2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Laguntza ekonomikoak, eskola-jantokietarako dirulaguntzak emateko 2024an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 770078.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/770078).
Xedea: Gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak ematea, banakako ebaluazioaren araubidean, eskola-jantokietara joan daitezen Haur Hezkuntzako edo Lehen Hezkuntzako ikasleak, baldin erroldaturik badaude eta bizi badira Lizarrako gizarte zerbitzuen oinarrizko eskualdean (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin).
Onuradunak: Lizarrako oinarrizko eskualdeko bizilagunak (Lizarra, Muniain-Aberin eta Morentin), baldintzak betetzen badituzte.
Oinarri arautzaileak: Laguntza honen oinarri arautzaileak erabakiaren eranskinean jaso dira (Erabakia, zeinaren bidez onesten baita deialdi bat dirulaguntzak emateko 2024an, eskola-jantokietarako, Lizarrako, Muniain-Aberingo eta Morentingo bizilagunei).
Zenbatekoa: Deialdirako zenbateko osoa 5.000 euro da.
Eskabideak aurkezteko epea: Eskaerak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 24tik 28ra izanen da.
Lizarran, 2024ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2409974