Iragarkia
145. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 16a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
130E/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez onesten baitira "Dirulaguntzak ekintzailetzan inbertitzeko Pirinioetako Planaren lurraldearen eremuan" izeneko dirulaguntzaren deialdia 2024 eta 2025 urteetarako eta deialdi hori arautuko duten oinarriak, eta gauzatzeko 160.000 euroko gastua baimentzen da 2024ko ekitaldiko gastuen aurrekontuko 210002 21400 7709 922100 partidaren kargura ("Dirulaguntzak berrikuntzako ekintzailetzan inbertitzeko Pirinioetako Plana"), baita xede bererako 2025eko ekitaldiko gastuen aurrekontuan gaitzen den partida baliokidearen kargura ere. DDBN identifikazioa: 767382.
Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa onesten duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan ezarri zen Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiaren misioa dela despopulazioaren kontrako borrokaren estrategiarekin lotuta dauden neurriak, erronka demografikoari aurre egitekoak eta lurralde egituraketaren aldekoak aztertu, koordinatu, proposatu eta izapidetzea.
2017ko maiatzean eratu zen "Pirinioetako Mahaia", eskualde horretako toki erakundeek (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legean jaso bezala) eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko udalerriek osatua; mahai horren antolakuntzan tokia dute, halaber, inguru horietako erakunde sozialek eta herritarrek. Mahai horretatik sortu zen Pirinioetako egoerari buruzko ponentzia bat eratzeko proposamena, zeina begi onez hartu baitzuen Foru Parlamentuak.
Parlamentuko Ponentziak egindako txostenean jasota daude Nafarroako Pirinioaldeko diagnostikoaren elementu kritikoak: biztanle gutxi eta sakabanatuak, populazio zahartua eta gehienbat gizonezkoek osatua, dinamika demografiko negatiboa, oinarrizko zerbitzuen gutxitzea, mugikortasunerako oztopoak, azpiegitura aurreratuen falta, egun dauden jarduera ekonomikoetan aritzeko enplegu falta eta belaunaldi berririk eza, etxebizitza lortzeko zailtasunak... Horren aurrean, aldiz, bizimolde berriak ditugu, hirikoa eta landakoa parekatzen dituztenak, landa eremuari sustatu beharreko balioa ematen dion ikuspegia agertzen hasi da, bertako ondare eta ingurumen aberastasuna, jarduera sektore berriak eta herritar taldeen bizitasuna ere hor daude... Horiek guztiak Pirinioetako Lurralde Garapen Jasangarriaren pizgarri izaten ahal diren aukerak dira.
Parlamentuak emandako gomendioetako bat "Pirinioetako Plan Estrategikoa egin eta inplementatzea" da.
Parlamentuaren gomendio horiek aplikatuz, Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiak lehendabizi, eta Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiak legegintzaldi honetan, zenbait ekimen gauzatu ditu Pirinioetako Plana inplementatzeko, ekintzei nahiz antolaketari dagokienez Pirinioetako Mahaiaren jarraibideetan eta erakunde kualifikatuekiko elkarlanean oinarritu den estrategia erabiliz.
Lurralde Kohesiorako Departamentuak Pirinioetako Planari dagozkion ekimenetan duen interes publikoaren erakusgarri, Nafarroako Lurralde Estrategiara jotzea besterik ez dago (Nafarroako Parlamentuak 2005eko uztailaren 4an onetsia). Bertan, Pirinioek presentzia zehatz eta nabarmena dute, bai Nafarroako Lurralde Ereduaren definizioan (3.3.7 kapitulua. Pirinioak eta beste espazio natural eta nekazaritzako batzuk), bai lurraldearen kultura berrirako estrategian (4.5.2 kapitulua. Pirinioak).
Martxoaren 13ko 2/2024 Foru Legearen bidez onetsi ziren 2024ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, 80.000,00 euroko kreditu bat dago, "Dirulaguntzak ekintzailetza-proiektu berritzaileentzat Pirinioetako Plana" izeneko 210002 21400 7709 922100 partidari aplikatua.
2024 eta 2025. urtetako ekitaldietarako Pirinioetako Planaren lurraldearen eremuan ekintzailetzako inbertsio-proiektuak gauzatzeko interesa duten pertsona fisikoei eta juridikoei dirulaguntza emateko deialdia egiteko premia dela-eta (160.000 euro, BEZa barne), eskatzen da urte anitzeko kreditu erreserbaren aurretiko kontabilizazioa egin dadila, gauzatu ahal izateko, 210002 21400 7709 922100 partidan eta 2025erako partida baliokidean, kreditu egokia eta nahikoa egotearen baldintza etengarriaren menpe.
2016ko urtarrilaren 1ean, abian jarri zen Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (DDBN), bat etorriz Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legean xedatutakoarekin. Lege horretan xedatuta dago, hain zuzen, autonomia erkidegoek beren dirulaguntza deialdien berri eman behar diotela DDBNri.
Horrenbestez, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuaren txostena ikusita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Deialdi hau onestea: "Dirulaguntzak ekintzailetzan inbertitzeko Pirinioetako Planaren lurraldearen eremuan 2024 eta 2025. urteetarako".
Bigarrena.–Deialdiko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean ageri dira.
Hirugarrena.–160.000 euroko gastua baimentzea, partida hauen kargura:
• 80.000,00 euro 2024ko ekitaldiko gastuen aurrekontuaren "Dirulaguntzak ekintzailetza-proiektu berritzaileentzat Pirinioetako Plana" izeneko 210002 21400 7709 922100 partidaren kargura.
• 80.000,00 euro 2025eko ekitaldiko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den partida baliokidearen kargura.
Laugarrena.–Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Bosgarrena.–Ebazpen hau igortzea Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (Kontabilitate Zentroa), Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzura eta departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatura, behar diren ondorioak izan ditzan.
Seigarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
DIRULAGUNTZEN DEIALDIA, EKINTZAILETZAN INBERTITZEKO 2024AN PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDEAREN EREMUAN. OINARRI ARAUTZAILEAK
1. Xedea eta helburua.
Oinarri hauetan araututako laguntzen helburua da Pirinioetako Planaren aplikazio eremuan pertsona fisikoek edo juridikoek inbertsio produktiboko proiektuak egin ditzaten sustatzea, helburu nagusi honekin: lurraldean jarduera ekonomikoa dinamizatzea eta enplegua mantendu eta sortu dadila bultzatzea, bai eta berrikuntza bultzatzea ere, dauden enpresak garatuz eta hobetuz, edo ekimen ekintzaile berriak sortuz eta abian jarriz.
Laguntza hauen xedea da ondoko tipologietako bati lotutako inbertsio proiektuak diruz laguntzea:
1.1. Enpresa jarduera berri bat sortzea.
1.2. Dagoen jarduera baten gaitasuna handiagotzea.
1.3. Dagoen jarduera dibertsifikatzea, eta, horretarako, negozioan lehen egiten ez ziren beste jarduera batzuk gauzatzea.
1.4. Lehen egiten zen ekoizpen jarduera erabat aldatzea.
2. Laguntzen hartzaileak.
Laguntzak eskatzen ahalko dituzte Pirinioetako Plana aplikatzen den lurraldean 2024 eta 2025. urteetan zehar inbertsio nahiz jarduera produktiboak egin nahi dituzten pertsona fisiko zein juridikoek.
Pirinioetako Planaren eremu geografikoa osatzen dute Pirinioetako Eskualdeak (Nafarroako Toki Administrazioaren Erreformarako otsailaren 4ko 4/2019 Foru Legearen I. eranskinean zehazten denak), eta Artzibarko eta Orotz-Beteluko udal-mugarteek, baita ondoren Pirinioetako Planean sartzen ahal diren guztiek ere.
3. Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Honako hauek behar dira laguntza eskuratzeko:
a) Pertsona fisikoen kasuan:
i) Adinez nagusia izatea.
ii) Pirinioetako Plana aplikatzeko eremuko edozein udalerritan erroldatuta egotea, baita 2. oinarrian daudenetako batean ere.
iii) Laguntza eskuratu ahal izateko erabilitako enpresa mikroenpresa edo enpresa txikia izatea:
–Mikroenpresa: hamar langile baino gutxiago dituena, bi milioi euro baino gutxiago fakturatzen duena eta balantzean bi milioi euro baino gutxiagoko aktiboa duena.
–Enpresa txikia: hamar milioi euro baino gutxiago fakturatzen duena, 50 langile baino gutxiago dituena eta balantzean hamar milioi euro baino gutxiagoko aktiboa duena.
b) Pertsona juridikoen kasuan:
i) Mikroenpresa edo enpresa txikia izatea, lehenagoko apartatuan ezarritakoaren arabera.
ii) Egoitza soziala Nafarroan izatea.
iii) Jarduera egiten den edo eginen den udalean jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egotea.
c) Kasu guztietan:
i) Jarduera ekonomikoa, osorik edo partez, deialdian aipatzen den eremu geografikoan garatzea.
ii) Tributu betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak izatea.
iii) Dagozkion udal lizentziak izatea edo horiek lortzeko prozedura hastea eskatuta izatea.
iv) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretan ez egotea.
v) Ingurumen arloan neurri zuzentzaileak eskatzen dituen zehapen irmorik jaso ez izana aurreko bi urteetan, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita. Zehapena izan bada, zehapen organoaren txosten baten bidez egiaztatu behar da neurri horiek abian jarri direla eta bete dela neurriak aplikatzeko egutegia.
vi) Unibertsitate publikoak, erakunde autonomoak eta sozietate eta fundazio publikoak ezin dira laguntza hauen onuradun izan.
4. Gastu diruz lagungarriak eta ez-lagungarriak.
Honako gastu hauek dira diruz lagungarriak:
a) Ondasun higiezinak erostea.
b) Ondasun higiezinak eraikitzea edo hobetzea: premia berrietara egokitzeko inbertsioak, ez konponketa hutsak edo mantentze lanak.
c) Ekipo-ondasunak hornitzea: makina eta ekipo berriak, ekipo informatikoak, erremintak eta altzariak erostea eta instalatzea, eta garraiorako edo banaketarako egokitzapenak.
d) b) eta c) apartatuetako gastuei lotutako kostu orokorrak: proiektuen erredakzioak, obra zuzendaritzak, analisiak, saiakuntzak, muntaketako eta eragiketako ingeniaritza, prestakuntza edo informazio jarduerak, bideragarritasunari eta merkatuari buruzko azterketa eta planak, aholkularitza juridiko eta finantzarioa, peritu lanak, ingurumen aholkularitza eta ekonomiaren eta ingurumenaren arloko jasangarritasunari buruzko aholkularitza.
e) Inbertsio ukiezinak.
f) Proiektuaren sustapena eta zabalkundea.
Gainera, gastu diruz lagungarriek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
a) Proiektua garatzeko funtsezkoak izatea.
b) Merkatuaren prezioei egokitzea. Gastu diruz lagungarrien erosketa kostua ez da inoiz izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
g) "Kostu orokorretarako" gastu diruz lagungarria "ondasun higiezinak eraiki edo hobetzeko" eta "ekipo-ondasunak hornitzeko" gastu diruz lagungarri guztien baturaren % 12ra mugatzen da.
h) Gastu guztiak justifikatuko dira, kontabilitateko dokumentazio bidez, higiezinetan gauzatu direnean.
i) Gastu guztiek egon behar dute jarduera ekonomikoari atxikita.
Kostu diruz lagungarriren baten zenbatekoa, BEZa kenduta, 12.000 eurotik gorakoa bada (ekipo-ondasunak hornitzearen kasuetan eta arkitektura, ingeniaritza edo aholkularitza enpresek zerbitzu bat ematen duten kasuetan), edo 30.000 eurotik gorakoa (obra gauzatzeko kostuaren kasuan), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientziaren eta ekonomiaren irizpideei jarraituz aukeratu dela. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztuko ditu, eta aukeratutako eskaintza zergatik hautatu duen justifikatu beharko du "Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa" izeneko inprimakian.
Honako kasu hauetan onuradunak ez du hiru eskaintza aurkeztu beharrik izanen (eta hori aipatutako inprimakian justifikatu beharko du):
a) Gastuaren edo inbertsioaren ezaugarrien berezitasunak direla-eta merkatuan ez badago behar adina entitate hornidura hori enpresak eskatzen dituen baldintzetan egiteko.
b) Enpresan jadanik egin diren beste gastu edo inbertsio batzuekin lotura badute, eta frogatzen bada hornitzaile berarekin soilik gauzatzen ahal direla behar bezala.
c) Gastua dirulaguntza eskatu baino lehen egin denean (fakturatu eta ordaindu denean).
Laguntzak kudeatzen dituen organoaren ustez onuradunak hornitzailearen hautaketari buruz aurkeztu duen egiaztagiria ez bada nahikoa, gastu nahiz inbertsio horri dagokion dirulaguntza ez da ordainduko.
Ez dira diruz lagunduko dirulaguntzak kudeatzen dituen organoaren iritziz 3. apartatu honetan adierazitako moduan frogatzen ez diren gastuak.
Honako gastu hauek ez dira diruz lagungarriak:
a) Lurrak erostea eta lurrak eskuratzearekin lotutako gastuak.
b) Ordezpen huts diren inbertsioak, salbu eta erosten diren makinak edo ekipamendua aurrekoak ez bezalakoak badira, erabilitako teknologiagatik, haien errendimenduagatik edo hamar urtetik gorako antzinatasuna izateagatik.
c) Makinak eta ekipamenduak erosteko finantza errentamendua.
d) Ibilgailuak, salbu eta proiektuaren helburua lortzeko egokitzapenen bat egina dutenak, dauzkaten ezaugarriengatik helburu horretarako bakarrik erabil badaitezke.
e) Material suntsikorra eta jostailuak, apaingarriak eta etxetresna txikiak eta sukaldeko tresneria.
f) Enpresa baten ohiko funtzionamenduaren ondorio direnak: hornidurak, interesak eta horien birfinantzaketa, langile-gastuak, dietak eta kilometrajea, aseguruak eta beste gastu orokor batzuk.
g) Gastu orokorrak eta industria mozkina.
h) BEZa edo pertsona edo entitate onuradunak berreskuratzen ahal dituen zergak ordaintzearen gastuak, interes zordunak eta eragiketa finantzarioen gastuak.
i) Ezkontideen edo lehen mailako ahaideen artean ondasunak eta zerbitzuak eskualdatzea, baita pertsona fisiko eta juridikoen arteko eskualdatzeak ere, baldin eta horiek bazkide baldin badira.
j) Eskura egindako ordainketak.
k) Deialdiko hautagarritasun eguna baino lehen hasitako inbertsioak edo gastuak.
l) Diruz lagundutako proiektuaren jarduerarekin bat ez datozenak.
Bigarren eskuko ekipo ondasunak eskuratzeko kostuak diruz laguntzen ahal dira, baldin eta baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Saltzailearen adierazpen bat izatea, ondasunen jatorria zehaztu eta Espainiako edo Europar Batasuneko dirulaguntzarik jaso ez dutela adierazteko.
b) Prezioa ez izatea erreferentziako merkatu balioa eta antzeko ondasun berrien kostua baino handiagoa; tasazio independente batek egiaztatuko du hori.
Diruz lagungarriak izanen dira ondasun horiek desmuntatzeko, lekualdatzeko, muntatzeko eta egokitzeko kostuak, baldin inbertsioaren kostu handien gisa kontabilizatzen badira.
5. Hautatzeko eta baloratzeko irizpideak.
Ekintzak diruz lagunduko dira balorazio irizpide hauen arabera lortzen duten puntuazioak ezarritako ordenan:
IRIZPIDEA | GEHIENEKO PUNTUAZIOA 115 puntu | |
1.–Ekintzailetzaren izaera | ||
a) Ekonomia soziala | 10 PUNTU | |
Ekonomia Sozialaren gaineko martxoaren 29ko 5/2011 Legearen arabera, ekonomia soziala hauxe da: • sektore publikokoak ez diren entitateak, funtzionamendu eta kudeaketa demokratikoarekin eta bazkideen eskubide eta betebeharren berdintasunarekin, irabazien jabetza- eta banaketa-araubide berezia gauzatzen dutenak, ekitaldiko soberakinak erabiliz erakundea hazteko eta komunitatearentzako zerbitzuak hobetzeko • eta barnean hartzen ditu kooperatibak, lan elkartuko enpresak, lan-sozietateak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, laneratzeko enpresak, mutuak edo mutualitatea eta elkarteetako mikroekintzailetzak | ||
b) Arlo hauei loturiko ekintzailetzak: lehen sektorea (nekazaritza, abeltzaintza, nekazaritzako elikagaien sektorea, baso-sektorea), zaintza, teknologia berriak eta digitalizazioa, energia berriztagarriak, turismoa, merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak... | 5 PUNTU | |
c) Jarduera berria | 5 PUNTU | |
d) Dagoen jarduera bat handiagotzea / dibertsifikatzea / eraldatzea | 3 PUNTU | |
2.–Eskatzailearen izaera | ||
a) Tipologia | ||
Pertsona fisikoa edo mikroenpresa bada. | 10 PUNTU | |
b) Generoa | 10 PUNTU | |
Pertsona fisikoetan: emakumea bada, IFZn esaten denaren arabera. | ||
Pertsona juridikoetan: kapital sozialaren % 50, gutxienez, emakumeena bada eta gobernu organoen % 50, gutxienez, emakumeek osatzen badute, enpresaren estatutuetan eta eskrituretan ezartzen denaren arabera, eskaera egiten den unean | ||
c) Gaztetasuna | 10 PUNTU | |
Pertsona fisikoetan: laguntza eskaeran puntuak eskatzen badira irizpide honengatik, eta adina 35 urte edo gutxiago bada, laguntza eskatzen denean eta IFZn dagoen jaiotegunaren arabera. | ||
Pertsona juridikoetan: laguntza eskaeran puntuak eskatzen badira irizpide honengatik, eta kapital sozialaren % 50, gutxienez, 35 urte edo gutxiago dutenena bada eta gobernu organoen % 50, gutxienez, 35 urte edo gutxiago dutenek osatzen badute, enpresaren eskrituretan eta estatutuetan eta aurkeztutako IFZetan esaten denaren arabera. | ||
d) Desgaitasuna | 5 PUNTU | |
Pertsona fisikoetan: laguntza eskaeran puntuak eskatzen badira irizpide honengatik, eta Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentuak desgaitasuna berresten badu. | ||
Pertsona juridikoetan: laguntza eskaeran puntuak eskatzen badira irizpide honengatik, eta kapital sozialaren % 50, gutxienez, desgaitasuna dutenena bada eta gobernu organoen % 50, gutxienez, desgaitasuna dutenek osatzen badute, eta Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako Departamentuak desgaitasuna berresten badu | ||
3.–Sortutako enpleguen ezaugarriak | ||
a) Kontratu motak | ||
Kontratuen % 50 iraupen mugagabekoak dira | 5 PUNTU | |
35 urtetik beherakoen kontratu mugagabeak | 10 PUNTU | 2 puntu kontratu |
Kontratu mugagabeak emakumeentzat | 10 PUNTU | 2 puntu kontratu |
Kontratu mugagabeak dibertsitate funtzionala dutenentzat | 10 PUNTU | 2 puntu kontratu |
Enplegu sozial babestuko kontratua | 10 PUNTU | 2 puntu kontratu |
4.–Inbertsio mota | ||
a) Higiezin mota | ||
Jarduera eginen den eraikina dagoeneko badago, hau da, ez da eraiki behar. | 3 PUNTU | |
b) Ekipo ondasunak | ||
Proiektua gauzatzeko ekipo-ondasunak bigarren eskukoak badira. | 3 PUNTU | |
5.–Kalitate izendapenei eta/edo sektoreko elkarteei atxikitzea | ||
a) Kalitatearen ziurtagiriak | 3 PUNTU | Puntu bat espezialitate bakoitzeko, eta gehienez ere 3 puntu |
b) Asoziazionismo maila | ||
Sortu beharreko jardueraren sektoreko elkarte espezifikoen bazkidea izatea. | 3 PUNTU | Puntu bat, gehienez |
115 PUNTU | ||
6. Deialdiaren zenbatekoa eta dirulaguntzen banaketa.
6.1. Deialdi honek 80.000,00 euroko zuzkidura izanen du bi urtalditan zehar, 2024 eta 2025, 2024ko gastu-aurrekontuko "Dirulaguntzak ekintzailetza-proiektu berritzaileentzat Pirinioetako Plana" izeneko 210002 21400 7709 922100 partidaren kargura. Partida baliokideak gaituko dira 2025eko ekitaldirako.
6.2. Dirulaguntza emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz eginen da.
6.3. Proiektu bakoitzeko ekitaldi bakoitzean emanen den gehieneko zenbatekoa, zeinahi ere den aurkeztutako proiektuaren kostu osoa, % 80 izanen da, 15.000 eurora eta 30.000 eurora arte bi urtaldietan zehar.
6.4. Proiektuak puntuazio hurrenkeraren arabera ordenatuko dira, 5. oinarriko balorazio irizpideei jarraikiz. Funtsak ordena horretan banatuko dira aurrekontuko partida ahitu arte. Aurrekontuko krediturik ez egoteagatik dagokion dirulaguntza osorik jasotzerik ez duen azken proiektuari aurrekontuan erabilgarri dagoen zenbatekoa emanen zaio behin-behinekoz.
6.5. Onuradun batek uko egiten badio dirulaguntzari, zenbateko erabilgarria aurrekontuko diru faltagatik laguntzarik jaso ez duten proiektuei emanen zaie, lortutako puntuazioaren araberako ordenari jarraikiz. Uko egitea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari jakinaraziko zaio.
7. Gauzatzeko epea.
7.1. Proiektuak gauzatzeko epea 2024ko urtarrilaren 1etik 2025eko urriaren 31ra artekoa izanen da.
7.2. Nolanahi ere, proiektuak amaitzeko konpromisoa zer urtetarako hartu den (hasierako eskabidean edo proposatutako eta onartutako birprogramazioan), urte horretako urriaren 31 baino lehen bukatu beharko dira.
8. Eskatzaileek aurkeztu beharreko hasierako dokumentazioa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren kalterik gabe, laguntzak eskatzeko honako dokumentazio hau aurkeztu behar da:
–Eskaera egiteko inprimakia, behar bezala beteta, I. eranskinaren arabera. Nafarroako Gobernuak Interneten duen atariko (www.nafarroa.eus) zerbitzuen katalogoan eskuratzen ahal da, laguntzen fitxan. Helbide elektroniko bat adierazi beharko da, Administrazioarekiko harremanetarako lehenetsitako bide gisa.
–Jarduera eratu duten pertsona fisikoen edo legezko ordezkarien NANak eta enpresaren IFK.
–Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria.
–Ogasun Publikoarekiko zerga- eta tributu-betebeharrak eguneratuak daudela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua.
–Erantzukizunpeko aitorpena, ebazpen honen II. eranskinean azaltzen den ereduaren araberakoa.
–Beste erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako dirulaguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Halaber, aditzera emanen dira, deialdi honetan parte hartzeko garaian, beste erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaerak (II. eranskina).
–BEZaren gaineko aitorpenaren ekintzailearen egiaztagiria (IV. eranskina).
–Transferentzia bidez kobratzeko eskaera, Nafarroako Gobernuaren ereduaren araberakoa.
–Enpresa proiektua azaltzen duen memoria, eta bideragarritasun txosten teknikoa eta ekonomiko-finantzarioa.
–Pertsona juridikoen kasuan eraketaren eskritura publikoa.
–Enpresa jarduera garatzen den merkataritzako lokalen edo nabe industrialen alokairu kontratuaren kopia, edo salerosketa eskriturarena.
–Pertsona juridikoen kasuan, sozietatearen eskriturak eta estatutuak, baita 35 urte edo gutxiago duten langile gazteen IFZ ere, baldin eta 5. oinarriaren 2.c) irizpidearen araberako puntuak eskatzen badira.
–Egiaztatzeko beste edozein dokumentazio, adierazten duena deialdiaren 5. oinarrian jasotako baloratzeko irizpideak betetzen direla kontuan hartuak izateko eskatu diren irizpideetarako.
9. Eskaerak aurkezteko epea eta modua.
9.1. Eskabideak eta erantsitako agiriak telematikoki aurkeztuko dira, dirulaguntza kudeatzen duen unitate administratiboari zuzenduta, Nafarroako Gobernuaren erregistro orokor elektronikoaren bitartez, hilabeteko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Dokumentazioa eskaneatuta aurkeztuko da, dokumentu bereizietan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela.
Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak entitate interesdunaren gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du. Ogasuneko eta Funtzio Publikoko Ministerioaren http://notificaciones.060.es helbidean eskuratzen ahal da gaitutako helbide elektronikoa, eta jakinarazpen elektronikoen prozeduretako harpidetza ere bertan egiten ahal da. Horretarako, ziurtagiri digitala beharko da.
Deialdi honi dagokionez, harremanak eta komunikazioak gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bitartez egiteko betebeharra aplikatzekoa izanen zaie, baita ere, pertsona fisikoei.
9.2. Aurkeztutako dokumentazioa aski ez bada edo akatsak baditu, eskatzaileari errekerituko zaio dokumentazioa osatu edo akatsak zuzen ditzan hamar egun balioduneko epean; halaber, ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela. Akatsak zuzentzeko errekerimendua Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako moduan eginen da eta, horrez gain, ohartarazpen bat bidaliko da eskabide ereduan adierazten den helbide elektronikoaren bitartez, horixe izanen baita Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuarekin komunikatzeko lehentasunez erabiliko den bidea.
10. Dirulaguntza emateko prozedura eta dirulaguntzaren balorazioa.
10.1. Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17.1 artikuluan xedatutakoarekin bat.
Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari dagokio.
10.2. Proiektuei ematen zaien puntuazioan berdinketarik badago, deseginen da 5. oinarriaren 1.c apartatuan lortutako puntuazioaren arabera. Berdinketa egoten jarraitzen badu, 5. oinarriko 1.d apartatuan lortutakoa hartuko da aintzat; bestela, 2.a apartatukoa, 2.b apartatukoa, 2.c apartatukoa, 2.d apartatukoa, eta horrela segituko da, hurrenez hurren. Berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiatzaile gazteenaren alde eginen da.
10.3. Eskaerak 5. oinarrian ezarritakoari jarraikiz baloratuko dira, eta, horretarako, instrukzio organoak beste departamentu batzuetako pertsona batzuen laguntza izaten ahal du, eta egoki iruditzen zaizkion jarduketak egiten ahal ditu ebazpen proposamenaren oinarri izanen diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko.
10.4. Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuak ebazpen proposamena igorriko dio Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiari. Proposamenari txosten bat gehituko zaio, non adieraziko baita onuradunek dirulaguntzak jasotzeko beharkizun guztiak betetzen dituztela.
11. Dirulaguntzak emateko ebazpena.
11.1. Dirulaguntzak emateko ebazpena eta deialdi honetako gainerako ebazpenak ere bai Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emanen ditu hiru hilabeteko gehieneko epean eskaerak aurkezten direnetik.
Epe hori igarotzen bada berariazko ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, eskaera ezetsi egin dela ulertuko da, behar den errekurtsoa aurkeztu ahal izateko. Hori guztia Administrazioaren ebazpena eman beharraren obligazioaren kalterik gabe.
11.2. Dirulaguntzak ematen dituen ebazpenean honako hauek adieraziko dira: eskatzaileen zerrenda, diruz laguntzen diren proiektuak, proiektu bakoitzerako dirulaguntzaren zenbatekoa, dirulaguntza ordaintzeko modua eta, kasua bada, zein eskaerari esan zaion ezetz (arrazoia zehaztuta).
Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat, Gobernu Irekiaren Atarian jendaurrean jarriko dira, jakinarazi ondoko hilabetean, emandako dirulaguntzak, honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntzak zer programaren eta aurrekontu kredituren kontura ordainduko diren, onuraduna, emandako diru kopurua eta dirulaguntzaren helburua.
11.3. Ekitaldi ekonomiko jakin baten kontura dirulaguntza bat emateak ez du eskubiderik sortzen hurrengo ekitaldi ekonomikoen kontura ere dirulaguntzarik eskuratzeko.
11.4. Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute dirulaguntzak emateko ebazpenaren aurka, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.
12. Bitarteko elektronikoen bidezko komunikazioak.
Dirulaguntza hauen prozeduraren barruan egiten diren jarduketa guztien komunikazioak eta administrazio egintzen jakinarazpenak telematikoki eginen dira, entitate eskatzaileek gaitutako helbide elektronikoaren bidez.
13. Frogagiriak.
13.1. Dirulaguntzaren xedeko jarduketa guztiak egin ondoren, onuradunek justifikatu beharko dituzte emandako dirulaguntza kalkulatzeko oinarritzat hartzeko onartu diren gastu guztiak, baita proiektua gauzatu izana ere. Horretarako, jarduketaren gastuak eta ordainketak eta proiektuaren exekuzio osoa justifikatzeko azken eguna izanen da ekitaldi bakoitzeko urriaren 31, egun hori barne (2024 eta 2025), segun eta zer urtetarako hartu den diruz lagundutako proiektua amaitzeko konpromisoa. Horretarako, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
–Proiektua egin dela justifikatzeko memoria, oinarri hauen III. eranskinaren ereduari jarraikiz.
–Justifikazio kontu baten bidez justifikatuko dira izandako gastuak eta ordainketak (VI. eranskinaren arabera). Kontuak diruz lagundutako jardueren eta haien kostuaren aitorpena bildu beharko du gutxienez ere, jarduerak egiteko gastu guztiak banan-banan zehazturik. Jatorrizko fakturak aurkeztu beharko dira, baita horiek benetan ordaindu direla frogatzen duten agiriak ere. Frogatzeko balio bera duten beste agiri batzuk eta faktura elektronikoak onartuko dira, baldin eta betetzen badituzte zerga arloan onartuak izateko behar diren baldintzak.
–Hornitzailea aukeratzeko justifikazioa VII: eranskinaren arabera.
–Dokumentu bidezko froga, erakusteko bete dela diruz lagundutako jarduketetan Nafarroako Gobernuak parte hartu duela jakitera emateko betebeharra, hau da, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatu dela ekintzen publizitatean eta zabalkundean eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian, eta testu hau ere erantsi dela: "Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira.
–Egindako jarduketen frogagiriak eta haien ondoriozko produktuen edo hedapen- eta publizitate-materialen erakusgarriak aurkeztuko dira.
–Proiektuak bestelako laguntzarik edo dirulaguntzarik jaso duen azaltzen duen berariazko adierazpena. Hala bada, zehatz-mehatz adieraziko da zenbat diru jaso duen eta nondik, guztia II. eranskineko ereduari jarraikiz.
13.2. Instrukzio organoaren iritziz, gastuen justifikazioa eta haiek frogatzeko egindako ordainketena nahikoa ez bada, errekerimendua eginen dio eskatzaileari, beharrezko frogagiriak erants ditzan hamar egun balioduneko epean. Errekerimendu hori Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera eginen da, eta, horrez gain, ohartarazpena bidaliko da eskabidean adierazitako helbide elektronikora.
13.3. Egindako gastutzat joko da, oro har, ekitaldi bakoitzean ekintzak egiteko epea bukatu baino lehen, hots, 2024ko edo 2025eko urriaren 31 baino lehen, benetan ordaindu dena.
14. Dirulaguntza ordaintzeko modua eta epea.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez erabakiko da dirulaguntza ordaintzea, diruz laguntzen den jarduera egin ondoren eta onuradunak aurkeztu ondoren 13. oinarrian adierazitako justifikatzeko dokumentazioa. 2024ko nahiz 2025eko abenduaren 31 baino lehen eginen da.
15. Bateragarritasuna.
Dirulaguntzaren zenbatekoak, administrazio publiko honen eta beste batzuen laguntza eta dirulaguntzekin batera, edo estatuko nahiz nazioarteko barruko laguntza pribatu eta publikoekin batera, ezin izanen du inoiz gainditu onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua.
Dirulaguntzarako eskaerarekin batera konpromiso hau aurkeztu behar da: diruz laguntzen den kontratuaren indarraldian muga hori inoiz gainditzen bada, horren berri emanen da (II. eranskina).
16. Jarraipena eta kontrola.
Proiektu Estrategikoen Plangintza eta Garapenerako Zerbitzua arduratuko da, Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuko teknikarien bidez, proiektuen jarraipena egiteaz, garatutako alderdi guztiak gainbegiratu eta ebaluatzeaz eta finkatutako helburuen betetze-maila aztertzeaz.
17. Betebeharrak.
Deialdi honen babesean dirulaguntza jasotzen duten onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako betebeharrez gain:
a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzea, deialdiaren helburua betez.
b) Dirulaguntzaren xede den proiektua dela-eta sortzen den edozein gorabeheraren berri ematea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, eta aurkeztutako proiektuaren kudeaketa nahiz garapena aldatzeko baimena eskatzea idatziz, bestelako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak lortzea barne.
c) Frogatzea betebeharrak eta baldintzak bete direla, diruz lagundutako proiektua egin dela eta dirulaguntza emateko arrazoi izan den helburua bete dela.
d) Emandako dirulaguntzei buruz, egiaztatze lana eta kontrol teknikoa egiten uztea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari, baita horretarako eskumena duen edozein organori ere; jarduketa horietan eskatzen zaion informazio eta dokumentazio guztia aurkeztuko du.
e) Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideren bat lortuz gero, horren berri ematea Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuari. Informazio hori jakin bezain laster emanen da, eta jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatu baino lehen betiere.
f) Kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak behar bezala auditatuak izatea, onuradunari aplikatzen zaion araudian eskatzen den bezala, bermatzeko egiaztapen eta kontrol ahalmenak behar bezala betetzen direla.
g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztapen- eta kontrol-lanen xede diren bitartean.
h) Dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi ondoren egiten diren idatzizko eta ahozko publizitate eta zabalkunde ekintzetan, bai eta diruz lagundutako proiektuari buruzko agiri guztietan ere, Nafarroako Gobernuaren parte hartzearen eta dirulaguntzaren berri ematea. Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala eta testu hau agertu beharko dira: "Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du". Halakoetan, Nafarroako Gobernuaren sinbolo ofiziala eta haren erabilera arautzen duen urtarrilaren 27ko 4/2016 Foru Dekretuan jasotako ezaugarri teknikoak bete beharko dira.
i) Beste batzuekin itundutako jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, idatzizko kontratuaren bidez egin beharko da azpikontratazioa.
Aurreko betebehar horietakoren bat hein batean betetzen ez bada, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.
Gainera, onuradunak konpromiso hauek hartzen ditu:
–Proiektua gauzatzen den bitartean.
- Diruz laguntzen den proiektua/jarduera ekonomikoa Pirinioetako Planaren eremu geografikoan egitea.
- Araudiaren arabera egitea.
- Pirinioetako Planaren esparruan abian jarritako ekintzailetza-ekimenekin lankidetzan aritzea, esaterako Pirinioetako Ekintzailetza Eraldatzaileko Ekosistemetan.
- Ezarritako epean amaitzea.
–Laguntza ordaindu aurretik.
- Oinarri arautzaile hauetan eta laguntzaren ebazpenean ezarritako moduan eta epeetan egitea eta justifikatzea dirulaguntzaren xedeko jarduerak.
- Departamentuari ematea adierazleetarako datuak.
- Jaso diren dirulaguntzen berri ematea.
–Laguntza ordaindu ondoren.
- Ondasunak dirulaguntza eman zen xede zehatzerako erabiltzea, gutxienez zazpi urtez erregistro publiko batean inskribatzen ahal diren ondasunak badira, eta bi urtez, berriz, bestelako ondasunak badira. Betebehar hori ez da ez-betetzat joko inguruabar hauen kasuan:
- Onuraduna hiltzen bada, pertsona fisikoa denean.
- Proiektuaren exekuzioa nabarmenki aldatzen bada enpresatik kanpoko ustekabeko kausa saihestezin eta naturalengatik (hala nola lurrikarak, urakanak edota uholdeak, baita suteak ere).
- Ezinbesteko kasua dela-eta, ezinezkoa bada proiektua exekutatzea.
18. Dirulaguntzak itzultzea.
18.1. Dirulaguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko zioek (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan zehaztutakoak) eta foru lege horren 35. artikuluan aipatzen diren kasuek ekarriko dute jasotako zenbatekoa osorik edo zati batean itzuli behar izatea, baita berandutze-interesak ordaintzeko eskatzea ere, dirulaguntza ordaindu zenetik itzuli behar dela erabaki bitartean sortutakoak.
18.2. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako, jarduerak ez badira garatzen aurkeztutako proiektu proposamenean ezarritako baldintzak betez, baldintzak hein batean bete ez direla joko da. Jarduera betetzen ez dela joko da ez denean gauzatzen entitateak berak aurkeztutako azalpenei jarraituz.
Onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, dirulaguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete ez diren ikusita.
18.3. Jasotako zenbatekoak itzuliko ditu onuradunak eta berandutze-interesagatik dirulaguntza eman zenetik hasita legeak agintzen duen zenbatekoa eskatuko zaio, espedientea tramitatu ondoren, honako kasu hauetan:
–Dirulaguntzari uko egiten zaionean.
–Dirulaguntza eskuratu bada eskatzen ziren betekizunak bete gabe edo horiek faltsututa.
–Dirulaguntza zein xedetarako eman zen, xede hori ez denean betetzen.
–Justifikatzeko betebeharrak betetzen ez badira, edo epez kanpo betetzen badira.
–Jarduera mantentzeko betebeharrak betetzen ez badira.
–Onuradunari ezarritako beste edozein baldintza ez betetzea.
–Onuradunak Erronka Demografikorako eta Lurralde Egituraketarako Zerbitzuaren kontrol jarduketei uko egiten badie.
Ez-betetzea partziala den kasuetan, onuradunak noraino bete ez duen, horren proportziokoa, neurrikoa eta haztatua izanen da itzultzeko eskaera.
Jarduera mantentzeko betebeharrak betetzen ez diren kasuetan, itzultzeko zenbatekoa jarduera ekonomikorik ez dagoen urteekiko proportzionala izanen da, kontuan hartuta exijitutako gutxieneko urteak.
Itzulketak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira. Hortaz, premiamendu bidez kobratzeari ekiten ahal zaio, beste erantzukizun batzuk gorabehera, halakorik bada.
19. Arau-hausteak eta zehapenak.
Arau-hausteei eta zehapenei dagokienez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Baldin eta gauzatutako eta fakturatutako jarduketaren bat ordaindu bada justifikazioak aurkezteko epemugaren ondotik (2024ko urriaren 15a), ordaindutako zenbatekoaren % 0,5eko zehapena aplikatuko da egun bakoitzeko (% 0,5 x ordainketaren atzerapen-egunak x zenbatekoa).
Aplikatutako zehapen hori ordaindu beharreko zenbatekoari kenduko zaio.
20. "De minimis" laguntzak.
Deialdi honetako dirulaguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak 2013ko abenduaren 13an emandako 2023/2831 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da (2023ko abenduaren 15ean argitaratu zen Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean, eta 2024ko urtarrilaren 1ean hartu zuen indarra).
Erregelamendu horrekin bat, enpresa bakar bati hiru zerga ekitaldiko edozein alditan emandako "de minimis" laguntza guztien batura ezin da 300.000 eurotik gorakoa izan. Aipatu erregelamenduaren 2.2. artikuluan ezarrita dago enpresa bakarraren definizioa.
2. Era berean, nekazaritzako produktuen lehen mailako ekoizpenean diharduten enpresen kasuan, enpresa bakar bati ezin izanen zaizkio 20.000 euro baino gehiago eman "de minimis" laguntzetan guztira hiru zerga ekitalditan, bat etorriz Batzordearen 2019ko otsailaren 21eko 316/2019 Erregelamenduan xedatutakoarekin. Erregelamendu horrek aldatzen du 1408/2013 Erregelamendua, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko modua arautzen duena (2019ko L 51. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, otsailaren 22koa).
3. Aurreko apartatuetan adierazitakoaren ondorioetarako, enpresek laguntzen eskaera-orrian aitortu beharko dituzte kasuan kasuko zerga ekitaldian jaso dituzten bestelako "de minimis" laguntzak, bai eta aurreko bi zerga ekitaldietan jasotakoak ere.
21. Errekurtsoak.
Deialdi honen eta haren oinarri arautzaileen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Lurralde Kohesiorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluarekin eta hurrengoekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin.
22. Araudi osagarria.
Oinarriotan ezartzen ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari eta aplikagarria den gainerako araudiari jarraituko zaio.
I. ERANSKINA.–INPRIMAKIA DEIALDI HONETAN ESKAERAK AURKEZTEKO: DIRULAGUNTZAK EKINTZAILETZAN INBERTITZEKO 2024AN, PIRINIOETAKO PLANAREN LURRALDEAREN EREMUAN
1. EKINTZAILEAREN DATUAK
Ekintzailearen izen-deiturak | |
Posta helbidea | |
Telefonoa | |
Helbide elektronikoa | |
Ordezkaria | |
Ordezkariaren helbide elektronikoa | |
Inbertsioa non kokatzen den | Pirinioetako eskualdea: Erronkaribar Pirinioetako eskualdea: Zaraitzu Pirinioetako eskualdea: Aezkoa Pirinioetako eskualdea: Erroibar-Luzaide Pirinioaurreko eskualdea: Orotz-Betelu eta/edo Artzibar edo beste batzuk |
2 BAREMATZEKO IRIZPIDEAK
Adierazi barematzeko irizpideren bat betetzen ote duen: |
1.–Ekintzailetzaren izaera | |
a) Ekonomia soziala | |
b) Arlo hauei loturiko ekintzailetzak: lehen sektorea (nekazaritza, abeltzaintza, nekazaritzako elikagaien sektorea, baso-sektorea), zaintza, teknologia berriak eta digitalizazioa, energia berriztagarriak, turismoa, merkataritza, ostalaritza, zerbitzuak... | |
c) Jarduera berria | |
d) Dagoen jarduera bat handiagotzea / dibertsifikatzea / eraldatzea | |
2.–Eskatzailearen izaera | |
a) Tipologia: | |
Pertsona fisikoa edo mikroenpresa bada. | |
b) Generoa: emakumea | |
c) Gaztetasuna: 35 urtetik beherakoa | |
d) Desgaitasuna | |
3.–Sortutako enpleguen ezaugarriak | |
a) Kontratu motak | |
Kontratuen % 50 iraupen mugagabekoak dira | |
35 urtetik beherakoen kontratu mugagabeak | |
Kontratu mugagabeak emakumeentzat | |
Kontratu mugagabeak dibertsitate funtzionala dutenentzat | |
Enplegu sozial babestuko kontratua | |
4.–Inbertsio mota | |
a) Higiezin mota: lehendik dagoena | |
b) Bigarren eskuko ekipo-ondasunak. | |
5.–Kalitate izendapenei eta/edo sektoreko elkarteei atxikitzea | |
a) Kalitatearen ziurtagiriak | |
b) Sektoreko elkarteetako batekoa izatea |
AURREIKUSITAKO | Jarduketa bakoitzerako | Jarduketa bakoitzerako | Jarduketa bakoitzerako |
1. jarduketa | |||
2. jarduketa | |||
3. jarduketa | |||
4. jarduketa | |||
5. jarduketa | |||
... jarduketa | |||
Proiektuaren aurrekontua, guztira | |||
Eskatzen den dirulaguntza | |||
Ekarpen berekiak | |||
Abian den urterako eskatutako edo aurreikusitako bestelako dirulaguntzak, Nafarroako Gobernuarenak eta/edo beste erakunde batzuenak |
AURKEZTEN DEN PROIEKTU OSORAKO AZKENEKO OHARRAK ETA IRUZKINAK:
(gehienez ere 30 lerro)
BAIMENA EMATEN DIO Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela frogatzen duen ziurtagiria ZUZENEAN ESKA DIEZAIEN Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari, datu horiek beharrezkoak baitira eskaera ebazteko (Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2.e artikulua).
EZ DIO BAIMENIK EMATEN Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiari, deialdi honen esparruan, Ogasun Departamentuari eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari zuzenean eskatzeko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dituela frogatzen duen ziurtagiria, eta erakundeak berak aurkezten ditu eskaera ebazteko behar diren agiriak.
....................................................(e)n, ............. (e)ko ........................................ aren ........(e)(a)n
Ekintzailearen edo ordezkariaren sinadura
II. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA, ONURADUN IZATEKO
........................................................................................................................................ jaunak/andreak ........................ IFZ duenak, pertsona fisiko ekintzailea den aldetik, edo pertsona juridiko ekintzailearen ordezkari den aldetik ............................................................................................................. adierazten du,
–Elkarteak edo entitateak ez daukala ezarrita dirulaguntzen onuradun izateko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan adierazitako debekuetako bat bera ere.
–Eskatzaileak ez duela galdu dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera zigor edo administrazio arloko zehapen baten ondorioz, eta horretarako desgaikuntza ekartzen duen legezko debekurik ez duela jaso.
–Eskatzaileak badituela edo eskatu dituela dagozkion udal lizentziak edo horiek lortzeko prozedura hastea.
–Eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen dituela. Deialdiko betebehar guztiak betetzeko eta eskabide honetan dauden datu guztiak agiri bidez frogatzeko hitza ematen du.
–Ekintzaileak:
Beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribaturen laguntzarik ez duela jaso eta/edo eskatu xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon.
Beste edozein administrazio publikoren edo entitate pribatu baten laguntzak jaso eta/edo eskatu dituela xede eta helburu bererako, emanak nahiz ebatzi gabe egon.
- Erakundea:
- Zenbatekoa:
Halaber, 15. oinarrian ezarritako mugak gaindituz gero, konpromisoa hartzen du departamentu honi idatziz jakinarazteko, horren berri izan bezain laster, eta, betiere, funts publikoak zertan erabili diren justifikatu baino lehen, eta diruz lagundutako kontratuaren edozein epetan gertatuta ere.
....................................................(e)n, ............. (e)ko ........................................ aren ........(e)(a)n
Ekintzailearen edo ordezkariaren sinadura
III. ERANSKINA.–ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
"De minimis" araubidearen pean dauden laguntzei dagokienez
Izen-deiturak: …………………………………………………………………… | NANa/IFZ ............................. |
Bizitokia ……………………………….. udalerrian. | |
BERE IZENEAN EDO HONAKO HAU ORDEZKATUZ (behar ez dena ezabatu) | |
Izen-deiturak: ............................................................................................................. | NANa/IFZ ............................. |
Bizitokia ……………………………….. udalerrian. | |
(dirulaguntzaren izena) dirulaguntzari buruzko aitorpen hauek egiten ditut: | |
"De minimis" araubidearen menpeko dirulaguntzei dagokienez, Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzko Europako Batzordearen 2023ko abenduaren 13ko 2023/2831 Erregelamenduak ezartzen du enpresa bakar bati ematen zaion "de minimis" laguntza osoak ez duela gainditu behar 300.000 euroko zenbatekoa hiru ekitaldi fiskaleko ezein epetan (ikus enpresa bakarraren definizioa dokumentu honen amaierako Eskatzailearentzako argibide jakingarrien apartatuan).
Aurrekoa aintzat hartuta, hauxe aitortzen dut:
Zerga ekitaldi honetan eta aurreko bietan ez dudala jaso Espainiako nahiz atzerriko administrazio edota erakunde publikoen "de minimis" dirulaguntzarik.
Aipatutako denboran (hiru ekitaldi fiskal) "de minimis" laguntza hauek jaso ditudala:
ERAKUNDEA | KONTZEPTUA | EMANDAKO | ZEIN EGUNETAN EMANA |
euro | |||
euro | |||
euro | |||
euro | |||
euro |
....................................................(e)n, ............. (e)ko ........................................ aren ........(e)(a)n
Sinadura:
Kargua:
ESKATZAILEARENTZAKO ARGIBIDE JAKINGARRIAK:
1. "De minimis" laguntzen erregelamenduaren ondorioetarako (2.2 artikulua), enpresa bakarraren definizioak barnean hartzen ditu gutxienez ere elkarren artean lotura hauetako baten bat duten sozietate guztiak:
a) enpresa batek beste enpresa baten akziodunen nahiz bazkideen boto eskubide gehienak ditu;
b) enpresa batek eskubidea du beste enpresa baten administrazio-, zuzendaritza- edo kontrol-organoetako kide gehienak izendatzeko nahiz errebokatzeko;
c) enpresa batek eskubidea du beste batekiko eragin menderatzailea izateko harekin izenpetutako kontratu baten arabera edota haren estatutuetan nahiz eratzeko eskrituretan jasotako xedapen baten arabera;
d) enpresa batek, beste baten akzioduna edo bazkidea izanik, kontrolatu egiten ditu, berak bakarrik, beste horretako akziodunen bozkatzeko eskubide gehienak, beste enpresako akziodunekin edo bazkideekin sinatutako akordio bati jarraikiz.
a) eta d) letren artean jasotako harremanetako edozein beste enpresa baten nahiz batzuen bitartez duten enpresak ere enpresa bakartzat hartuko dira.
2. Datu pertsonalen tratamendua honako arau hauen arabera eginen da: 2016/679 Erregelamendua (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, eta 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duena; eta 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalen Bermeari buruzkoa. Horri buruzko informazio gehiago adierazpen honen eranskinean aurkitzen ahal duzu.
3. Lurralde Kohesiorako Departamentuak ikertzen ahalko du adierazitako datuen egiazkotasuna, eta, gezurrezkoak badira, eskatzen ahalko du emandako dirulaguntza eta kasuan kasuko berandutze interesak itzultzeko, eta arau-haustea oso astuna bada, zehapen espedientea irekitzen ahalko du.
IV. ERANSKINA.–BEZ-AREN GAINEKO AITORPENA, EKINTZAILEAREN EGIAZTAGIRIA
........................................................................................................................................ jaunak/andreak ........................ IFZ duenak, pertsona fisiko ekintzailea den aldetik, edo .................................................................................................. pertsona juridiko ekintzailearen ordezkari den aldetik,
ZIURTATZEN DUT:
Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 3ko 19/1992 Foru Legearekin bat, toki entitate horrek BEZaren gaineko aitorpenak egiten dituela jarduera hauen kudeaketagatik:
–
–
–
Entitateak egiten dituen gainerako jarduerek ez dutela sortzen kenkarirako eskubiderik, eta, beraz, BEZa onartu beharreko gastua dela ulertu behar dela.
Ziurtagiri hau egin dut hala jasota gera dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.
.........................(e)n, ........(e)ko .............................aren .........(e)(a)n.
Ekintzailearen edo ordezkariaren sinadura
V. ERANSKINA.–PROIEKTUAREN AMAIERAKO MEMORIA ETA GASTUEN JUSTIFIKAZIOA
1.- EKINTZAILEAREN DATU OROKORRAK
Izena: | |
Proiektuaren izena: | |
Ordezkaria: | |
Harremanetarako telefonoa: | |
Posta elektronikoko helbidea: |
2. AZALPEN MEMORIA
–Egindako jarduketak eta proposatutako helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.
–Proiektua garatzean egindako aldaketak, halakorik balitz.
–Proiektuaren ebaluazioa.
–Ondorioak.
3. AURKEZTEN DIREN FROGAGIRIAK
AURKEZTEN DEN DOKUMENTAZIOA | BAI | EZ |
Fakturen eta gastuen frogagirien zerrenda | ||
Kalkulu orria Excelen, gastuak eta diru-sarrerak xehe azalduta | ||
Laguntzaren kontratazioa legezkoa dela dioen adierazpena | ||
Kontratatutako laguntzari buruzko adierazpena | ||
Jarduerak gauzatu izanaren frogagiriak | ||
Proiektuak Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso duela erakutsi dela frogatzen duten agiriak | ||
Beste dirulaguntza batzuei buruzko adierazpena |
Frogagiriei buruzko oharra:
Ekintzen frogagiriak aurkeztuko dira, bai eta haiek gauzatu edo zabaltzearen ondoriozko produktuenak ere. Frogagiri horietan sartuko da erakutsi dela Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektuan parte hartu duela, egiten den publizitatean eta zabalkundean eta diruz lagundutako proiektuari buruzko dokumentazio guztian Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala txertatuz.
4. PROIEKTUAREN DATU EKONOMIKOAK
PROIEKTUAREN AURREKONTUA: ....................................................................................... euro.
PROIEKTUAN GAUZATURIKO GASTUA: .............................................................................. euro.
EMANDAKO DIRULAGUNTZA: ................................................................................................ euro.
DIRULAGUNTZAREN GASTU JUSTIFIKATUA: ...................................................................... euro.
Oharra.–IV. eranskineko ereduan zehaztuko dira proiektuko gastuen eta balizko diru-sarreren zehaztapena.
Beste erakunde baten dirulaguntza jaso du proiektuak:
BAI EZ
....................................................(e)n, ............. (e)ko ........................................ aren ........(e)(a)n
Ekintzailearen edo ordezkariaren sinadura
VI. ERANSKINA.–JUSTIFIKAZIO KONTUA
Deialdia: Ekintzailea: Espediente zk.: | Proiektuaren aurrekontua: Emandako dirulaguntza: Beste dirulaguntza batzuk, guztira: Justifikatu beharreko zenbatekoa: |
FAKTUREN ETA GAINERAKO EGIAZTAGIRIEN ZERRENDA | |||||||||||
JARDUERA EDO EKINTZA | GASTUAREN EGIAZTAGIRIA | ORDAINKETAREN | |||||||||
FAKTURA | FAKTURAREN | ENTITATE | KONTZEPTU DIRUZ LAGUNGARRIAK | FAKTURA | EGUNA(K) | ZENBATEKOA(K) | |||||
GASTUAREN KATEGORIA | DESKRIBAPENA | ZENBATEKOA, BEZik GABE | BEZa | GUZTIRA | |||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
- euro | |||||||||||
Guztira | - euro | - euro | - euro | - euro | |||||||
(1) Gastu diruz lagungarriaren BEZa, berreskuratu edo konpentsatu ezin dena. | |||||||||||
DIRUZ LAGUNDUTAKO JARDUERARI LOTUTAKO GASTUEN ETA DIRU-SARREREN LIKIDAZIOA | ||||||||||||
JARDUERA | GASTUAK | DIRU-SARRERAK | ||||||||||
GASTUAREN KATEGORIA | ||||||||||||
Izena | Ondasun higiezinak erostea | Ondasun | Ekipo | Kostu | Inbertsio ukiezinak | Sustapena eta hedapena | GASTUAK, GUZTIRA | Dirulaguntzak | Beste batzuk | Guztira Diru-sarrerak | ||
1. JARDUERA | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||
2. JARDUERA | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||
3. JARDUERA | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||
4. JARDUERA | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||
5. JARDUERA | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||
6. JARDUERA | - | - | - | - | - | - | - | - | - | |||
GUZTIRA | - euro | - euro | - euro | - euro | - euro | - euro | - euro | - euro | - euro | |||
ALDEA (DIRU-SARRERAK ETA GASTUAK) | - euro | |||||||||||
HORNITZAILEA AUKERATZEKO ERABAKIAREN JUSTIFIKAZIOA | ||||||||||||||
Inbertsioaren | 1. hornitzailea | 2. hornitzailea | 3. hornitzailea | Hornitzailea hautatu | ||||||||||
Zk. | Deskribapena | Sozietate izena | Data | Zenbatekoa | Hautatua | Sozietate izena | Data | Zenbatekoa | Hautatua | Sozietate izena | Data | Zenbatekoa | Hautatua | |
Iragarkiaren kodea: F2409807
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
