1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1854E/2024 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, kalifikazio epaimahaia izendatzen duena Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burutza hautatzeko, zeinaren deialdia egin baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpenaren bidez.
Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak maiatzaren 13an emandako 1222E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen I. eranskinean zerrendatutako osasun laguntzako zerbitzuburuen lanpostuak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen horretan ez zen izendatu Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burutza hautatzeko epaimahaia.
Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Kalifikazio epaimahaia izendatzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Pediatrikoaren Zerbitzuko burutza hautatzeko, zeinaren deialdia egin baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 13ko 1222E/2024 Ebazpenaren bidez.
LANPOSTUA | | EPAIMAHAIBURUA | KIDEA (O-NOZeko Langileen Batzordeak izendatua) | IDAZKARIA |
NOU: KIRURGIA PEDIATRIKOAREN ZB. | Titularrak | ARANTZA ARTECHE ANDRÉS, NOUko Prozesu Kirurgikoen eta Kritikoen zuzendariorde asistentziala | LYDIA AYUSO GONZÁLEZ, NOUko Kirurgia Pediatrikoko BFEa | ADA MOLINA CABALLERO, NOUko Kirurgia Pediatrikoaren Ataleko burua |
Ordezkoak | MARTA MARTÍN VIZCAÍNO, NOUko zuzendari asistentziala | PEDRO PALAZÓN BELLVER, Sociedad Española Cirugía Pediátrica (SECP) elkarteko idazkaria | SARA HERNÁNDEZ MARTÍN, NOUko Kirurgia Pediatrikoko BFEa |
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, deialdiaren web-orrian argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluarekin, eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak erabiliz.
Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Jesús Alfredo Martínez Larrea.
Iragarkiaren kodea: F2410541