2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laguntza ekonomikoak, beste hizkuntza batzuk ikasteko 2024an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 770100.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/770100).
Xedea: beste hizkuntza batzuk ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko dirulaguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.
Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 7.000 euro. Laguntza horiek aurrekontuko partida honen kargura ordainduko dira: 33400-4890007. "Deialdia, beste hizkuntza batzuk ikasteko dirulaguntzena".
Laguntzak eskatzeko epea: 2024ko irailaren 1etik 30era bitarte, biak barne, Lizarrako Udalaren Erregistroan.
Onuradunak: 16 urtetik gorako pertsonak, Lizarran erroldatuak gutxienez ere eskaeraren eguna baino urtebete lehenagotik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa: deialdiaren oinarrietan zehazten dena. Deialdiaren oinarriak, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Lizarrako Udaleko Hezkuntza Batzordean.
Lizarran, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2409977