2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Deialdia, dirulaguntzak emateko kirolerako, kulturarako eta beste arlo batzuetarako, norgehiagokako araubidean. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 769722.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatzen ahal da (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/769722).
Administrazio deitzailea: Azagrako Udala.
Deialdiaren xedea: Egituratzea eta finkatzea Azagrako udalerrian diru-laguntzak emateko irizpideak eta prozedura. Helburua da halako ekintza batzuk sustatzea, egin daitezen Udal honen eskumenekoak diren jarduerak osatzeko edo ordezteko jarduerak.
Onuradunak: Dirulaguntzen onuradun izan daitezke pertsona fisiko edo juridikoak, legez eraturiko elkarte eta taldeak, egoitza Azagran badute eta jarduera herri honetan egiten badute. Onuradun izan daitezke, orobat, egoitza sozial eta fiskala Azagratik kanpo izanik, jarduera Azagran eta Azagrakoentzat egiten dutenak. Ezin izanen dira laguntzen onuradun Udalarekiko zerga arloko betebeharren ordainketak egunean ez dituzten pertsona fisiko edo juridikoak.
Oinarri arautzaileak: Azagrako Egoitza Elektronikoa (sedelectronica.es).
Zenbatekoa: 9.000 euro.
Eskabideak aurkezteko epea: hilabete, deialdi honen laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Azagran, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.
Iragarkiaren kodea: L2409890