2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
2024ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Mendabiako Udalak, 2024ko ekainaren 20an egin ohiko bilkuran, aho batez erabaki zuen honako aurrekontu-aldaketa hauen espedientea hasiera batez onestea:
–5/2024 aurrekontu-aldaketa, 2024rako onetsitako aurrekontu orokor bakarrarena, horren bidez ordaintzeko nekazaritza azpiegituretan egin beharreko birjarpen-obrak (97.784,06 euro), 2023ko maiatza eta iraila bitartean izandako euri erauntsiek eragindako kalteengatik. Aldaketa hori ordainduko da kreditu-gehigarri baten bidez, zeina finantzatuko baita atxikitako finantzazioa duten gastuetarako diruzaintzako gerakinarekinz.
–6/2024 aurrekontu-aldaketa, 2024rako onetsitako aurrekontu orokor bakarrarena, horren bidez ordaintzeko dirulaguntza izendunak, Mendabiako Joten Elkarteari eta Regaliz de Palo Lazagurría Txirrindulari Elkarteari, guztira 2.941,45 euro. Dirulaguntza horiek kreditu berezi bidez ordainduko dira, "BTT lasterketa-erakundea" izeneko 1 34000 2260903 aurrekontu-aplikaziotik.
Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).
Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, 2024ko 5. eta 6. aurrekontu-aldaketak behin betikoak bilakatuko dira, eta argitaratu eginen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Mendabian, 2024ko ekainaren 24an.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2410042