148. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1727E/2024 EBAZPENA, ekainaren 19koa, Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Francisco Javier González Arteaga jauna izendatzen duena Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru.

Osasuneko kontseilariaren azaroaren 27ko 391E/2023 Foru Aginduaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zerbitzu eta ataletako burutzak betetzeko prozedura arautu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen urtarrilaren 11ko 29E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko burutza.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren martxoaren 27ko 816E/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi zen.

Prozedura amaituta, epaimahaiak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari proposatu dio Francisco Javier González Arteaga jauna izenda dezala Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru, hura baita merezimendu-lehiaketara aurkeztu den bakarra eta gainditu baitu kudeaketa proiektuaren eta jendaurreko defentsaren balorazio fasea.

Deialdiaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 6 urtez izanen da burutzaren titularra, salbu eta azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 17. artikuluan xedatutako kargu-uztearen arrazoietako bat gertatzen bada.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Francisco Javier González Arteaga jauna izendatzea Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Zerbitzuko buru. Izendapenak 2024ko uztailaren 22tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, interesdunari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko Profesionalen Zuzendaritzari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan xedatutakoarekin, eta erabiliz Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren abuztuaren 18ko 4/2023 Foru Aginduaren bidez eskuordetzan emandako eskumenak.

Iruñean, 2024ko ekainaren 19an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Nancy Nelly Gonzalo Herrera (irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretua).

Iragarkiaren kodea: F2409899