145. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Borondatezko birpartzelazioa, Murugarrengo UE-MUG-8 exekuzio-unitatean. Jendaurrean jartzea

Alkatetzaren 2024ko ekainaren 20ko ebazpen baten bidez, erabaki zen hasiera batez onestea Murugarrengo UE-MUG-8 exekuzio-unitatearen birpartzelazio proiektua. Proiektua Amaya Maestu Pérez de Pipaónek sustatu du.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aritzalan (Deierri), 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea, Marta Mendaza Acedo.

Iragarkiaren kodea: L2410266