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko azterketak berrikusteko epaimahaia, Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako.
Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak jakinarazi du ebazpen hori eman zenetik aldaketak izan direla Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren Zuzendaritza Nagusiari atxikitako langileen artean, eta, ondorioz, beharrezkoa dela epaimahaiaren osaera aldatzea.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak esleitutako ahalmenak erabiliz, eta bat etorriz Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuak proposatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea errepideko garraio publikoan aritzeko gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko azterketak berrikusteko epaimahaia, Nafarroako Foru Komunitatean eginen diren probetarako. Honako hauek osatuko dute:
Batzordeburua: María Aránzazu Murillo Zabalza, Kudeaketa Ataleko burua.
Ordezkoa: Miguel Ángel Jiménez de Cisneros y Fonfría, Mugikortasun, Logistika era Garraio Ataleko burua.
Batzordeko kideak:
–Ana Serrano Herrera, Garraio Baimenen Bulegoko burua.
–Laura Echeverría Iturbide, Garraioaren Araubide Juridikoaren Atalari atxikitako administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa).
–Santiago Alemán Carrica, Garraioen Ikuskapen, Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuko zuzendaria.
Ordezkoak:
–Charo Loitegui Biurrun, Garraioen Araubide Juridikoaren Ataleko burua.
–María Senosiáin Labat, Garraioaren Kontrol Juridikorako Bulegoko burua.
–María Begoña Goñi Encinas, Garraioko Zehapenen Bulegoko burua.
Idazkaria: Oscar Molviedro Barea, Deialdien eta Txartelen Bulegoko burua.
Ordezkoa: Loreto Gabari Sorozabal, Garraio Jarduerak Kudeatzeko Bulegoko burua.
2. 10 egun balioduneko epea ezartzea, kalifikazioak Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.nafarroa.eus) argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, izangaiek emaitzei buruzko erreklamazioak aurkez ditzaten. Horiek horrela, errepideko garraio publikoan aritzeko gaitasun profesionalaren ziurtagiria lortzeko probetako azterketak berrikusteko epaimahaia eratuko da erreklamazio bakoitzaren ondorioz.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen hau jakinaraztea Garraioen Kudeaketa eta Antolamenduaren eta Mugikortasunaren Zerbitzuari eta epaimahaikideei.
5. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2024ko ekainaren 18an.–Garraioen eta Mugikortasun Jasangarriaren zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.
Iragarkiaren kodea: F2409978