145. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

114C/2024 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Ultracongelados de Cortes SLU enpresaren Cortesko lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Aztertu da Ultracongelados de Cortes SLU enpresak Cortesko lantokirako aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31007542012001); erregistro honetan sartu zen 2024ko maiatzaren 17an, 2024ko maiatzaren 16an enpresaren eta sindikatuen ordezkariek sinatu ondoren.

Bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege-dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Hitzarmen kolektiboak, laneko akordio kolektiboak eta berdintasun planak erregistratu eta gordailutzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin,

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, eta Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 251/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidanak, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Nafarroako Hitzarmen Kolektiboen, Lan Akordio Kolektiboen eta Berdintasun Planen Erregistroan inskribatzea Ultracongelados de Cortes SLU enpresak aurkeztutako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31007542012001).

Bigarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, orok jakin dezan.

Hirugarrena.–Ebazpen hau eskatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez diola amaiera ematen administrazio bideari, eta, haren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal diola Eskubide Sozialetako, Ekonomia Sozialeko eta Enpleguko kontseilariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko ekainaren 5ean.–Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusia, Iñaki Mendióroz Casallo.

ULTRACONGELADOS DE CORTES SLU ENPRESAREN LAN HITZARMEN KOLEKTIBOA CORTESKO LANTOKIA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Lurralde-eremua.

Hitzarmen hau enpresako Zuzendaritzak eta Cortesko lantokiko Enpresa Batzordeak itundu dute, eta Ultracongelados de Cortes SL enpresak Cortesen (Nafarroa) duen lantokian aplikatuko da.

2. artikulua. Eremu funtzionala.

Hitzarmen honetako aginduek Ultracongelados de Cortes SLU enpresak Cortesen duen lantegiko langileen lan harremanak arautzen ditu, eta hurrengo artikuluan adierazten diren langileei aplikatuko zaizkie. Enpresak barazki izoztuak fabrikatzen ditu.

3. artikulua. Eremu pertsonala.

Cortesko (Nafarroa) Ultracongelados de Cortes SLren Cortesko lantegian aritzen diren langile guztiei aplikatuko zaie hitzarmen hau; salbuespen dira Langileen Estatutuaren 2. artikuluaren edo xedapen orokorren araberako lan harreman bereziak dituztenak eta hartatik kanpo daudenak.

4. artikulua. Denbora-eremua.

Hitzarmen honek indarra izanen du sinatzen den egunetik 2025eko abenduaren 31ra arte. Ondorio ekonomikoak 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko dira.

Hitzarmena salatuta dagoela jotzen da izenpetzen den unetik.

Hitzarmen kolektiboaren indarraldia, behin amaiera iragarri eta hitzartutako iraupena amaitu ondoren, hiru urtekoa izanen da.

5. artikulua. Ondorioak.

Hitzarmen hau, alderdien arteko lege den aldetik, bete beharrekoa da sinatzaileentzat, eta pertsona fisiko edo juridikoentzat zeinen izenean egin baita kontratua, eta bete beharreko zuzenbide absolutukoak ez diren arau guztien gainetik egonen da. Bete beharrekoak dira, neurri berean, eranskinak ere.

Itundutako baldintzek multzo zatiezin bat osatzen dutenez, ezinezkoa izanen da arau bat edo gehiago aplikatzea gainerakoak ahaztuta, oso-osorik aplikatu eta bete behar baita, ondorio guz­tietarako.

Ezarritako baldintzek konpentsatu eta irentsi eginen dituzte hitzarmen honek indarra hartzean zeuden guztiak, edozein dela ere haien izaera eta jatorria, bai eta gero batean xedapen orokor edo hitzarmenezkoek ezartzen dituzten aplikatu beharreko baldintzak ere; salbuespen dira kalte-ordainak, ordejarritako gastuak eta Gizarte Segurantzaren ordainketa delegatuaren araubideko prestazioak.

Hitzarmen honetan itundutako baldintzak aldatzen ahalko dira, baina bakarrik, berriek, multzoan eta urteko konputuan hartuta, hemen itundutakoak gainditzen dituztenean. Hala ez bada, hitzarmen kolektiboak bere horretan segituko du, bertako kontzeptu, modulu eta ordainsariak batere aldatu gabe.

Errespetatu eginen dira enpresaren eta langile baten artean egindako banakako kontratuak, oinarrizko hitzarmen kolektibo honek indarra hartzean indarra zutenak, osotasunean eta urteko konputuan hartuta hitzarmen honetan ezarritakoa gainditzen dutenak.

Hitzarmen honek indar arau-emailea du eta bete beharrekoa izanen da indarra duen denbora guztian, beste edozein alde batera utzita, Cortesko Ultracongelados de Cortes SL enpresarentzat eta Cortesko lantegian aritzen diren plantillako langileentzat. Hau baino lehenagokoak diren hitzarmen kolektiboek ez dute batere eraginkortasunik.

2026ko abenduaren 31ra bitartean, hitzarmenean soldatei buruz ezarritakoa ez aplikatzeko, Zuzendaritzaren eta Enpresa Batzordearen hitzarmena beharko da. Ordutik aurrera, Langileen Estatutuaren sistema aplikatuko da.

6. artikulua. Batzorde paritarioa.

Batzorde paritario bat sortu da, eginkizun hauek izanen dituena:

a) Haren esku jartzen diren gatazka indibidual eta kolektiboetan bitartekari, arbitraje eta adiskidetze-lana egitea.

b) Itundutakoa interpretatu eta aplikatzea.

c) Akordio guztien jarraipen lanak egitea.

d) Langileen Estatutuak edo beste arau batzuek ezartzen dizkiotenak.

Batzorde paritarioak denen intereseko arloetan hartzen dituen akordioak hitzarmen honen partetzat joko dira eta horiek ere bete beharrekoak izanen dira. Akordio horiek lan arloko agintaritzari igorriko zaizkio, erregistra ditzan.

Batzordean hiruna ordezkari edukiko dituzte langileen ordezkariek (beren ordezkaritza-ehunekoen arabera banatuta) eta Ultracongelados de Cortes SLU enpresako Zuzendaritzak. Batzordeko kideak hitzarmenaren batzordeko kideen artean izendatuko dira. Batzordekideek lege-aholkularien laguntza eduki ahalko dute.

Funtzionamenduko erregelamendua:

a) Bilerak.–Batzorde Paritarioa zeregin hauetarako bilduko da:

–Aurreko artikuluko 1 a) eta b) ataletan aipatutako eginkizunak betetzeko, esku hartzeko eskatzen zaionean.

–1 c) eta 1 d) ataletako kasurako, hiru hilean behin.

b) Deialdiak.–Batzorde Paritarioa biltzeko deia alderdi sinatzaileetako edozeinek eginen du, eta horretarako aski izanen da idatzizko komunikazio bat, eguneko gai zerrenda azalduko duena.

Batzorde paritarioa bilduko da gaiaren garrantziaren arabera komeni den epearen barnean, baina deialdia egin eta hamabost eguneko epean gehienez.

Epe horretan batzordea biltzen ez bada, ulertuko da Batzorde Paritarioaren esku-hartzea amaitu dela, eta interesdunak egoki iruditzen zaizkion ekintzetara jotzen ahalko du.

Batzordea bildurik, erabakiak hartuko ditu gai-zerrendako gaien inguruan, bilkuran bidezko akordioak hartuz. Egokitzat hartzen bada, bilkura bertan behera geldi edo eten daiteke eta hurrengo hiru egun naturaleko epean jarraituko du. Epe horretan gai-zerrendako gai guztiak jorratu ez badira eta haien gainean erabakirik hartu ez bada, ulertuko da batzorde paritarioaren esku-hartzea amaitu dela, eta interesdunak bidezko jotzen dituen ekintzetara jotzen ahalko du.

c) Quoruma.–Batzordea eratutzat joko da ordezkaritza bakoitzaren gehiengo soila bertaratzen denean.

d) Akordioen baliozkotasuna.–Batzordeak akordioak adosteko, edonola ere bi ordezkaritzetako bakoitzaren %60aren aldeko botoa beharko da.

Bilera bakoitzaren akta eginen da, eta idazkari lanetan ari direnek eta alderdi bakoitzaren ordezkari batek sinatuko dute.

e) Egoitza.–Jakinarazpen eta deietarako, Batzorde paritarioaren helbidea hau izanen da: Ultracongelados de Cortes SL enpresaren egoitza, Aguadores kalea z.g., Cortes (Nafarroa).

Batzorde Paritarioaren mende jarri beharra: Alderdiek Batzorde Paritarioaren mende jarri behar dituzte sortzen diren interes orokorreko gai guztiak, edozein ekintza judizial edo administratibotara jo aurretik, nahiz horrek ez duen galarazten gero eskubide kolektiboak erabili ahal izatea. Betiere, onustearen printzipioari jarraikiz negoziatu beharko da.

II. KAPITULUA.–LANAREN ANTOLAKETA

7. artikulua. Lanaren antolaketa.

Lanaren antolaketa tekniko eta praktikoa enpresako Zuzendaritzari dagokio, arlo horretako legezko xedapenen arabera.

Lanaren arrazionalizazio, mekanizazio eta zuzendaritza sistemek ezin izanen diote kalte egin langileen lanbide prestakuntzari; izan ere, langileek eguneko lanaren bidez prestakuntza hori osatu eta hobetzeko eskubidea eta betebeharra dute.

Mekanizazioak, aurrerapen teknikoek edo antolakuntzakoek ez dute inolako murrizketarik eragiten ahalko soldatapeko langileen egoera ekonomikoan; aitzitik, aurrerapen horien ondoriozko onurak ez dira enpresaren soberakina handitzeko bakarrik erabili behar, langileen egoera hobetzeko ere balio behar baitute.

III. KAPITULUA.–LANGILEEN SAILKAPENA

8. artikulua. Xedapen orokorra.

Hitzarmen honetan ageri diren lanbide kategoriak adierazi baizik ez dira egiten hemen, eta ez dakarte, nahitaez, aipatzen diren lanpostu eta kategoria guztiak beteak izan beharra enpresaren beharrek eta bolumenak eskatzen ez badute.

Langile guztiak behartuta daude nagusiek agintzen dizkieten lan guztiak egitera, beren lanbide kategoriari dagozkion eskumenen barnean; dena dela, Langileen Estatutuaren 23. eta 39. artikuluan aurreikusitakoa ere kontuan hartuko da.

Hitzarmen honetan finkatua ez dagoen lanbide kategoriaren bat duten langileen kasuan, aipatutako kategorien artean antzekoenak direnekin parekatuko dira.

Goragoko kategoriako lanpostu batean aritzen denean, ez da kategorien arteko alderik kobratuko harik eta behar den esperientzia eskuratu arte (40 lanaldi).

1. ATALA.–EGINKIZUNAREN ARABERA

9. artikulua. Sailkapen taldeak.

Ultracongelados de Cortes SLUrentzat lan egiten duten langileak, hitzarmen honen eraginpean daudenak, lanbide talde hauetakoren batean sartuko dira:

I.–Arduradunak eta biltegiko langileak.

II.–Administrariak.

III.–Lanbideetako langileak.

IV.–Beharginak.

10. artikulua. I. lanbide taldeko kategoriak (arduradunak eta biltegiko langileak).

Langile horiek kategoria hauetan banatzen dira:

1.–Arduradun nagusia.

2.–Ataleko arduraduna.

3.–Biltegizaina.

11. artikulua. II. lanbide taldeko kategoriak (administrariak).

Administrazio-langileak kategoria hauetan banatzen dira:

1.–Lehen mailako ofiziala.

2.–Bigarren mailako ofiziala.

3.–Laguntzailea.

12. artikulua. III. lanbide taldeko kategoriak (lanbideetako langileak).

Lanbideetako langileak kategoria hauetan banatzen dira:

1.–Lehen mailako ofiziala.

2.–Bigarren mailako ofiziala.

3.–Hirugarren mailako ofiziala.

13. artikulua. IV. lanbide taldeko kategoriak (beharginak).

Fabrikazioaz, berrikusteaz eta ontziratzeaz arduratzen diren beharginak kategoria hauetan banatzen dira:

1.–Makinako operadorea.

2.–Kalitateko peoi espezialista - Ordenagailuko peoi espezialista.

3.–Laguntzaileak.

4.–Izangaiak.

2. ATALA.–GAITASUNAREN ARABERA

14. artikulua. I. lanbide taldeko kategoriak (arduradunak eta biltegiko langileak).

1. Arduradun nagusia.–Lantegiko atal guztietako lanak antolatzearen arduraduna eta gainbegiralea da, eta ataleko arduradun bakoitzari arlo bakoitzean dituen eginkizunak eta betebeharrak betearaziko dizkio. Kasuan kasuko ataleko arduradunekin batera, lantegian erabili beharreko lehengaien horniduraz arduratzen da (izoztutako produktua). Eskarien arabera, ontziratze atalaren beharrak eta programak antolatzen ditu egunero. Halaber, produktu bukatu nahikoa izan beharko du hotz-ganberetan, salmenta beharrei aurre egiteko. Atal guztietako garbiketa eta ordena kontrolatzen du, eta Zuzendaritzari departamentu bakoitzeko langileentzako zehapenak edo/eta sariak proposatzen dizkio. Enpresako Zuzendaritzarekin harremana duen eta harengandik informazioa jasotzen duen pertsona da, egunero lantegiko lan eta beharren programak aurrera eraman ahal izateko. Atal guztietako antolakuntza kontuan hartuko du, eguneroko jarduketan une jakinetan behar diren langile mugimenduak egin ahal izateko. Enpresak eskatzen dizkion parte, egoera-orri eta txostenak egiten ditu.

2. Ataleko arduraduna.–Ezagupen eta jarrera egokia izanik, atalaz arduratzen den pertsona da. Bere kargu langile batzuk ditu, eta haiei eginkizunetan lagundu eta eguneroko lana edo jarduera betearazten die. Bere ataleko langileen errendimenduaren eta txukuntasunaren erantzulea da. Eskatzen zaizkion parte, egoera-orri eta txostenak egiten ditu. Arduraz onesten ditu egindako produktuen zein erabili beharreko lehengaien kalitatea eta emaitza. Bere mende duen ataleko fitxategien ordena egokia zaintzen du. Zehapenak edo sariak proposatzen ditu, bere ataleko langileei dagokienez. Bere ataleko makina eta tresnen kontserbazio eta errendimendua zaintzen du. Izoztutako edo ontziratutako produktuen urritzeak kontrolatzen ditu. Eguneko parteak egiten ditu, eta enpresak eskatzen duen bestelako informazioa jakinarazten du.

3. Biltegizaina.–Ondoren ontziratzeko behar diren gai osagarrien gutxieneko kopurua izateaz arduratzen da. Jasotzen diren salgaiak kontrolatzen ditu (kopurua, egoera, etab.). Bere aldea txukun eta garbi mantentzen du, eta materialak ongi kokatuak (aldian-aldian garbitzeko epeetara egokituz). Erosketa atalari bere beharren berri ematen dio, bai eta jasotako salgaien egoerarena ere. Kontsumoari eta falta diren gauzei buruzko parteak eta egoera-orriak prestatzen ditu egunero. Ontzietarako etiketak prestatzen ditu. Langileen laneko arropak banatzen ditu, bere fitxekin. Material osagarriak kargatu eta deskargatzen ditu bere lan eremuan. Edozein arrazoi dela ere, jarduerak gainditzen badu, ataleko arduradunari edo arduradun nagusiari laguntza eskatuko dio.

15. artikulua. II. lanbide taldeko kategoriak (administrariak).

Administrazio-langileen kontzeptu orokorrean bulegoko lanak egiten dituztenak sartzen dira, hala nola kontabilitatea, fakturazioa, kalkulua, kobrantza, posta, informatika, etab.

1. Lehen mailako ofiziala.–Administrazioko langileak, ekimenez eta erantzukizunez, eta beren agindupean beste langile batzuk izanda edo izan gabe, lan hauek egiten ongi dakitenak: fakturak eta horien kalkulua; estatistiken kalkulua; kontu korronteen liburuak, liburu egunkari nagusia eta korrespontsalenak eramatea; eskutitzak norberaren ekimenez idaztea; likidazioak; eta lansarien nominak, soldatak eta Gizarte Segurantza kalkulatzea. Lehen edo bigarren mailako bururik baldin badago, haren agindupean aritzen ahal da. Kategoria honetan sartzen dira, halaber, takimekanografoak, baldin eta, diktatuta, atzerriko hizkuntza bateko 100 hitzartzen badituzte minutuko, eta makinaz sei minutuan zuzen itzultzen. Windows inguruko ofimatikako tresna eta programekin erabiltzaile mailan ongi moldatzen direla egiaztatu beharko dute (Office programa-multzoa: MS Word, Excel, Access, PowerPoint eta Outlook); posta elektronikoa eta Internet oso ongi erabili behar dute; eta enpresako kontabilitaterako eta kudeaketarako tresna informatikoak (Contaplús edo haren antzekoak) ere oso ongi erabili behar dute.

2. Bigarren mailako ofiziala.–Hemezortzi urtetik gorako langilea da, ekimen eta erantzukizun mugatuz lehen mailako ofizialari laguntzen diona, halakorik bada. Kontabilitateko idatzoharrak egiten ditu, artxiboa eta fitxategiak erabiltzen ditu, eta lehen mailako ofizialentzat ezarritako zereginen antzekoak diren gainerakoak egiten ditu. Kategoria honetan sartzen dira, halaber, takimekanografoak, baldin eta, diktatuta, gaztelaniazko 100 hitzartzen badituzte minutuko, eta makinaz hamarrean zuzen transkribatzen. Windows inguruko ofimatikako tresna eta programekin erabiltzaile mailan aski moldatzen direla egiaztatu beharko dute (Office programa-multzoa: MS Word, Excel, Access, PowerPoint eta Outlook); posta elektronikoa eta Internet aski erabili beharko dute, eta enpresako kontabilitaterako eta kudeaketarako tresna informatikoak (Contaplús edo haren antzekoak) ere bai.

3. Laguntzailea.–Hemezortzi urtetik gorako langilea da, oinarrizko administrazio lanak egiten dituena, hala nola fakturak kalkulatu eta prestatzea, datuak pasatzea nominetan eta kontu korronte osagarrien liburuan, eta ordainagiriak eta kanbio-letrak eta halako agiriak prestatzea. Informatikako oinarrizko ezagutzak izan beharko ditu. Kategoria honetan sartzen dira kutxako laguntzailea eta mekanografoa lanpostuak. Halaber, beren ohiko eginkizunen artean kobrantza eta ordainketa lanak dituzten langileak ere sartzen dira.

16. artikulua. III. lanbide taldeko kategoriak (lanbideetako langileak).

Aipatzen ahal diren lanbideen artean hauek dira ohikoenak: Doitzailea, tornularia, argiketaria, analista, muntatzailea, zurgina, iturgina, gidaria, elektronikaria, programatzailea, etab.; horiei buruzko definizioak ezartzen dituzten legezko xedapenetan edo hitzarmenekoetan esleitutako eginkizunak garatzeko ezagutzak izan beharko dituzte.

1. Lehen mailako ofiziala.–Arduradunaren edo taldeburuaren agindupean, bere lanbideko berariazko eginkizun guztiak ezagutu eta betetzen ditu, espezializazio eta errendimendu egokiarekin. Bakarka lan egin dezakete edo taldean, kategoria bereko edo txikiagoko langileekin, eta egindako lanaren kalitatearen erantzule dira.

2. Bigarren mailako ofiziala.–Arduradunaren, taldeburuaren edo lehen mailako ofizialaren agindupean, bere lanbideko berariazko eginkizun guztiak ezagutu eta betetzen ditu, goragoko kategoriakoei eskatzen ahal zaien espezializazio eta errendimendurik gabe. Goragoko kategorian lanpostu hutsak egonez gero, mailaz igotzeko lehentasuna izanen du.

3. Hirugarren mailako ofiziala.–Arduradunaren, taldeburuaren edo bigarren mailako ofizialaren agindupean, lanbide titulurik izan gabe, industriako elaborazio prozesuetako edo zerbitzuetako fase guztietan edo batzuetan prestakuntza, gaitasun onartua eta praktika duen langilea da, eginkizun exekutiboak edo teknikari espezializatu batenak dituena.

17. artikulua. IV. lanbide taldeko kategoriak (beharginak).

Talde honetako langileek fabrikatu, berrikusi eta ontziratu egiten dute. Behar den prestakuntzaren jabe direla, beren espezialitateko lanak egiten dituzte, horiek lan nagusiak edo laguntzaileenak izan, eta ekimenez, arduraz eta errendimenduz gauzatzen dituzte, beren kategoriaren arabera.

Kategoriak, oro har, hauek dira:

1. Makinako operadorea.–Orga garraiotale-jasotzaileak normalean gidatzen dituen langilea da. Transpalet elektrikoen ohiko gidaria. Etengabe aritzen da elikagaiak ontziratzeko gelara produktu izoztuak eramaten, produkzioa eten ez dadin. Era berean, produktuak ontziratze arauak betetzen dituela egiaztatzen du. Egiten diren nahasteetan produktu izoztua eransteaz arduratzen da. Hutsean ontziratuak elikagaien aretotik biltegira eramaten ditu. Bere lan esparrua hustu eta txukuntzen du garbiketa lanak erraztearren. Lana egiteko ematen zaion eta bere kargura duen materiala egoera onean dagoela egiaztatzen du.

Kategoria hori ez izan arren, jasomakinak erabiltzen dituzten langileek soldaten diferentzia kobratuko dute, taulen arabera eta jasomakinak erabili bitartean. Lanaldiaren gainerako denboran beren kategoriari dagokion soldata jasoko dute. 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, langileren batek bere urteko lanaldiaren %65ean edo gehiagoan jasomakina erabiltzen badu, hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera makinako operadore bilakatuko da.

2. Kalitateko peoi espezialista.–Egiten diren produktuen kalitatea aztertzen duen langilea da. Egunero izoztu eta aztertutako produktuen gaineko parteak prestatzen ditu. Ultracongelados de Cortes SL enpresaren arauei jarraikiz, bezeroen zehaztapenen segimendua egiten du, eta goragokoari lehenbailehen jakinarazten dio egoki iruditzen zaion edozein aldaketa.

Ordenagailuko peoi espezialista.–Lehengaiak hotz-ganberetan sartu eta handik ateratzeko ordenagailuan datuak sartzen ditu, makinetako operadoreari edukiontzien enbalajeak antolatzen laguntzen dio, etab.

3. Laguntzailea.–Langile horrek, batik bat, ahalegin fisikoa eskatzen duten lanak egiten ditu; lan praktiko erraza, kasu bakoitzean beharrezkoa den arreta jarriz. Produktuak ikuskatu, poltsak kutxetan sartu, paletetan jarri, lineak, zintak, iraulkariak, makinak, zoruak eta abar garbitzen ditu, eta, azken finean, garbiketarekin zerikusirik duen guztia. Kutxak eta poltsak ireki, behar duten langileei lagundu, edukiontziak jarri eta kendu eta ondoren garbitu, etiketak jarri, solteko kamioiak kargatu eta deskargatu, eskariak prestatu eta etiketak itsasten ditu.

4. Izangaia.–18 urtetik gorako langilea, enpresan sartu eta lanpostuari buruzko barneko prestakuntza berariazkoa jasotzen duena 2 hilabetean gehienez ere; une horretatik aurrera, laguntzailearen kategoria hartuko du. Kanpaina 2 hilabete horiek igaro aurretik bukatzen bada, laguntzailearen kategoria hurrengo kontratuetan eskuratuko du. Laguntzailearen kategoriaren soldatarekin konparatuta dagoen aldea berreskuratuko da kanpaina bukaeran kontratua iraungitzen zaion hilabeteko nominan, laguntzailearen kategoria eskuratu ala ez. Hilero, izangaiak laguntzailearen prezio berean kobratuko ditu aparteko orduak eta gaueko lanaren plusa.

18. artikulua. Arau subsidiarioa.

Lanbide kategorien definizio orokorrak Ultracongelados de Cortes SL enpresaren Cortesko lantokiaren barruan integratuta dauden edo integra daitezkeen jardueretarako egokiak dira, eta horiei aplikatzen ahal zaizkie; hala, lanpostu guztiak ezarri diren kategorietako batekin parekatuko dira, lanpostuan aritzeko eskatzen den lanbide gaitasunaren arabera.

3. ATALA.–ORDAINSARI-MAILAREN ARABERA

19. artikulua. Mailak.

VIII. eranskinean ageri dira lanbide kategoria bakoitzari dagozkion soldata mailak.

4. ATALA.–KONTRATAZIO MOTAREN ARABERA

20. artikulua. Motak.

Plantillako langile guztien kontratuak (finkoak, aldi batekoak, behin-behinekoak, bitartekoak, lan edo zerbitzu jakin bat egitekoak, aldizkako izaera finkoa dutenak edo bertze edozein), lanaldi osorako izan edo lanaldi partzialerako, indarra duten legezko xedapenetan ezarritako modu eta baldintzetara egokituko dira. Landare-kontserben sektorerako indarra duen hitzarmenaren 18.A artikuluan ezarritakoarekin bat, aldi baterako kontratuen gehieneko iraupena bederatzi hilabetekoa izanen da hamabi hilabeteko epean.

21. artikulua. Kanpainak finkatzea.

Kanpainak enpresako Zuzendaritzak finkatuko ditu, baina lehenik langileen ordezkariei horren berri emanen die.

Alde horretatik, kanpainak finkatzerakoan, ahal izanez gero, kontuan hartuko da, haien iraupena aztertzen denean, lanean egindako egunak aski izatea kanpainako langileek langabezia-saria kobratu ahal izateko, arlo horretako legeak ezartzen duen moduan.

Era berean, kanpainen artean etenaldirik ez izaten saiatu beharko da.

22. artikulua. Kanpainarako deialdi finkoak.

Kontratazioak Langileen Estatutuan xedatutakoari jarraikiz eginen dira. Langileen ordezkariek enpresak erabiltzen dituen lan kontratuen ereduak ezagutuko ditu. Langileei arau hauei jarraikiz deituko zaie:

a) I., II. eta III. lanbide taldeetako aldizkako langile finkoei (hurrenez hurren, arduradunak eta biltegizainak; administrariak; eta lanbideetako langileak) beren lanbide kategorian edo lanbidean (elektrikaria, mekanikaria, etab.) duten antzinatasun hurrenkerari hertsiki jarraikiz deituko zaie lanerako. Horretarako, hitzarmenaren 9. artikuluan aipatutako lanbide taldeen errolda bana eginen da, lanbide kategorian edo lanbidean langile bakoitzak duen antzinatasun hurrenkeraren araberakoa (IV. eranskina).

b) IV. lanbide taldeko langileei (beharginak) enpresan sartu zirenetik daukaten antzinatasun hurrenkerari hertsiki jarraikiz deituko zaie lanerako. Talde horretan, ohiz kanpoko arrazoiak direla-eta, produkzio prozesutik kanpo, enpresak behar dituen langileei deitzen ahalko die "Makinako operadore" kategorian aritzeko, betiere enpresan duten antzinatasun hurrenkerari hertsiki jarraikiz (IV. eranskina).

c) Produkzio prozesutik kanpoko ohiz kanpoko arrazoiak hauek dira: auditoretzak, balantzeak ixtea eta inbentarioak.

d) IV. lanbide taldeko langileen errolda eginen da, hitzarmen honen 9. artikuluan agindu bezala, enpresan duten antzinatasun hurrenkerari hertsiki lotuz.

e) Aldizkako langile finkoei modu fede emailean deituko zaie, kanpaina hasi baino 3 egun lehenago.

Langilea enpresak adierazten duen egunean laneratuko da. Ez da ulertuko lanpostuari uko egin diotela hasieraren berri ez bazaie eman hiru egun lehenago, eta zerbitzuan laneratu ezin badira jakinarazi eta hiru egun iragan arte. Horretarako, langileak Espainiako helbide bat adierazi beharko dio enpresari.

Deia jasotzen duen langileren bat ez bada enpresan hasten zehazten den unean, aldizkako langile finkoaren izaera galduko du, eta gertaera hori borondatezko bajarekin parekatuko da. Halaber, borondatezko bajatzat hartuko da, deitu ondoren lanean hasten ez dena aldi baterako langile bat bada.

Deia jaso eta lanean ez hasteak ez du ekarriko antzinatasun erroldan langileak duen hurrenkera galtzea, honako egoera hauetan dagoenean: aldi baterako ezintasuna, haurra izan, adoptatu edo familian hartu ondorengo atsedenaldia, eszedentzia, lizentzia edo justifikatutako beste arrazoi batzuk. Ez laneratzeko arrazoi justifikatua behar bezala egiaztatu beharko da. Lanera itzultzean, lan harremana berriz hasiko da.

f) Deia betetzen ez bada, ondoko bi paragrafoetako kasuetan izan ezik, langileak erreklamatzen ahalko du kaleratzeagatiko prozedura jurisdikzio eskudunaren aurrean. Epea hasiko da deialdirik egin ez dela jakin eta egun berean.

Ez da kaleratzetzat hartuko dei ez egitea, arrazoia izan bada aldizkako langile finko guztiak hartzeko behar adinako jarduera bolumenik ez egotea. Egoera horrek kontratuaren etetearen jarraipena ekarriko du, baldin eta ez badira sartzen egindako erroldaren arabera deien hurrenkeran beherago dauden aldizkako langile finkoak.

Honako hauek kontratua eteteko arrazoi izanen dira, eta, horren ondorioz, lan egiteko eta lana pagatzeko elkarrekiko betebeharretik askatuko dira, eta, kasu horietan, lanerako deitua ez izatea ez da kaleratzetzat hartuko: gorabehera atmosferikoak, banaketarako garraioak edo baliabideak gelditzea, indar eragilea etetea edo lehengairik ez izatea, enpresari egozten ahal ez zaion arrazoiren batengatik. Holakoetan, enpresak gertaera eragilearen berri emanen die langileen ordezkariei, eta jakinarazpen hori nahikoa izanen da etete kausa gertatu dadin.

g) Hitzarmenean eta Legean ezarritako prozeduren arabera, goragoko kategoria batera igarotzen diren langileek eskubidea izanen dute antzinatasun hurrenkeraren zenbakia gordetzeko, beren lanbide taldeko aurreko kategorian deitua izateari begira, eta enpresetako aldizkako langile finkoen sustapena ez galarazteko. Kasu bakoitzean, benetan egindako lanari dagokion soldata jasoko dute.

h) Zerbitzuak emateko aldia bukatuta, enpresak epe horretan egiazki lan egindako egunen egiaztagiria emanen die langile bakoitzari edo legezko ordezkariei, eskatzen badute.

Ondorio guztietarako, aldizkako langile finko bat jaiotzagatiko bajan dagoenean, zerrendako hurrengo langileak ordeztuko du bere lanpostuan. Edozein ziurtagiri administratiborako beharrezkoa delarik behar den kontratua egitea, alderdien artean eginen da hura.

23. artikulua. Erroldak.

Urtero, enpresak lantokiko lanbide talde bakoitzaren errolda egin eta argitara emanen du. Bertan, langileen zerrenda agertuko da, antzinatasun hurrenkerari hertsiki jarraikiz, eta I., II., III. eta IV. lanbide taldeetan sailkatuta.

Enpresak erroldaren kopia bat langileen ordezkariei emanen die, eta argitaratu eginen du, iragarki oholean jarriz hamabost egunez, langileek jakin dezaten. Kalte egin zaiola uste duen langileak erreklamazioa egiten ahalko du idatziz, epe berean, enpresako Zuzendaritzan.

Enpresak eskaera ukatzen badu edo 15 egun igarotzen badira eskaeraren gaineko ebazpenik eman gabe, kaltetuak edo langileen ordezkariek legez bidezkoak diren ekintzak gauzatzen ahalko dituzte.

IV. KAPITULUA.–SARRERAK, IGOERAK ETA KARGU-UZTEAK

24. artikulua. Probaldia.

Probaldi bat hitzartzen ahalko da: sei hilabetekoa gehienez teknikari tituludunentzat eta hirukoa gehienez gainerako langileentzat, kualifikazio gabekoentzat izan ezik, hauen kasuan hilabetekoa izanen baita gehienez.

Gehienez sei hilabeterako hitzartutako iraupen zehatzeko aldi baterako kontratuetan, Langileen Estatutuen 15. artikuluan jasotakoetan, probaldia hiru hilabetekoa izanen da gehienez, salbu eta kualifikazio gabeko langileak badira, kasu horretan ezin baita hilabetetik gorakoa izan.

Probaldi hori idatziz agerraraziko da, eta eten eginen da lanerako aldi baterako ezintasun kasuetan (bajaren arrazoia haurra izan, adoptatu edo familian hartzeagatik baldin bada, ez da etenen).

Enpresa eta langilea behartuta daude probaldiaren xedeko esperientziak egitera.

Probaldian, langileak bere lanbide kategoriari eta lanpostuari dagozkion eskubide eta betebeharrak izanen ditu, plantillakoa balitz bezala eta kontratazio motaren arabera, salbu lan harremana suntsitzearen ondoriozkoak (aldeetako edozeinen eskariz suntsi daiteke lan harremana).

Probaldia bukatutakoan, atzera egin ez bada, kontratuak bere modalitateari dagozkion ondorioak sortuko ditu, eta enpresan lanean aritutako denbora kontatuko da antzinatasunerako.

25. artikulua. Mailaz igotzea.

Mailaz igotzeko arau hauek izanen dira:

1. Lanbideetako langileak: Ofizialen lanpostu hutsak antzinatasunaren arabera beteko dituzte, espezialitate bakoitzean, beheragoko kategorietako langileek, baldin eta enpresak horretarako gai kalifikatu baditu edo halakotzat jotzen badira egiten zaien proban. Gaitasun hori daukan langilerik ez badago, plantillatik kanpoko langileak onartzen ahalko dira.

Mailaz igotzeko probak hasi baino bi hilabete lehenago gutxienez, enpresak deialdia egin eta eskatzen diren programak argitaratuko ditu. Programa horietan ahalik eta argien eta zehatzen azalduko dira behar diren ezagutzak eta argibideak, hitzarmen honetan lanbide kategoria edo lanpostu bakoitzerako ezarritako eginkizunekin bat etorri beharko dutenak.

2. Beharginen taldeko langileak: Makinako operadorearen, kalitateko peoi espezialistaren eta ordenagailuko peoi espezialistaren lanpostuak, ahal izanez gero, talde horretako langileekin beteko dira, enpresak egiten dituen probetan gai kalifikazioa lortzen badute, betiere.

26. artikulua. Kalifikaziorako batzorde mistoa.

Kalifikaziorako Batzorde Mistoa hauek osatuko dute: enpresa zuzendaritzak izendatutako bi kide (haietako bat batzordeburu arituko da) eta langileen ordezkariek hautatutako bi langile, bete beharreko lanpostu hutsen kategoriakoak baino beheragokoak izanen ez direnak.

Kalifikazio Batzorde Mistoko kideek bakarka emanen dituzte puntuazioak, baremoaren arabera, eta azterketaren bukaeran puntu guztiak zenbatuko dira. Puntuazioan berdinketarik izaten bada, antzinatasunak erabakiko du, eta hala ere berdinketa hausten ez bada, urte gehien duena hartuko da.

27. artikulua. Likidazioa.

Enpresa uzten duten langileei dagozkien ordainsari guztien likidazioa emanen zaie, zehatz azalduta, argi ikus dezaten kontzeptu bakoitza zeri dagokion eta zenbat dagokion. Langileen legezko ordezkariei kontsulta egiten ahalko die interesdunak.

Beren borondatez enpresatik alde egin nahi duten langileak behartuta daude enpresari jakinaraztera, aurreabisurako epe hauek betez gutxienez:

–Arduradunak, biltegizainak eta administrariak: hilabete.

–Lanbideetako langileak eta beharginak: zortzi egun.

Langileak, aurrez abisatzen ez badu, ezin izanen du enpresa uzteagatik edo dimititzeagatik dagokion likidazioa jaso, harik eta enpresak langile guztiei hurrengo ordainsaria ematen dien arte.

V. KAPITULUA.–LANALDIA, APARTEKO ORDUAK, ATSEDENALDIAK ETA OPORRAK

1. ATALA.–LANALDIA

28. artikulua. Lanaldia.

Urteko lanaldia 1.752 ordukoa izanen da hitzarmen honek indarra duen denbora guztian.

Lanaldi horretatik gorako egunen erdiak enpresak finkatuko ditu. Beste erdia langileen ordezkariek finkatuko dute (egun berberak izanen dira plantillako langile finko guztientzat).

Astean, oro har, 8 ordu eginen dira egunean, astelehenetik ostiralera. Langileek 20 minutu izanen dituzte egunean ogitartekoa jateko, benetako lan-denboratzat hartuko direnak.

Enpresak konpromisoa hartzen du azalore garaian txandaketa sistemarekin egon diren arazoak konpontzeko. Izan ere, oro har, enpresak aldez aurretik langileen ordezkaritzari jakinaraziko dizkion salbuespen justifikatu jakin batzuetan izan ezik, langileak txandaka arituko dira goizez, arratsaldez eta gauez.

Langileek norberaren gauzetarako egun bat hartzen ahalko dute urtean, lanera joateko beharrik gabe. 48 ordu lehenagotik abisatu beharko dute, eta egun hori ez da ordainduko.

29. artikulua. Lanaldia luzatzea.

Lehengaia galkorra denez eta garraioen ohiko erritmoari lotuta dagoenez, enpresak aukera izanen du, ezusteko atzerapenak edo beste egoera ezohiko batzuk izaten direnean, lanaldia luzatzeko; halakoetan egiten den gehiegizko denbora egiturazko aparteko ordu gisa ordainduko da. Lanaldi arruntean ez dira inola ere benetako bederatzi lanordu baino gehiago eginen.

Lanaldien arteko atsedena hamabi ordukoa izanen da gutxienez.

Betetzen duten eginkizunarekin beste langile batzuen lana abian jartzen edo amaitzen duten langileek beren lanaldia luzatzen ahalko dute, baina horretarako behar-beharrezkoa den denbora baino ez.

30. artikulua. Lanaldiaren antolaketa.

Enpresari dagokio lanaldia ahalik eta egokien antolatzea, horretarako lan txandak, lanaldi jarraitua eta abar ezarriz, indarra duen legeriari jarraikiz.

31. artikulua. Lanaldia hozkailuetan.

Hotz-ganberetan lan egiten duten langileentzat kasu hauek bereiziko dira:

a) Zerotik zero azpiko bost gradura bitarteko hotz-ganberetan egiten den lanaldia normala izanen da. Hotz-ganberetan etenik gabe egindako hiru lanorduko hamar minutu izanen dituzte errekuperazio atsedenerako.

b) Zero azpiko sei gradutik zero azpiko hemezortzi gradura bitarteko hotz-ganberetan sei ordu egonen dira barrenean. Hotz-ganberetan etenik gabe egindako lanordu bakoitzeko hamabost minutuko errekuperazio-atsedenaldia izanen dute. Lanaldi arrunta hotz-ganberetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.

c) Zero azpiko hemezortzi graduko edo hortik beherako hotz-ganberetan lau ordu egonen dira barrenean. Hotz-ganberetan etenik gabe egindako lanordu bakoitzeko hogei minutuko errekuperazio-atsedenaldia izanen dute. Lanaldi arrunta hotz-ganberetatik kanpoko lanarekin osatuko dute.

Langile horiek, jasan behar dituzten tenperaturen arabera, beharrezkoak diren babes jantziak izanen dituzte.

2. ATALA.–APARTEKO ORDUAK

32. artikulua. Aparteko orduak.

Aparteko ordutzat hartuko dira enpresaren egutegian ezarritako lanalditik kanpo edo lanaldiaz gain egiten direnak.

Enpleguaren alde egitearren, bi aldeak ados jarri dira aparteko orduak ezinbesteko kasuetara murrizteko.

Era berean, azaldu behar da ezen, kontserba industriaren ezaugarri bereziak direla medio –kanpaina aldietan gehienbat–, presako egoerak eta fabrikazio prozesua normalizatzeko arazoak izaten direla.

Hori dela eta, irizpide hauek ezarri dira:

1. Aparteko ordu normalak edo ohikoak: kentzea.

2. Ezbeharrak izan edo aurreikusteagatik, ohiz kanpoko kalteengatik edo gaiak zein produktuak galtzeko arriskuagatik egiten diren aparteko orduak: egitea.

3. Lanaren egitura eta antolakuntzan ohiz kanpoko egoerak sortzeagatik egin behar diren aparteko orduak (lanera ez agertzea, txanda aldaketak, ohiz kanpoko lanak, lan pilaketa handiak, etab.): mantentzea, hitzarmen honetan edo legezko xedapen osagarrietan aurreikusitako behin-behineko langilerik edo antzekorik kontratatu ezin denean. Aparteko orduak txandaka eginen dira, ahal dela, eta atal honetakoak borondatezkoak izanen dira.

Enpresako Zuzendaritzak egin diren aparteko orduen berri emanen die langileen ordezkariei eta sindikatuen ordezkariei, bi astean behin, gutxienez, edo maizago, denek horixe erabakitzen badute.

Aparteko orduak, horien kopurua, bakoitzaren zenbatekoa eta guztirakoa legezko manuek eskatzen dutenaren arabera agertuko dira nominetan. Langileen ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek hori betetzea bultzatu eta eskatuko dute.

Halaber, urteko lanaldiaz gain astegunetan egiten diren aparteko orduak iraupen bereko atsedenarekin pagatuko dira.

Aparteko orduak konpentsatzeko atseden denborari ez dio eraginen langileren batek 45. artikuluan aipatzen den osagarria jasotzeak.

Atsedenaldi horiek sortu eta hurrengo urtean hartuko dituzte langileek, garaiz eskatuta, eta enpresari antolakuntzako arazorik sortu gabe.

33. artikulua. Aparteko orduen prezioa.

Hitzarmen honen VIII. ERANSKINean finkatuta dago aparteko orduen balioa, kategoriaz kategoria.

3. ATALA.–ATSEDENALDIAK

34. artikulua. Asteko atsedenaldia.

Langileek eskubidea izanen dute astean bi egun jarraituko atsedenaldia izateko gutxienez; oro har, larunbata eta igandea izanen dira.

Arau orokor horretatik kanpo daude:

a) Eten ezin diren lanak.

b) Beharrezkoak diren konponketa eta garbiketa lanak, asteko zereginak ez eteteko beharrezkoak direnak; horren ondorioetarako, behar-beharrezkotzat jotzen dira, bakar-bakarrik, igandean egin ezean, enpresako jarduna eteten ahal dutenak edo produkzioan oztopo eta kalte larria eragiten ahal dutenak.

c) Zaintza lanak.

d) Premiazko lanak, ezinbesteko arrazoiengatik.

35. artikulua. Ordutegiak.

Lantokian berean beti agerian egonen den kartel baten bidez azalduko da lan ordutegia.

4. ATALA.–OPORRAK

36. artikulua. Oporrak.

Langileak urtero oporraldi ordaindu bat izateko eskubidea dauka, urtean lan egindako denboraren arabera (oinarrizko soldata gehi "ad personam" plusa ordainduko zaie; hotzaren plusa, plus funtzionala eta aparteko orduak, berriz, ez dira aintzat hartuko). Oporraldiaren iraupena I. eranskinean dago finkatua. Norberaren lan-txandaketaren arabera oporraldia bitartean gauez lan egin beharko lukeen langileak egun horietan kobratuko lukeen gaueko lanaren plusaren %50 jasoko du.

Lizentzia ordainduek eta aldi baterako ezintasun prozesuek, urtebetetik beherakoak direnean, ez dute kenketarik izanen oporren ondorioetarako. Langilea oporretan dagoela lizentzia ordainduak sorrarazten dituzten egintzek ez dute eskubiderik sortuko halako lizentziak onartzeko.

Langileen Estatutuan une bakoitzean (egungo 38. artikulua) xedatutakoa errespetatuko da, baldin eta aldi berean gertatzen badira langile baten oporraldia eta aldi baterako ezintasunen bat eta artikulu horretan jasotako aldi baterako ezintasunen bat edo etenen bat.

Enpresako Zuzendaritzak zehaztuko du oporrak urteko zein garaitan hartuko diren, langileen ordezkariekin hitz egin ondoren, zerbitzu beharrak kontuan hartuta eta ondoko irizpideak errespetatuta:

–Oporrak kasuan kasuko urte naturalaren barrenean hartuko dira, produkzioa dela kausa langileak eta enpresak kontrakoa adostu ezean.

–Langileak proportzio berean banatuko dira finkatzen diren oporretako txanda guztietan, bestelako erabakirik hartu ezean.

–Oporraldian jaiegunen bat baldin bada, langileari konpentsazioa emanen zaio, urteko lanaldia baino denbora gehiago edo gutxiago egin ez dezan.

–Bi alderdiak ados egonez gero, oporrak banatzen ahalko dira, hiru alditan gehienez.

Enpresa Batzordeari edo langileen ordezkariei dagokie, Zuzendaritzarekin batera, langileak oporretako txandetan banatzea, sindikatuaren ordezkariak –halakorik baldin bada– esaten duena entzun ondoren. Opor egunak esleitzeko errespetatu behar diren irizpideak hauek izanen dira:

–Enpresako atal edo departamentuetako beharrezko zerbitzuak une oro bete behar dira.

–Familia ardurak dituzten langileek lehentasuna izanen dute, beren oporrak eskolako oporrekin batera izan daitezen.

–Langileen proposamenetan oinarrituta osatuko da txanda bakoitzeko zerrenda. Desadostasunak antzinatasuna eta kategoria kontuan hartuta konponduko dira, baina eskubide hori urtebetez bakarrik erabiliko da, zeren eta, ondorengo ekitaldian, antzinatasunean hurrengoa denak jasoko baitu eskubide hori. Aurrekoa gorabehera, langileak oporrak eskatu eta onartu ondoren, lehentasuna izanen du beste eskaeren aurretik; horrela, beste langile batzuek oporrak bere ondotik eskatzeagatik gerta litezkeen deuseztapenen ondoriozko kalteak saihestuko dira.

Lantokian oporren egutegia finkatzerakoan kontuan izanen da langileak gutxienez ere hogei egun lehenago jakin behar duela noiz izanen dituen oporrak. Oporrak gutxienez astebete lehenago eskatu beharko dira.

Oporrek ez dute inolaz ere konpentsazio ekonomikorik izanen, non ez duen langileak baja izaten urte batean zehar, zeren orduan, azken kitatzea egitean, oporren zati proportzionalaren konpentsazioa emanen baitzaio eskudirutan, eta, baldin eta baja egunera arte legozkiokeen egunak baino gehiago hartu baditu, ateratzen den kopurua kenduko zaio.

Aldizkako langile finkoek, behin-behinekoek eta aldi batekoek dagozkien oporrei dagokien ordainsaria jasoko dute, egiazki lan egindako egunen eta eguneko soldataren zenbatekoaren arabera.

Aldizkako langile finkoek, udaldian, astebeteko geldialdia izaten ahalko dute, baina ordainsaririk jasotzeko eskubiderik gabe. Produkzioaren beharrei erantzun beharko zaie (desadostasunik bada, plantillako langile finkoek oporraldiak aukeratzeko lehentasuna izanen dute).

VI. KAPITULUA.–LIZENTZIAK ETA ESZEDENTZIAK

1. ATALA.–LIZENTZIAK

37. artikulua. Lizentziak.

Langileen Estatutuan ezarritakoari jarraikiz arautuko da arlo hori.

Aldez aurretik abisatuta, hitzarmen honen eraginpeko langileek zilegi izanen dute lanera ez joatea, soldata jasotzeko eskubidea galdu gabe, honako arrazoiengatik eta honako epeetan:

a) Hamabost egun natural ezkontzeagatik edo izatezko bikotea erregistratzeagatik.

b) Gurasoak, aitona-amonak, bilobak, seme-alabak, ezkontidea edo anai-arrebak hiltzea, odol ahaideak edo ezkontza ahaideak izan: 3 lanegun, heriotza Cortestik 100 kilometrotik behera gertatzen bada, eta 4 lanegun, Cortestik 100 kilometrora edo urrunago gertatzen bada.

c) Ezkontideak, izatezko bikotekideak edo odol edo ezkontza bidezko bigarren mailarainoko ahaideek (izatezko bikotekidearen odol bidezko ahaideak barne) edo langilearekin etxe berean bizi den eta haren zaintza behar duen beste edozein pertsonak istripu edo eritasun larria baldin badute, ospitaleratu behar badute edo etxean atseden hartzea eskatzen duen ospitaleratzerik gabeko ebakuntza kirurgikoa baldin badute: bost egun. Eritasun edo min bera bada, urtean gehienez hiru aldiz hartzen ahalko da baimena.

Atal honetan Langileen Estatutuaren araudi berria aplikatuta ezarritakoak ez du esan nahi aurreko hitzarmeneko c) atal horretan jasotako eskubideak murriztuko direnik; izan ere, bertan 2 lanegun aurreikusten ziren, edo 3 edo 4 lanegun, aldiz, ospitaleratzea dela-eta 50 edo 100 kilometrotik gorako bidaia egin behar izanez gero, hurrenez hurren. Hitzarmenaren c) atal horren aurreko idazketan aurreikusitako kasuak sartuta daude hobetutako idazketa berrian.

d) Egun bat, ohiko bizilekua aldatzeko. Aldaira 50 kilometro baino gehiagora egin behar izanez gero, baimena 2 egunekoa izanen da.

e) Nahitaezko eginbehar publiko eta pertsonal bat betetzeko: behar-beharrezkoa den denbora. Legez edo hitzarmen bidez ezarritako arau batean denbora jakin bat finkatua badago, arau horretan absentziaren iraupenari eta horren konpentsazio ekonomikoari buruz xedatuta dagoenari jarraituko zaio.

f) Seme-alaben jaiotza: hiru egun. Baimen hau aplikatuko zaio soilik ama biologikoa ez den gurasoari, jaiotzagatiko subsidioa jasotzeko eskubidea ez duenari.

g) Langileak medikuarengana joan behar badu eritasunagatik lanaldiaren barnean, enpresak ordainduko ditu arrazoi horrengatik lanean egiten ez diren orduak, haren soldataren %50 ordainduta gehienez. Onura hori urtean lau egunetan hartzen ahalko da gehienez. Familia medikuarengana joaten den bakoitzean, baimen hau gehienez 2 ordukoa izanen da, medikua Cortesen egonez gero. Langileak enpresari eskatzen ahalko dio urteko lehen bajako lehen 16 orduen ordainketaren bidez aplikatzeko eskubide hori.

h) Norberaren mesederako edo 12 urtetik beherako seme-alabei laguntzeko, urtean 40 ordu bitarte erabiltzen ahalko dira Gizarte Segurantzako edo Osasun Sistema Publikoko mediku espezialista batengana joateko. Ordu horiek erabiltzeko aukera egonen da lanaldia osatzeko hori osorik bete ez direnean, lanean hasi eta langilea ondoezik sentitzen bada. Halakoetan, langileak ABEarengatik baja eskatu beharko du.

Artikulu honetan aurreikusitako lizentzien ondorioetarako, baliotasun bera aitortzen zaie izatezko bikote egonkorrei, baldin eta hartarako legezko baldintzak betetzen dituztela frogatzen badute. Erregistro publikorik ez dagoen lekuetan, bestelako frogak onartuko dira, nahikoak izanez gero. Izatezko bikote egonkortzat hartuko da uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legeak edo beste erkidego batzuetako antzeko legeek xedatzen dutena. Bi pertsona elkarrekin bizitze hutsa ez da bikote egonkortzat hartuko, aipatutako araudian zehaztutako baldintzak betetzen ez badira.

Bi alderdiek uste dute lizentzia horien beharrik gabeko erabilera eta abusuak eragotzi behar direla. Izan ere, justifikatutako arrazoiengatik eta ezinbestekoak direnean besterik ez dira erabili behar.

38. artikulua. Lanaldi murrizketa.

Legepeko zaintza dela eta, langileren batek bere kargu izanez gero sei urtetik beherako haur bat edo ordaindutako lanik egiten ez duen urritu fisiko edo psikiko bat, eskubidea izanen du lanaldia murrizteko, zortziren bat gutxienez eta erdia gehienez ere, soldata ere hein berean murriztuta. Erregulazio orokorraren gainetik hemen aurreikusitako hobekuntzak ez dio enpresari ekarriko kostu handiagorik soldatetan edo Gizarte Segurantzan.

Adinagatik edo istripu edo gaixotasun baten ondorioz bere kasa bizitzeko gauza ez den eta lan ordaindurik egiten ez duen senitartekoa –bigarren gradura arteko odol ahaidetasunezko edo ezkontza ahaidetasunezkoa– zaindu behar duen langileak ere eskubide bera izanen du.

Lanaldia %50 murrizteko eska daiteke, soldata ere %50 murriztuta, zergatiko arrazoituak aurkezten badira. Murrizketa hori ez da bateragarria izanen edozein lan ordaindurekin. Langileak enpresarekin adostu beharko du lan ordutegia, eta nahitaez bat egin beharko du lan txandaren baten hasierarekin edo bukaerarekin. Enpresak bitarteko kontratuak edo lanaldi partzialekoak egiten ahalko ditu lanaldi murriztua duen langilea ordezteko. Lanaldi murrizketa hori enpresako langileen %4k baliatzen ahal du gehienez aldi berean. Ehuneko hori ateratzeko, une horretan enpresan lanaldi osoa duten langileak baizik ez dira hartuko.

39. artikulua. Ikasketak.

Langileek, ikasketak edo lanbide karrera bat egiteko ikastetxe ofizial batean matrikulatuta badaude eta azterketaren batera aurkeztu behar badute, baimena eskatuko diote enpresari, eta enpresak behar duten denborarako baimena emanen die, urtean hamar egunez gehienez. Baimen egun horietan, langileari hitzarmeneko soldata eta antzinatasuna ordainduko zaizkio; langileak behar bezala frogatu beharko du azterketara joan dela eta xedeko azterketetako irakasgaien erdiak gutxienez gainditu dituela deialdi arruntean edo berezian.

Lizentzia horietatik kanpo daude gidatzeko azterketak, bai eta langileak Administrazioan sartzeko edo lanean ari den enpresa ez den beste batean sartzeko egiten dituenak ere.

Langileak lanaldi arrunta egokitzeko eskubidea izanen du lanbide prestakuntzako ikastaroetara joan behar baldin badu, edo lanbide prestakuntza edo hobekuntzarako behar den baimena lortzeko eskubidea, bitartean lanpostua gordeta.

40. artikulua. Soldatarik gabeko lizentziak.

1. Aldizkako langile finkoek, urtero, soldatarik gabeko lizentzia bat hartzen ahalko dute, gehienez 19 egunekoa, betiere egun horietan haiek laneratzea ezinbestekoa ez bada enpresaren produkzio-prozesua aurrera ateratzeko. Cortesko festetan, sanmigeletan, aldizkako langile finkoek soldatarik gabeko lizentzia hartzeko eskubidea izanen dute, non eta ezinezkoa ez den produkzio beharrengatik.

2. Aurrekoa alde batera utzita, enpresan biurteko bat behintzat osatu duten aldizkako langile finkoek soldatarik gabeko lizentzia eskatzen ahalko dute, hamabost egunerako gutxienez eta hogeita hamarrerako gehienez, eta hurrengo hogeita hamar egunen barrenean emanen zaie, zerbitzu beharrek uzten badute eta eskaeraren arrazoiak egokiro justifikatzen badituzte. Lizentzia hori urtero eskatzen ahalko da.

2. puntuko lizentzia lortzeko, honako hau bete beharko da:

a) Langileak, aurreko urtean, benetan 180 egun baino gehiago eginak izatea enpresan lanean.

b) Lizentzia aldi horietatik kanpo daude enpresetan izaten diren lan metaketa handiko garaiak edo kanpainak.

3. Lizentziak irauten duen bitartean, enpresak langilearen baja emanen du Gizarte Segurantzan.

41. artikulua. Antzinatasuna lizentzietan.

Atal honetan araututako lizentzietan iragandako denbora ez da ezertarako deskontatuko.

2. ATALA.–ESZEDENTZIAK

42. artikulua. Eszedentziak.

Eszedentziak borondatezkoak, nahitaezkoak edo bereziak izaten ahal dira.

Borondatezkoa.–Enpresan gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek eskatzen ahalko dute borondatezko eszedentzia. Eszedentzia lortzeko, baldintza hauek bete beharko dira ezinbestean:

a) Idatzizko eskaera aurkeztea, arrazoiak azalduta.

b) Konpromiso formala adieraztea, eszedentzia bitartean, eszedentzia eman dion enpresaren jarduera berean ez aritzeko, ez bere kontura, ez beste inoren kontura. Baldintza hori bete ezean, lan harremana eteten ahalko da, eta eskuratutako eskubidea galduko du.

Eszedentzia eskaerak aurkeztu eta hurrengo hamabost eguneko epean ebatziko dira, zerbitzu beharren arabera.

Eszedentzia gutxienez lau hilabetekoa eta gehienez bost urtekoa izanen da.

Eszedentzian dagoen langileak enpresan hutsik dauden eta bere kategoriakoak edo antzekoak diren lanpostuetan sartzeko lehentasuna du. Horretarako, eszedentzia bukatu aurreko hogeita hamar egun naturaletik hirurogeira bitarteko epean itzultzea eskatu beharko du. Bestela, lan harremanari uko egiten diola ulertuko da.

Seme-alabak eta ahaideak zaintzeko eszedentzietan, Langileen Estatutuan xedatutakoari jarraikiko zaio.

Nahitaezkoa.–Lanpostua gordeta izateko eta eszedentzian emandako denbora antzinatasunean zenbatzeko eskubidea emanen du, eta ondoko egoeretakoren batean daudenei emanen zaie:

a) Hautapen prozesu egoki baten bidez kargu publiko bat betetzeko hautatua edo izendatua izatea, estatuan, autonomia erkidegoan, eskualdean, probintzian edo udalerrian, esparru orokor guztietarako edo bakoitzerako.

Estatuko, autonomia erkidegoko, eskualdeko, probintziako edo udalerriko organo eskudunek edo Ministroen Kontseiluak onetsitako izendapen ofizial baten bidez izendatua izan bada kargu horiexetarako, eta kasuan kasuko aldizkari ofizialean edo behar den ebazpen administratiboaren bidez argitaratu bada.

b) Probintzia barreneko edo esparru handiagoko sindikatu eginkizunetan aritzen diren langileek ere, beren estatutuen arabera, eska dezakete eszedentzia enpresan, beren karguak irauten duen denborarako.

Probintzia barreneko edo esparru handiagoko sindikatu lanetan edo ordezkaritza kargu publikoetan aritzeagatik lanpostua uzten duten langileen kasuan, langileak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du lanean berriz hasteko, bere zerbitzua, kargua edo funtzioa bukatzen duenetik kontatzen hasita.

Berezia: borondatezko eszedentzia berezia 6 hilabetetik gorako eta 2 urtetik beherako aldietarako eska daiteke, bitartean lanpostua gordeta, odol edo ezkontza bidezko bigarren mailara arteko familiako baten istripua edo gaixotasun larria dela eta. Enpresak ordezkotza kontratu bat edo bitarteko kontratu bat egiten ahalko du, eszedentzian dagoen langilearen lanpostua betetzeko. Eszedentzia hori langileen %2k har dezake batera gehienez ere. Lanean hasteko, langileak gutxienez hilabete bat lehenagotik abisatu beharko du.

Azaldutako eszedentzia kasu guztietan, eszedentzian dagoen langileak ez du eskubiderik izanen ordainsaririk jasotzeko, ez eta eszedentzian emandako denbora ezein ondoriotarako kontatzeko ere, salbu eta antzinatasunerako, nahitaezko eszedentziaren kasuan.

VII. KAPITULUA.–ORDAINSARIAK

1. ATALA.–SOLDATA

43. artikulua. Soldata taulak.

2023ko soldata taulak, urtarrilaren 1etik indarra dutenak, VIII. eranskinean jasota daude (2022ko taulari %5,7 aplikatzearen emaitza).

2024ko soldata taulak, urtarrilaren 1etik indarra dutenak, VIII. eranskinean jasota daude (2023ko taulari %3,1 aplikatzearen emaitza).

2025eko soldata taulak, urtarrilaren 1etik indarra dutenak, 2024ko taulari 2024ko KPI nazionala gehi %2 aplikatzearen emaitza dira. 2024ko KPI nazionala negatiboa bada, igoera %2ekoa baino ez da izanen.

44. artikulua. Soldataren ordainketa.

Soldata hilero ordainduko da, ohiturari jarraikiz.

Langileak jadanik sortuta dituen kantitateen konturako aurrerakinak eskatzen ahalko ditu, %90eko mugaraino, betiere, langileen ordezkarien aurrean eskaera egiteko arrazoia egiaztatzen badu. Aurrerakina deuseztatu eginen da dagokion aldiko ordainketa-agindua ematen denean.

Kategoriaz igotzen denean, honela jokatuko da: igoera hilaren 15a baino lehen izaten bada, egun hori barne, hilabete horren 1ean izan balitz bezala hartuko da; eta igoera hilaren 15etik aurrera izanez gero, hurrengo hilabetearen 1era arte atzeratuko da.

Soldataren ordainagiria indarra duen legeriak baimendutako ereduaren araberakoa izanen da.

Aparteko orduak eta produkzioko primak aurretiaz itxiko dira nominak prestatu ahal izateko, eta betiere hamabi egun lehenago beranduenez; sartu ez diren egunak hurrengo hilabeteko soldatan sartuko dira.

Soldata, aurrerakinak eta Gizarte Segurantzako prestazioen ordainketa delegatua legezko erabilerako monetarekin edo taloi edo transferentzia bidez ordaintzen ahal ditu enpresak, bai eta ordainketarako antzekoa den beste modalitate baten bidez, kreditu entitateen bitartez.

Lantokian bertan eta lanaldiaren barrenean, ondoko eragiketa hauek baizik ezin dira egin: taloiak ematea, eskudiruzko ordainketak egitea –egoera berezietan hala egin behar bada– eta soldaten ordainagiriak sinatzea.

Soldatei lege, itun edo agindu judizial bidez ezarritako atxikipenak baino ez zaizkie eginen.

45. artikulua. Antzinatasuna.

Artikulu honetan araututako antzinatasuna langile bakoitzak 1995eko abenduaren 31n zeukan zenbatekoan finkatuta gelditu zen, une hartan osagarri hori sortzeari utzi baitzitzaion. Kopuru horrek, "ad personam" osagarria baita, oinarrizko soldatarako ituntzen diren igoera portzentual berberak izanen ditu, eta ezin izanen dira hitzarmen kolektibo honetako soldata-kontzeptuen igoerekin konpentsatu edo irentsi.

46. artikulua. Hotzaren plusa.

Osagarri hau funtzionala da, eta lan arloko hitzarmen honetan onartzen diren lanak egiteagatik bakarrik jasoko da; hortaz, ez da finkagarria, ezta "ad personam" ere.

Lanaldi bakoitzean, eskorgekin hotz-ganberetan sartuz eta atereaz egiten den lan denboragatik hotzaren plusaren %100 ordainduko da. Lanaldiaren gainerako denboragatik ohikoa ordainduko da. Ehuneko hori VIII. eranskineko taulako kopuruei aplikatuko zaie.

47. artikulua. Beste plus batzuk.

a) Gaueko lanaren plusa:

22:00etatik 06:00ak bitarte lan egiten dutenek VIII. eranskinean zehaztutako gaueko lanaren plusa jasoko dute, denbora horretako ordu bakoitzeko. Izangaiaren plusa laguntzailearena bezalakoa izanen da (VIII. eranskina).

Plus horretatik kanpo daude gaueko lanetarako espresuki kontratatzen diren langileak.

b) Kalitateko eta ordenagailuko espezialisten plusa:

Kalitateko eta ordenagailuko espezialistek 0,25 euroko plusa kobratuko dute kalitateari eta ordenagailuari lotutako eginkizunetan benetan emandako lanordu bakoitzeko. Horrelako eginkizunetan aritzen ez diren gainerako orduetan, beren soldata-mailari dagokion taulan ordu arruntentzat ezarritakoa kobratuko dute (1.13 maila edo 2.13 maila).

48. artikulua. Aparteko pagak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek eskubidea izanen dute bi hileko soldata jasotzeko aparteko paga gisa; horietako bakoitza hitzarmenaren taulako hogeita hamar eguneko soldata adinakoa izanen da, gehi hogeita hamar eguni dagokion antzinatasuna. Hileko soldata horietako bat urtarrilaren 1etik ekainaren 30era bitartekoa izanen da, eta ekaineko nominarekin batera jasoko da; bestea, uztailaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa, abenduaren 15ean ordainduko da.

Urtean zehar enpresan lanean hasi edo lana uzten duten langileei lan egindako denboraren arabera ordainduko zaizkie ekaineko eta abenduko aparteko sariak. Ondorio horietarako, hilabete zatiak unitate oso gisa hartuko dira.

49. artikulua. Fideltasun saria.

Plantillako langile finkoek fideltasun sari bat jasoko dute, hain zuzen ere, 30 eguneko hitzarmeneko soldatari dagokiona, gehi antzinatasuna edo "ad personam" osagarria, horrelakorik baldin badagokie, uztaileko eta Gabonetako aparteko pagak ordaintzeko oinarri gisa hartzen diren ordainsari berberen arabera. Fideltasun sari hori bi zatitan ordainduko da: erdia ekaineko aparteko pagarekin batera, eta beste erdia abenduko aparteko pagarekin batera.

Aldizkako langile finkoek eta aldi baterako langileek urte natural bakoitzean lan egindako orduen arabera kobratuko dute fideltasun saria. Aldizkako langile finkoen eta aldi baterako langileen soldata tauletan, ordu bakoitzaren prezio orokorrean, kontzeptu honi dagokiona ere sartuko da.

2. ATALA.–LEKUALDATZEAK ETA JOAN-ETORRIAK

50. artikulua. Lekualdatzeak eta joan-etorriak.

Lekualdatzeak eta joan-etorriak Langileen Estatutuaren 40. artikuluan xedatutakoari jarraikiz eginen dira.

Lekualdatzea jakinarazi ondoren, langileak eskubidea izanen du lekualdaketa aukeratzeko, gastuen ordainean konpentsazio bat jasota, edo kontratua iraungitzeko, finkatuko den kalte-ordaina jasota, arrazoi teknologiko edo ekonomikoengatik egindako iraungipen baimendua balitz bezala. Lehen kasuko konpentsazioak langilearen gastuak eta bere kargura dituen ahaideena hartuko ditu barne, bi alderdiek aurretik hitzartuko duten moduan.

51. artikulua. Joan-etorrietako dietak eta gastuak.

Dietak kalte-ordainak edo ordejarritako gastuak dira, eta sortzen dira langileak, zerbitzua dela-eta, bere lantokia dagoen herritik kanpora joan behar izaten duenean.

Ultracongelados de Cortes SL enpresak dieten eta ostatu hartzearen ondoriozko langilearen gastu guztiak ordainduko ditu.

Langileak enpresaren ibilgailuetan egiten ez duenean bidaia, zein garraiobide erabiltzeko baimena ematen zaion, bidaia horren kostua jasotzeko eskubidea izanen du. Langileak bere ibilgailua erabili behar izanez gero, enpresak 0,24 euro pagatuko dizkio egindako kilometro bakoitzeko.

VIII. KAPITULUA.–FALTAK ETA ZEHAPENAK

52. artikulua. Faltak eta zehapenak.

Faltatzat hartuko dira indarra duten legezko xedapenek eta, bereziki, hitzarmen honek ezarritako betebeharren kontrako ekintzak edo ez-egiteak.

Garrantziaren arabera, faltak honela sailkatu dira: arinak, astunak edo oso astunak. Hurrengo artikuluetan aipatzen direnak adibide hutsak dira, ez baita zerrenda zehatz bat.

53. artikulua. Falta arinen sailkapena.

Falta arinak honako hauek dira:

1. Hogeita hamar egun naturaleko epean lanera behin, bitan edo hirutan berandu iristea, bidezko arrazoirik gabe.

2. Lanerako ezintasun iragankorreko baja edo lanera ez agertzearen bidezko arrazoiak ez jakinaraztea bi egun balioduneko epean, hori egiterik ez dela izan frogatu ezean.

3. Arrazoi justifikaturen bat izan gabe, lanetik alde egitea denbora gutxirako.

4. Norberaren garbitasun edo txukuntasun falta garrantzi gabekoa.

5. Bizilekuz aldatu izanaren berri ez ematea, aldaketa egin eta hamar eguneko epearen barnean.

6. Hilabete batean egun batez lanera ez agertzea, bidezko arrazoirik gabe.

7. Noizean behin mozkortuta agertzea.

8. Lanarekin zerikusirik ez duten inprimaki edo argitalpenak irakurtzea lanorduetan.

9. Arropak edo gauzak gordetzeko tokietatik kanpo uztea. Laneko jantziak enpresako instalazioetatik kanpo erabiltzea.

10. Enpresari ez ematea laneko absentzien berri behar den denborarekin, nahiz eta justifikatuta egon.

54. artikulua. Falta astunen sailkapena.

Falta astunak honako hauek dira:

1. Lanera berandu iristeagatik lau eta zortzi falta artean egitea hogeita hamar egun naturaleko epean.

2. Hogeita hamar egun naturaleko epean lanera bi egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik izan gabe.

3. Familian izandako aldaketak, Gizarte Segurantzaren prestazioetan ondorioak izaten ahal dituztenak, ez jakinaraztea behar den garaian.

4. Lanorduetan edonolako denbora pasatan ibiltzea.

5. Beste langile bat lanera joan delako plantak egitea, haren sinadura, fitxa edo kontrol txartela erabiliz.

6. Lanean zuhurtziarik gabe jokatzea. Jokabide hori falta oso astuntzat jo daiteke, baldin eta langilea bera edo lankideak istripua izateko arriskuan jartzen badira, edota instalazioak edo salgaiak hondatzeko edo su hartzeko arriskuan.

7. Lanaldian norberaren lanak egitea, baita enpresaren lanabesak norberarentzat erabiltzea ere, lanalditik kanpo izan arren, horretarako baimenik izan gabe.

8. Langileak ikusitako egintzak, akatsak edo hutsegiteak ezkutatzea, horrek kalte larriak sortzen baditu, eta instalazioetan ikusten den edozein arazo garrantzitsuren berri nagusiei berehala ez ematea.

9. Akatsak eta hanka-sartzeak asmo txarrez ezkutatzea eta, horren ondorioz, enpresari kalte egitea.

10. Laneko ohiko eginkizunetan aritzean, diziplinarik edo obedientziarik eza enpresako Zuzendaritzarekin edo zuzendaritzan edo antolamenduan eskumenak dituztenekin. Diziplina nabarmen hautsi dela ikusten denean edota jokabide horrek enpresari edo pertsonei kalte nabaria sortzen dienean, falta oso astuntzat jotzen ahal da.

11. Hiru falta arin edo gehiago egitea 90 egun naturaleko epean, desberdinak izan arren, non zehapena ez den hitzezko kargu-hartzea izan.

55. artikulua. Falta oso astunen sailkapena.

Falta oso astunak honako hauek dira:

1. Behin eta berriz lanera berandu iristea edo ez joatea, bidezko arrazoirik gabe:

a. Horrelakotzat hartuko da berandu iristea lanera, justifikaziorik gabe, zortzi aldiz baino gehiagotan hogeita hamar egun naturaleko epean, eta hamasei aldiz baino gehiagotan ehun eta laurogei egun naturaleko epean.

b. Lanera ez joateagatiko faltaren kasuan, lanera hiru egunez ez agertzea, bidezko arrazoirik eman gabe, hogeita hamar egun naturaleko epean.

2. Agindutako kudeaketetan iruzur egitea, eta enpresari, lankideei edo beste edozein pertsonari ebastea edo lapurtzea lantokiaren barnean edo beste edozein lekutan lanean ari dela.

3. Enpresaren lehengai, lanabes, makineria, aparatu, instalazio, eraikin, altzari edo agiriak nahita desagerrarazi, baliogabetu edo hondatzea.

4. Enpresaren edo langileen isilpeko gutunen edo agirien sekretua haustea.

5. Enpresakoa ez den norbaiti ezagutaraztea nahitaez isilpean eduki beharreko datuak.

6. Nagusiei edo lankideei kolpez edo hitzez eraso egitea.

7. Istripu larriak eragitea, zabarkeria edo zuhurtziagabekeria desenkusaezinagatik.

8. Lankideekin liskarrak eta iskanbilak maiz sortzea, arrazoirik gabe.

9. Segurtasun eta higieneagatik debekatuta dagoen tokietan erretzea. Debeku hori argi azaldu beharko da halako tokietan, kartelen, banderen edo beste edozein sistema egokiren bidez.

10. Kontratu bidezko onustea haustea, eta konfiantza-abusua lan jardueran. Kontratuko onustea haustea da, besteak beste, lantokitik irtetean paketeek edo bildutako gauzek barruan zer duten erakutsi nahi ez izatea zeregin horretako langileek eskatzen dutenean, betiere Langileen Estatutuaren 18. artikuluan ezarritako bermeak betez.

11. Ohiko edota itundutako errendimendua luzaroan eta nahita gutxitzea.

12. Segurtasun araudia ez betetzea edo enpresak emandako babes ekipoak ez erabiltzea; horrez gain, Zuzendaritzak elikadura kalitateari eta segurtasunari buruz emandako araudia eta jarraibideak ez betetzea.

13. Sexu-jazarpena. Halakotzat hartuko da lan ingurunean langile bati hitzez edo egitez iraintzea. Halakorik egiten bada hierarkiako postuaz baliatuz, faktore astungarria izanen da. Jazarpena jasan duen langileak aukera izanen du lanpostu berean jarraitzeko, antzeko beste postu batera aldatzeko edo eszedentzia eskatzeko, salatutako gertaeragatik enpresak zehapen irmoa eman arte, edo, halakorik bada, ebazpen judizial irmoa eman arte.

14. Jazarpen morala edo psikologikoa; honako hauek hartuko dira halakotzat:

a. Langileari buruz asmo txarreko salaketa edo iradokizunak egitea, hari ezer azaltzeko aukerarik eman gabe.

b. Langilea lankideengandik bereiztea, informazioz gabetzea, bere komunikazio bideak etetea edo blokeatzea, bere lana aintzat ez hartzea edo baliogabetzea, bere lan-etekinak gutxiestea, bere eginkizunak oztopatzea, bere osasun fisikoa zein psikikoa arriskuan jartzea, etengabeko presio estres eragilearen bidez, zeinak bultzatzen dituen asaldura depresiboak, psikosomatikoak eta beste ondorio batzuk, lanpostuari bat-batean uko egitea barne. Halakorik egiten bada hierarkiako postuaz baliatuz, faktore astungarria izanen da. Halako kasuetan langileak 13. puntuan ezarri bezala jokatzen ahalko du.

15. Falta astunak behin baino gehiagotan egitea; hots, gertaerako aurreko urtean langileari hirutan edo gehiagotan zehapenak jarri zaizkionean falta larriengatik, nahiz eta falta mota desberdinak izan.

56. artikulua. Zehapenak.

Falta nolakoa izan den, zehapen hauek ezarriko dira:

1. Falta arinengatik:

a) Hitzezko kargu-hartzea.

b) Idatzizko kargu hartzea.

c) Enplegu eta soldatarik gabe uztea gehienez bi egunez.

Falta arinengatiko zehapenak mailaz mailakoak izanen dira. Lehenengo falta arinengatik kargu-hartzea ezarriko da; bigarrenagatik gehienez egun bateko enplegu-soldaten etenaldia ezar daiteke; eta hirugarrenagatik, gehienez bi eguneko enplegu-soldaten etenaldia.

2. Falta astunengatik:

a) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

b) Enplegu eta soldatarik gabe uztea hiru egunetik hamabostera bitarte.

c) Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea hiru urterako gehienez.

3. Falta oso astunengatik:

a) Enplegu eta soldatarik gabe uztea hamasei egunetik hirurogeira bitarte.

b) Goragoko kategoria batera igotzeko desgaitzea bost urterako gehienez.

c) Hurrengo oporraldiko txanda hautatzeko eskubidea galtzea.

d) Kaleratzea.

57. artikulua. Zehapenak betetzea.

Ezarritako zehapen guztiak ezartzen diren unetik beretik bete beharko dira; horrek galarazi gabe zehapena jasotzen duenak jurisdikzio eskudunean erreklamazioak egiteko duen eskubidea. Hala ere, enpresak, egoki iruditzen bazaio, zehapenaren betearazpena atzeratzen ahalko du 6 hilabetez gehienez. Langileak zehapena aurkaratuz gero, irmo bilakatu eta hilabete batera arte atzeratzen ahalko da betearazpena.

58. artikulua. Preskripzioa.

Langileei dagokienez, falta arinak hamar egunen buruan preskribatuko dira, astunak hogei egunen buruan, eta oso astunak hirurogeiren buruan, enpresak faltaren berri izaten duen egunetik hasita, eta, nolanahi ere, falta egin eta sei hilabeteren buruan.

59. artikulua. Prozedura.

1. Enpresako zuzendaritzari edo hark eskuordetzen dionari dagokio sariak emateko edo zehapenak ezartzeko ahalmena.

2. Enpresak langileen legezko ordezkariei eta sindikatuko delegatuari, kasua bada, komunikatuko dizkie falta astunen eta oso astunen ondorioz langileei ezartzen zaizkien zehapenak.

3. Faltak arinak direnean ez da espedienterik izapidetu beharko. Falta astunen edo oso astunen ondoriozko zehapenak ezartzeko ere ez da espedienterik izapidetu beharko. Nolanahi ere, horiek idatziz jakinaraziko dira, eta idazkian zehatz azalduko da zer egitatek sortu duen falta eta nolako zehapena ezarriko den, non ez den hitzezko kargu-hartzea.

Gertaerak argitzearren, enpresak erabakitzen badu zehapenak ezartzeko espedientea irekitzea, interesdunak eskubidea izanen du deskargu-orria aurkezteko eta proposatzen dituen eta instruktorearen ustez bidezkoak diren frogak gauzatzeko, eginbideak hasten direnetik hilabeteko epean gehienez.

4. Falta astunagatik edo oso astunagatik zehapena ezartzen bazaie beren karguak betetzen ari diren langileen legezko ordezkaritzako kideei, edo agintaldia amaitu zenetik urtebete igaro ez den pertsonei, nahitaezkoa izanen da espediente bat irekitzea, honako arau hauen arabera:

a) Enpresak espedientea ireki dela jakinaraziko dio langileari, eta, horrekin batera, espedientearen oinarri diren gertaerak biltzen dituen kargu-orriaren berri emanen dio.

b) Enpresak idazkari bat eta instruktore bat izendatuko ditu, inpartzialak biak, eta horien izenak espedientea irekitzeko idazkian berean azalduko dira.

c) Bideratzaileak idazki hori interesdunari igorriko dio, alegazioak aurkeztu eta bidezkoak iruditzen zaizkion frogak gauza ditzan bost eguneko epean.

Idazki hori langileen legezko ordezkariei ere igorriko zaie, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten bost eguneko epean, hala badagokio.

d) Espedientearen hasierako fasea bukaturik, enpresak honako hauek jakinaraziko dizkio langileari, idatziz: ezarritako zehapena, zein egunetatik hasita izanen dituen ondorioak eta zehapenaren oinarri diren gertaerak.

60. artikulua. Enpresaren lan-arloko arau-hausteak.

Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuan eta indarra duten gainerako legezko xedapenetan ezarritakoa aplikatuko da.

IX. KAPITULUA.–SEGURTASUNA ETA OSASUNA

61. artikulua. Arau orokorra.

Oinarrizko hitzarmen honen eraginpean dauden langileek eskubidea izanen dute lanean ari direnean babes egokia izateko, segurtasunari eta osasunari dagokienez. Enpresak hertsiki bete beharko du Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean eta hura garatzeko arauetan ezarritakoa.

Langileek ere segurtasun eta higienearen inguruko legezko eta arauzko neurriak bete beharko dituzte beren lanean.

Arriskuei aurrea hartzeko, enpresako zuzendaritzak eta langileen ordezkariek segurtasunaren eta osasunaren prebentzio ordezkariei buruzko arauak aplikatuko dituzte, Laneko arriskuei aurrea hartzeari buruzko Legean ageri den moduan.

Enpresak segurtasunari eta osasunari buruzko informazio praktiko eta egokia eman behar die kontratatzen dituen langileei, beste lanpostu batera aldatzen direnean edo langilearentzat, lankideentzat edo beste batzuentzat arrisku handikoa izaten ahal den teknika berri bat aplikatu behar dutenean, dela bertako zerbitzuen bidez, dela kasuan kasuko zerbitzu ofizialek esku hartuz. Langilea behartua egonen da ikasketa horiek hartzera eta beharrezkoak diren praktikak egitera lanaldiaren barruan edo beste ordu batzuetan, baina ikastaroetan pasatutako denbora lanaldi gisa kontatuta betiere.

62. artikulua. Laneko segurtasuna.

Enpresak eta langileek zehatz-mehatz bete beharko dituzte laneko arriskuei aurrea hartzearen arloan indarra duten xedapen guztiak, batez ere gauza astunak jasotzeari, hozkailu-lokalei, makinei, aparatuei eta hotz-biltegiei dagokien oro.

63. artikulua. Lokaletako higienea.

Lokalek baldintza egokiak izan behar dituzte osasun eta ingurumen aldetik, eta garbi eta higiene onarekin edukitzeko baliabideak izan; langileek enpresako Zuzendaritzak horri begira ematen dituen arauak bete behar dituzte.

64. artikulua. Osasun-azterketak.

Hitzarmen honen eraginpeko langileek urtean behin gutxienez osasun azterketa orokorra, egokia eta behar adinakoa egiteko eskubidea dute eta egitera beharturik daude. Langileei egin beharreko proba medikoak lanaldiaren barnean eginen dira. Azterketa mediko horretan, 50 urtetik gorako gizonezkoei PSA testa eginen zaie, hala eskatuz gero.

65. artikulua. Higiene zerbitzuak.

Lantokian edateko ura hartzeko behar beste toki izanen da, bai eta aldagelak, garbigelak, dutxak eta komunak ere, Lantokietako segurtasunaren eta osasunaren gutxieneko xedapenak ezartzen dituen 486/1997 Errege Dekretuan xedatutakoari jarraikiz.

66. artikulua. Lanpostua aldatzeko eskubidea.

Haurdun dauden emakumeek, medikuaren txostena izanik, eskubidea izanen dute lanpostua aldatzeko haurdun daudela jakiten dutenetik aurrera, laneko tokia arriskutsua baldin bada amarentzat edo umekiarentzat.

Ondorio horietarako, kontuan hartuko da prebentzio zerbitzuak beste langile batzuei dagokienez erabakitzen duena.

67. artikulua. Laneko jantziak.

Enpresak, lanpostuaren ezaugarriak kontuan hartuta, laneko arropa egokiena emanen die langileei. Hona hemen:

–Hotz-ganberetan:

  • Hotzaren kontrako buzo bat.
  • Lohihartzeko bat.
  • Kapela bat.
  • Hotzaren kontrako jaka bat.
  • Larruzko bota pare bat.
  • Hotzaren kontrako eskularru pare bat: langileari dagokion departamentuko arduradunaren ustez beharrezkoa denean aldatuko dira.

–Fabrikatu, birpasatu eta ontziratzeko plantan.

  • Bata/lohihartzeko bat.
  • Bota pare bat (antzigarra kentzen aritzen diren langileei gomazko botak emanen zaizkie, barrenetik imitaziozko bildots-larrua dutenak).
  • Polar bat.
  • Jaka luze/txaleko bat.
  • Ur jantziak, beharrezkoak diren lanpostuetan.
  • Kapela bat.
  • Aurikular pare bat.
  • Eskularruak, lanpostuko beharren arabera.
  • Mantalak, lanpostuko beharren arabera.

–Lanbideetako langileak:

  • Lohihartzeko bat.
  • Segurtasuneko bota pare bat.
  • Jaka handi bat eta txaleko bat.
  • Kapela bat.
  • Aurikular pare bat.
  • Larruzko eskularru pare bat.
  • Hotzaren kontrako buzo bat, hotz-ganberetan egin beharreko lanetarako.

Neurrira egindako tapoiak emanen zaizkie eskatzen dituzten langileei.

–Atalaren ardura duten langileak:

Arduradunek, zer ataletan lan egiten duten, dagokien arropa jasoko dute, eta lohihartzekoaren ordez galtza pare bat eta jaka bat.

–Laneko arropa zaintzea:

Laneko arropa langileek zaindu, garbitu eta txukundu beharko dute, eta nahitaezkoa izanen dute lanorduetan janztea. Arropa hori enpresarena da, eta langileek ez dute lantokitik kanpo erabiltzen ahalko.

Langileek itzuli egin beharko dute laneko arropa enpresarekin duten lan harremana bukatzen denean. Hala egin ezean, arroparen balioa azken kitatzetik ken liteke.

68. artikulua. Botika gela.

Enpresa aldez aurretik instalatutako botika- edo osasun-gela hornitzeaz eta mantentzeaz arduratuko da, segurtasun eta higiene arloan indarra duten xedapenei jarraikiz.

69. artikulua. Hotz industriala.

Arlo honetan, indarra duten arauei jarraituko zaie.

70. artikulua. Jantokiak.

Jantokiei dagokienez, indarra duen legerian ezarritakoari jarraituko zaio.

71. artikulua. Gaitasun gutxitua.

Laneko istripu edo lanbideko gaixotasun bategatik gaitasuna gutxitua (ahalmen fisiko edo intelektualak gutxituak) duten langileek lehentasuna izanen dute haientzako egokiagoak diren lanpostuak betetzeko, enpresan ezarrita dauden baldintzetan. Halakoetan, lanbide kategoria berri horri dagokion lansaria jasoko du langileak.

Enpresako plantillan langile finkoak 50etik gora direnean, plantillako lanpostuen %2 gordeko da langile minusbaliatuen erregistroan sartutako langileentzat, indarra duten arauei jarraikiz, edo bestela, arauetan dauden neurri alternatiboak aplikatuko dira.

72. artikulua. Langileen higienea.

Jangaiak prestatzeko eta erabiltzeko lanetan zuzenean esku hartzen duten langileek zorrotz beteko dituzte higiene eta osasun neurri guztiak.

Enpresak elikagaien gaineko higieneari buruzko prestakuntzarako behar diren baliabide guztiak jarriko ditu langileen eskura, elikagaien manipulazioaren gaineko arauetan ezarritakoarekin bat.

Era berean, enpresak behar diren arauak ezarriko ditu zuzeneko kontakturik izan ez arren fabrikazio lanak egiten diren lokaletan sartu behar duten pertsonentzat.

Halaber, kontuan izanen da, langileen higiene neurriei dagokienez, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legean eta hura garatzen duten arauetan ezarritakoa betetzea.

X. KAPITULUA.–LANGILEEN ORDEZKARIAK

73. artikulua. Eskubide sindikalak.

Enpresak errespetatu eginen du langile guztiek libreki sindikatzeko duten eskubidea, onartuko du sindikatu batean afiliatuta dauden langileek bilerak egin, kuotak kobratu eta informazio sindikala banatzea lanorduetatik kanpo eta enpresako ohiko jardueran etenik egin gabe; halaber, enpresak ez du baldintzarik paratzen ahalko ez afiliatzeko ez afiliazio sindikala uzteko, langile batek bere lanpostuari euts diezaion. Hala, ez du langilea afiliazioagatik edo jarduera sindikalagatik kaleratzen ahalko, eta ez dio beste modu batez kalte egiten ahalko.

Sindikatuek informazioa bidaliko dute enpresara, banatu dadin, betiere lanorduetatik kanpo eta produkzio prozesuan etenik eragin gabe. Lantokiko plantillan 50 langile baino gehiago daudenean, sindikatu bakoitzaren iragarki-taulak izanen dira, behar bezala ezarritako sindikatuek mezuak jar ditzaten; dena dela, lehenik, haien kopiak enpresako Zuzendaritzari edo zentroko titularrari igorri behar dizkiote.

74. artikulua. Sindikatuak.

Enpresan titulartasun pertsonalaren bidez ordezkatua izateko eskubidea duela alegatzen duen sindikatuak behar bezala egiaztatu beharko du enpresaren aurrean; hori eginda, enpresak segituan onartuko du ordezkari sindikalak sindikatua ordezkatzeko ahalmena duela, legezko ondorioetarako.

Ordezkari sindikal batek izanen du sindikatua ordezkatzeko ahalmena, plantillan 100 langile baino gehiago daudenean eta sindikatuek 15 langile baino gehiago badituzte afiliatuta.

Ordezkari sindikalak enpresako jarduneko langilea izan behar du, eta ordezkatzen duen zentraleko edo sindikatuko estatutuen arabera izendatu beharko da.

75. artikulua. Sindikatuen ordezkarien eginkizunak.

1. Ordezkatzen duen sindikatuaren eta enpresan dituen afiliatuen interesak ordezkatu eta defendatzea, eta bere sindikatuaren eta enpresako Zuzendaritzaren arteko komunikaziorako tresna izatea.

2. Enpresa Batzordearen, segurtasun eta osasun batzordeen eta interpretaziorako batzorde paritarioen bileretara joaterik izanen dute, hizpidea dutela baina botorik ez.

3. Enpresak Enpresa Batzordearen eskura jarri beharreko argibide eta agiri guztiak aztertzeko eskubidea izanen dute, legeak ezarritakoarekin bat, eta ezinbestekoa izanen dute isiltasun profesionalez jokatzea legearen arabera bidezkoa denean. Legeak eta hitzarmen kolektibo honek Enpresa Batzordeko kideei eta langileen ordezkariei onartutako berme eta eskubide berberak izanen dituzte.

4. Enpresak haren iritzia entzun beharko du plantillako langile guztiak, oro har, eta bere sindikatuko afiliatuak ukitzen dituzten arazo kolektiboak jorratzen direnean.

5. Honako kasu hauetan ere enpresak azalpenak eman beharko dizkie eta haien iritzia entzun beharko du, ezer erabaki aurretik:

a) Ordezkatzen duten sindikatuko afiliatuak lanetik bidaltzea eta haiei zehapenak ezartzea.

b) Plantilla berregituratzea, enplegu erregulazioak, langileen lekualdatzeak –talde bati dagozkionean edo lantoki nagusitik egin behar denean– eta langileen interesetan eragin nabarmena eragiteko arriskua dakarren edozein enpresa proiektu edo ekintza.

6. Kuotak kobratzen ahalko dizkie afiliatuei, sindikatuaren propaganda banatzen ahalko die eta haiekin bilerak egiten ahalko ditu; hori guztia benetako lanorduetatik kanpo.

7. Bileretako prozedurari dagokionez, bi aldeek indarra duen araudiari segituz jokatuko dute.

8. Ordezkariek beren eginkizunak baizik ez dituzte eginen.

76. artikulua. Sindikatuko kuota.

Langileen ordezkaritza duten sindikatuetako langile afiliatuek eskaturik, enpresak langileen hileko nominatik kenduko du dagokien sindikatuko kuotaren zenbatekoa. Eragiketa hori egin nahi duen langileak idazki bat bidaliko du enpresako Zuzendaritzara, datu hauek emateko: deskontua egiteko agindua argi adierazia, zein sindikatutakoa den, kuotaren zenbatekoa eta diru transferentzia jasoko duen kontu korrontearen edo aurrezki kutxako libretaren zenbakia. Enpresak urtebeteko alditan eginen du kenketa, interesdunak kontrakorik adierazten ez badu behintzat.

Enpresako Zuzendaritzak transferentziaren kopia emanen dio sindikatuak enpresan duen ordezkaritzari, halakorik baldin bada.

77. artikulua. Ordu metaketa.

Langileen delegatuek eta Enpresa Batzordeko kideek legeak ezartzen dituen ordu ordainduak izanen dituzte hilean.

Hileko ordu ordainduen metaketari dagokionez, Batzordeko kideek bakoitzari dagozkion orduen %100era bitarte lagatzen ahalko diote beren sindikatuko beste langile bati. Lagatzen diren orduak seihileko bakoitzari dagozkionak izaten ahalko dira. Enpresako Zuzendaritzari esan behar zaio, gutxienez hamabost eguneko aurrerapenarekin.

78. artikulua. Sindikatuen kontrako jarduketak.

Aldeetako baten batek uste badu sindikatuen kontrakoak diren jarduketak egin direla, legeetan ezarritakoari jarraituko zaio.

79. artikulua. Arau erreferentzia.

Aurreko artikuluetan berariaz bildu ez den orotan, ekintza sindikalaren arloko aldeek Langileen Estatutuan eta Askatasun Sindikalaren Lege Organikoan xedatutakoa bete beharko dute.

I. ERANSKINA.–OPORRAK

Plantillako langile finkoek hogeita sei laneguneko oporraldi ordaindua izanen dute urtero.

Hautapena nola egin: langileak 16 egun hautatuko ditu (haietako bi Cortesko zaindariaren festetan izanen dira). Enpresak 10 egun hautatuko ditu, fruiturik ez dagoen uneak aprobetxatuz (haietako bi Cortesko zaindariaren festetan izanen dira). Zuzendaritzak Cortesko herriko festen barrenean finkatzen dituen bi egunak Cortesen bizi diren langileentzat baizik ez dira izanen (baten batek nahita lan egiten badu, ordu arrunten prezioan ordainduko zaie). Cortesen bizi ez direnek ez dituzte 2 opor egun horiek izanen, eta egun horietan ordu arrunten prezioa kobratuz lan eginen dute; horren partez, norberaren bizitokiko festetan bi egun hartzen ahalko dituzte.

Ekainaren 1etik irailaren 30era bitarte, ez dituzte oporrak batera hartuko I. eta III. taldeetako 2 langilek baino gehiagok edo IV. taldeko langileen %20k baino gehiagok. Produkzio beharrak behar bezala bete beharko dira.

Urtean zehar enpresan sartu edo enpresa uzten duten langileek eskubidea izanen dute lanean egindako denboraren zati proportzionala hartzeko.

II. ERANSKINA.–HERIOTZAREN EDO BALIAEZINTASUNAREN KALTE-ORDAINA

Ultracongelados de Cortes SLU enpresak aseguru poliza orokor bat kontratatuko du bere langileentzat. Baliogarria izanen da enpresan lan egin eta Gizarte Segurantzan alta emanda dauden langileentzat. Hona hemen estaldurak:

1. Berezko heriotza: eskubidedunek 3.000,00 euro jasoko dituzte.

2. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko heriotza (24 orduko estaldura): eskubidedunek 6.010,12 euro jasoko dituzte.

3. Lan istripuaren ondoriozko heriotza: 25.000,00 euro.

4. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa (24 orduko estaldura): 6.010,12 euro.

5. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoa (24 orduko estaldura): 9.000,00 euro.

6. Lanekoa ez den istripuaren ondoriozko baliaezintasun handia (24 orduko estaldura): 9.000,00 euro.

7. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor osoa: 27.000,00 euro.

8. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun iraunkor erabatekoa: 35.000,00 euro.

9. Lan istripuaren ondoriozko baliaezintasun handia: 35.000,00 euro.

Zenbateko horiek ez dira aldatuko hitzarmenak indarra duen bitartean.

–Lanerako aldi baterako ezintasunaren osagarria.

Ez da inola ere kobratuko altako egoeran jaso beharrekoa baino diru gehiagorik.

Lan istripuaren edo lanbideko eritasunaren ondoriozko aldi baterako ezintasun kasuetan, hitzarmen kolektibo honen eraginpeko langileek eskubidea izanen dute %25eko osagarria kobratzeko, enpresaren kargura, beren egiazko soldataren %100 berdintzearren, aldi baterako ezintasun egoerako 1. egunetik 18 hilabete igaro arte gehienez. Ez dira kontzeptu horretan sartuko hotzaren plusa, gaueko lanarena, plus funtzionala, ez eta aparteko orduak ere.

III. ERANSKINA.–ERRETIROA

2013ko martxoaren 27ko akordioa beteko da.

Enpresak erretiro partziala erraztuko die plantillako langile finkoei, hitzarmen hau sinatzen denean indarra duen araudiarekin bat. Salbuespenak egiten ahalko dira, enpresaren produkzio beharrak betetzeko ordezkorik aurkitzerik ez badago. Aldi berean errelebo kontratu bat egin behar bada, langabe bat edo enpresan aldi baterako kontratua duen pertsona bat kontratatuko da. Ezin zaio enpresari eskatu errelebo kontratua aldizkako langile finko bati egiteko, non eta ez dagoen berariaz onartua arau batez, edo Auzitegi Nagusiaren jurisprudentzia finkatuaren bidez.

Araudia aldatuta erretiro partziala garestiagoa bada, Zuzendaritza eta Enpresa Batzordea bilduko dira erabakitzeko nola jokatu.

Egungo sistemaren araberako erretiroren bat gertatuz gero, erreleboa egiteko lehentasuna aldi baterako langileek izanen dute, antzinatasunaren arabera, betiere erretiratutako langilearen eginkizunak gauzatzeko gaitasuna baldin badute. Errelebo kontratua bukaturik, erreleboko langilea lehendik zerrendan zeukan tokira itzuliko da. Paragrafo hau 2009ko azaroaren 2ko erabakiaren arabera interpretatuko da.

IV. ERANSKINA.–TALDE PROFESIONAL BAKOITZEKO ALDIZKAKO LANGILE FINKOEI DEI EGITEKO ZERRENDAK

Lanbide talde bakoitzerako erroldan ezarritako hurrenkera zorrotz beteko da aldizkako langile finkoei lanera deitzeko orduan.

ALDIZKAKO LANGILE FINKOEN ERROLDA

2024. URTEA

CORTESKO LANTOKIA

Zk.

ANTZINATASUNAREN DATA

IZEN-DEITURAK

KATEGORIA

SEXUA

KONTRATAZIOAK

1

2018-10-01

María Eva Galindo Jiménez

Laguntzailea

az.

300

2

2019-09-09

Gracia María Goñi Ibañez

Laguntzailea

az.

300

3

2019-09-09

Juan Pilar Cabrejas Marco

Laguntzailea

az.

300

4

2019-09-09

Pilar Lucía Modrego Segura

Laguntzailea

az.

300

5

2019-09-09

María De Las Nieves Martinez Becas

Laguntzailea

az.

300

6

2022-01-20

Demelsa Villafranca Navarro

Laguntzailea

az.

300

7

2022-01-20

Javier Litago Tabuenca

Makinako operadorea (eskorga)

or.

300

8

2022-01-20

Fco. Jose Rubio Gonzalo

Laguntzailea

or.

300

9

2022-01-20

Berta Ibañez Gil

Makinako operadorea (eskorga)

az.

300

V. ERANSKINA.–DESADOSTASUNAK KONPONTZEA

Alderdien arteko desadostasunak Batzorde Paritariora igorriko dira.

Desadostasuna Batzorde Paritarioan konpontzen ez bada (desadostasun indibiduala izan edo kolektiboa izan), alderdiek men eginen diete Nafarroako Lan Auzitegian adiskidetze eta bitartekotza faseetan gatazkak konpontzeko aurreikusitako prozedurei. Orobat, arbitrajearen irtenbidea har dezakete horretarako adostasuna badago.

Beraz, artikulu honek balio du aldeak gatazkak konpontzeko arbitraje-organo horri berariaz atxikitzeko, eraginkortasun orokorra duela, eta ondorioz, itunak enpresa, ordezkari sindikalak eta langileak behartzen ditu beren desadostasunak aipatu organoaren bitartekaritza eta adiskidetze prozeduretan azaltzera, epaitegietara jo aitzin.

VI. ERANSKINA.–ETENGABEKO PRESTAKUNTZA

Ultracongelados de Cortes SL enpresako Zuzendaritzak eta sindikatuen ordezkariek, hitzarmen honen sinatzaileak baitira, argi ikusten dutenez langileen etengabeko prestakuntzak balio estrategikoa duela eta enpresako giza kapitalean egiten den inbertsioa dela, erabaki dute prestakuntza programak batera sustatzea, eta plantillako ahalik eta langile gehien sartzea horietan.

VII. ERANSKINA.–LAN-POLTSA

Enpresak, lanpostu hutsak betetzeko, lehentasuna emanen die Ultracongelados de Cortes SLU enpresako langileen seme-alabei, betiere agintzen zaizkien lanak egiteko baldintza egokiak betetzen badituzte.

VIII. ERANSKINA.–SOLDATA TAULAK

SOLDATEN TAULA 2023RAKO (euroak)

1.752 ordu (2022ko taula + %5,7)

Plantillako langile finkoak

KATEGORIAREN IZENA

MAILAK

SOLDATA

HILABETEA

SOLDATA

URTEA

ORDUAN

ORDUA

HOTZAREN PLUSA

GAUEKO LANAREN PLUSA

GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUDUNA

1.1. MAILA

1.815,10

27.226,50

27,06

1,45

2,44

1. MAILAKO ADMINISTRARI BURUA

1.2. MAILA

1.674,54

25.118,10

24,96

1,37

2,26

ERDI MAILAKO TEKNIKARI TITULUDUNA

1.3. MAILA

1.674,54

25.118,10

24,96

1,37

2,26

2. MAILAKO ADMINISTRARI BURUA

1.4. MAILA

1.602,94

24.044,10

23,89

1,27

2,17

ARDURADUN NAGUSIA

1.5. MAILA

1.602,01

24.030,15

23,88

1,27

2,17

FABRIKAZIOKO BURU TEKNIKOA

1.6. MAILA

1.570,81

23.562,15

23,42

1,26

2,14

1. MAILAKO ADMINISTRARI-OFIZIALA

1.7. MAILA

1.526,06

22.890,90

22,76

1,22

2,03

ATALEKO ARDURADUNA

1.8. MAILA

1.521,36

22.820,40

22,68

1,22

2,03

SALTZAILE BIDAIARIA – SALTZAILEA

1.9. MAILA

1.469,89

22.048,35

21,91

1,22

1,98

1. MAILAKO OFIZIALA

1.10. MAILA

1.416,03

21.240,45

21,12

1,22

1,91

2. MAILAKO ADMINISTRARI-OFIZIALA

1.11. MAILA

1.407,64

21.114,60

20,98

1,22

1,91

2. MAILAKO OFIZIALA/MAKINAKO OPERADOREA

1.12. MAILA

1.406,02

21.090,30

20,97

1,22

1,90

ESPEZIALISTA

1.13. MAILA

1.354,78

20.321,70

20,22

1,22

1,83

LAGUNTZAILEA

1.14. MAILA

1.354,78

20.321,70

20,22

1,22

1,83

IZANGAIA

1.15. MAILA

1.215,43

18.231,45

20,22

1,22

1,83

17 URTEKO PINTXEA

1.16. MAILA

1.128,39

16.925,85

-

-

-

16 URTEKO PINTXEA

1.17. MAILA

1.044,46

15.666,90

-

-

-

Urteko soldata = hileko soldata × 15.

Aldizkako langile finkoentzat eta behin-behinekoentzat

KATEGORIAREN IZENA

MAILAK

ORDUKO SOLDATA GLOBALA

OINARRIZKO SOLDATA

ZATI PROPORTZIONALAK APARTEKO ORDUA

HOTZAREN PLUSA

GAUEKO
LANAREN PLUSA

1. MAILAKO OFIZIALA

2.10. MAILA

12,12

7,27

4,85

21,12

1,22

1,91

2. MAILAKO OFIZIALA/MAKINAKO OPERADOREA

2.12. MAILA

12,04

7,22

4,82

20,97

1,22

1,90

ESPEZIALISTA

2.13. MAILA

11,60

6,96

4,64

20,22

1,22

1,83

LAGUNTZAILEA

2.14. MAILA

11,60

6,96

4,64

20,22

1,22

1,83

IZANGAIA

2.15. MAILA

10,41

6,25

4,16

20,22

1,22

1,83

17 URTEKO PINTXEA

2.16. MAILA

9,66

5,80

3,86

-

-

-

16 URTEKO PINTXEA

2.17. MAILA

8,94

5,36

3,58

-

-

-

Orduko soldatan honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,67 sartuta dago: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga, eta fideltasun paga.

SOLDATEN TAULA 2024rako (euroak)

1.752 ordu (2023ko taula + %3,1)

Plantillako langile finkoak

KATEGORIAREN IZENA

MAILAK

SOLDATA

HILABETEA

SOLDATA

URTEA

APARTEKO ORDUA

HOTZAREN PLUSA

GAUEKO LANAREN PLUSA

GOI MAILAKO TEKNIKARI TITULUDUNA

1.1. MAILA

1.871,37

28.070,55

27,90

1,49

2,52

1. MAILAKO ADMINISTRARI BURUA

1.2. MAILA

1.726,45

25.896,75

25,73

1,41

2,33

ERDI MAILAKO TEKNIKARI TITULUDUNA

1.3. MAILA

1.726,45

25.896,75

25,73

1,41

2,33

2. MAILAKO ADMINISTRARI BURUA

1.4. MAILA

1.652,63

24.789,45

24,63

1,31

2,24

ARDURADUN NAGUSIA

1.5. MAILA

1.651,67

24.775,05

24,62

1,31

2,24

FABRIKAZIOKO BURU TEKNIKOA

1.6. MAILA

1.619,51

24.292,65

24,15

1,30

2,21

1. MAILAKO ADMINISTRARI-OFIZIALA

1.7. MAILA

1.573,37

23.600,55

23,47

1,26

2,09

ATALEKO ARDURADUNA

1.8. MAILA

1.568,52

23.527,80

23,38

1,26

2,09

SALTZAILE BIDAIARIA / SALTZAILEA

1.9. MAILA

1.515,46

22.731,90

22,59

1,26

2,04

1. MAILAKO OFIZIALA

1.10. MAILA

1.459,93

21.898,95

21,77

1,26

1,97

2. MAILAKO ADMINISTRARI-OFIZIALA

1.11. MAILA

1.451,28

21.769,20

21,63

1,26

1,97

2. MAILAKO OFIZIALA / MAKINAKO OPERADOREA

1.12. MAILA

1.449,61

21.744,15

21,62

1,26

1,96

ESPEZIALISTA

1.13. MAILA

1.396,78

20.951,70

20,85

1,26

1,89

LAGUNTZAILEA

1.14. MAILA

1.396,78

20.951,70

20,85

1,26

1,89

IZANGAIA

1.15. MAILA

1,253,11

18.796,65

20,85

1,26

1,89

17 URTEKO PINTXEA

1.16. MAILA

1.163,37

17.450,55

-

-

-

16 URTEKO PINTXEA

1.17. MAILA

1.076,84

16.152,60

-

-

-

Urteko soldata = hileko soldata × 15.

Aldizkako langile finkoentzat eta behin-behinekoentzat

KATEGORIAREN IZENA

MAILAK

ORDUKO
SOLDATA
GLOBALA

OINARRIZKO SOLDATA

ZATI PROPORTZIONALAK

APARTEKO ORDUA

HOTZAREN PLUSA

GAUEKO
LANAREN PLUSA

1. MAILAKO OFIZIALA

2.10. MAILA

12,50

7,50

5,00

21,77

1,26

1,97

2. MAILAKO OFIZIALA / MAKINAKO OPERADOREA

2.12. MAILA

12,41

7,45

4,96

21,62

1,26

1,96

ESPEZIALISTA

2.13. MAILA

11,96

7,18

4,78

20,85

1,26

1,89

LAGUNTZAILEA

2.14. MAILA

11,96

7,18

4,78

20,85

1,26

1,89

IZANGAIA

2.15. MAILA

10,73

6,44

4,29

20,85

1,26

1,89

17 URTEKO PINTXEA

2.16. MAILA

9,96

5,98

3,98

-

-

-

16 URTEKO PINTXEA

2,17. maila

9,22

5,53

3,69

-

-

-

Orduko soldatan honako kontzeptu hauei dagozkien zati proportzional guztien %66,67 sartuta dago: igandeak, larunbatak, jaiegunak, oporrak, aparteko 2 paga, eta fideltasun paga.

IX. ERANSKINA.–KATEGORIAK ETA SOLDATA MAILAK ASIMILATZEKO KATALOGOA

1989ko maiatzaren 5eko Erabakiaren VIII. eranskinean ezarritako kategorien zerrendaren arabera (1989ko ekainaren 3ko Ebazpena, ekainaren 22ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), ondotik ematen da kategoriak eta soldata mailak asimilatzeko katalogoa.

Plantillako langile finkoak:

LEHENGO KATEGORIAK

SOLDATA MAILA

KATEGORIA BERRIAK

Teknikari tituludunak:

Goi mailako tituludunak

1.1.

Goi mailako titulua daukan teknikaria

Goi mailakoa ez den titulua

1.3.

Erdi mailako titulua daukan teknikaria

Titulurik gabeko teknikariak:

Fabrikazioko buru teknikoa

1.6.

Fabrikazioko buru teknikoa.

Saltzaile bidaiaria

1.9.

Saltzaile bidaiaria edo saltzailea

Administrariak

Lehen mailako burua

1.2.

Lehen mailako burua

Bigarren mailako burua

1.4.

Bigarren mailako burua

Lehen mailako ofiziala

1.7.

Lehen mailako ofiziala

Bigarren mailako ofiziala

1.11.

Bigarren mailako ofiziala

Laguntzailea

1.14.

Laguntzailea

18 urtetik 20ra arteko telefonista

1.14.

Telefonista

Fabrikazioko langileak:

Arduradun nagusia

1.5.

Titulurik gabeko teknikaria

Ontzien arduraduna

1.8.

Sekzioko arduraduna

Teknikari laguntzailea

1.13.

Espezialista

Biltegizaina

1.13.

Biltegizaina

Zerrenda egilea / zaintzailea

1.13.

Zinpeko zaintzailea

Atezaina / mandataria

1.13.

Zaindaria edo atezaina

18 urtetik gorako mandatugilea

1.13.

Mandataria

Peoiak:

Peoi espezializatua

1.13.

Espezialista

Peoia

1.13.

Laguntzailea

Beharginak:

Lehen mailako gozogile-ofiziala

1.10.

Lehen mailako ofiziala

Bigarren mailako gozogile-ofiziala

1.12.

Bigarren mailako ofiziala

Ixtailea

1.13.

Espezialista

18 urtetik gorako laguntzailea

1.13.

Laguntzailea

Hotz-ganberetan:

Lehen mailako makinista

1.12.

Makinista

Laguntzailea

1.13.

Makinistaren laguntzailea

Lanbide osagarriak

Lehen mailako ofiziala

1.10.

Lehen mailako ofiziala

Bigarren mailako ofiziala

1.12.

Bigarren mailako ofiziala

Beste kategoria batzuk

Salmentetako burua

1.4.

Bigarren mailako administrazioburua

Analista

1.4.

Bigarren mailako administrazioburua

Programatzailea

1.7.

Lehen mailako administrari-ofiziala

Operadorea

1.11.

Bigarren mailako administrari-ofiziala

Zulatzailea / grabatzailea

1.14.

Administrari laguntzailea

Garbitzaileak

1.14.

Laguntzailea

17 urteko laguntzaileak, izangaiak, mandatugileak eta pintxeak

1.15.

17 urteko laguntzaileak, izangaiak, mandatugileak eta pintxeak

16 urteko laguntzaileak, izangaiak, mandatugileak eta pintxeak

1.16.

16 urteko laguntzaileak, izangaiak, mandatugileak eta pintxeak

2.–Aldizkako langile finkoak eta behin-behinekoak.

LEHENGO KATEGORIAK

SOLDATA MAILA

KATEGORIA BERRIAK

Lehen mailako gozogile-ofiziala, lehen mailako ofiziala eta upelgilea

2.10.

Lehen mailako ofiziala

Bigarren mailako gozogile-ofiziala, bigarren mailako ofiziala

2.12.

Bigarren mailako ofiziala

Lehen eta bigarren mailako makinista

2.12.

Makinako operadorea

Ixtailea, galdarraztailea, sugina, egoslea eta peoi espezializatua

2.13.

Espezialista

Peoia, laguntzailea eta urgazlea

2.14.

Laguntzailea

17 urteko laguntzaileak, izangaiak, mandatugileak eta pintxeak

2.15.

17 urteko laguntzaileak, izangaiak, mandatugileak eta pintxeak

16 urteko laguntzaileak, izangaiak, mandatugileak eta pintxeak

2.16.

16 urteko laguntzaileak, izangaiak, mandatugileak eta pintxeak

X. ERANSKINA.–ENPLEGU EGONKORTASUNA

Hitzarmen honetan behin-behineko bi langileak aldizkako langile finkoak izanen dira hitzarmen hau sinatu eta lanean hasten diren hurrengo egunean.

Plantillako langile finko (langile finko jarraituak) izanen dira, antzinatasunaren arabera:

–2024ko uztailaren 1ean: aldizkako 2 langile finko.

–2025eko urtarrilaren 1ean: aldizkako 1 langile finko.

XI. ERANSKINA.–BERDINTASUNARI BURUZKO ADIERAZPENA

Enpresak konpromisoa hartzen du Berdintasunari buruzko Legeak sartutako hobekuntzak errespetatzeko (martxoaren 22ko 3/2007 LO).

XII. ERANSKINA.–BESTE XEDAPEN BATZUK

1. Bularra emateko baimena metatzen ahal da (ordu bat egunean).

2. Amatasunaren legezko atsedenaldia lau aste luzatuko da, enpresak ordainduta.

XIII. ERANSKINA.–LARUNBAT SOLIDARIOA

Hala nahi duten langileek aukera dute enpresari eskatzeko larunbat batean lan egiten duten aparteko orduen dirua helburu solidario batzuetara bidaltzeko. Ekimen honetan parte hartzen duten langile guztiek aukeratuko dute bozketaz dirua nora bideratu. Kobratzen ez den diru hori enpresaren kontu batean sartuko da, langileek nora bideratu jakinarazi arte. Dirua nora bidali erabakitzeko bozketan berean ekimenean parte hartzen duten langileen ordezkari bat ere aukeratuko da, dirua erabakitako destinora entregatzeko ardura izanen duena. Enpresako Zuzendaritzak langile horri entregatuko dio kontuan dagoen dirua. Aukeratutako langileak dirua egoki erabili duela justifikatu beharko du lankideen aurrean.

Iragarkiaren kodea: F2409246