2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
MURCHANTE
Deialdia, lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Administrari laguntzailearen izendapena
Alkatetzaren Ebazpena, 2024ko ekainaren 20koa, Marta Gárriz Jarauta andrea langile lan-kontratudun finko izendatzen duena, Murchanteko Udalaren zerbitzura aritzeko administrari laguntzailearen lanpostuan.
Murchanteko Udaleko alkate udalburuaren abenduaren 5eko 292/2022 Ebazpenaren bidez (2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an), deialdi bat onetsi zen, lanpostu huts batzuk merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean; hori guztia, jarraikiz abenduaren 28ko 20/2021 Legearen seigarren eta zortzigarren xedapen gehigarriei (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, behin-behinekotasuna murrizteko enplegu publikoan).
Abenduaren 15eko 281/2023 Ebazpenaren bidez, zeina argitaratu baitzen toki-erakundearen web-orrian, behin betiko zerrenda onetsi zen.
Merezimendu-lehiaketa bukatuta, toki-erakundearen web-orrian argitaratu zen izangaia izendatzeko proposamena, puntuaziorik handiena lortu zuenaren alde, deialdian eskatutako baldintzak betetzen baitzituen, eta lekua baitzuen deialdiko plazen kopuruan.
Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horrek betetzen dituela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.
Horiek horrela, eta erabiliz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan ezarritako eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea),
EBAZTEN DUT:
1. Marta Gárriz Jarauta andrea izendatzea Murchanteko Udalaren zerbitzuko lan-kontratudun finko, administrari laguntzailearen lanpostuan aritzeko.
2. Marta Gárriz Jarauta andreari esleitzea plantilla organikoan 17 zenbakia duen lanpostua. Administrari laguntzailearena da, D mailakoa, lan-kontratudun finko batek bete beharrekoa eta lanaldi osokoa.
3. Izendatutako izangaiak 2024ko uztailaren 1ean jabetu beharko du lanpostuaz, uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez neurriak hartzen dira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu Publikoan Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz).
Egun horretan, behar bezala justifikatzen diren ezinbesteko arrazoiak salbu, lanpostuaz jabetzen ez bada, Murchanteko Udaleko funtzionarioa izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4. Ebazpen hau Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunei adieraztea ebazpen honen aurka, aukeran, errekurtso hauetako bat aurkez dezaketela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik hasita.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Murchanten, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.
Iragarkiaren kodea: L2409966