1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
41E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez behin betiko onesten baita Lesakako Udal Planaren aldaketa, Lesakako Udalak sustatua eta UE-23 exekuzio-unitateari eragiten diona.
Lesakako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurralde Kohesiorako Departamentuan, behin betiko onets dadin.
Espedientearen xedea da Lesakako Udal Planaren UE-23 exekuzio-unitatea bitan zatitzea, erabilera orokorreko jarduketa eremu berri bat definitzeko.
Planteatzen da UE-23 exekuzio-unitatearen azalera 6.435,89 m² murriztea eta determinazio egituratzaile berriak zehaztea; ateratzen diren lurzoruekin SD-10 zuzkidura sektore berri bat konfiguratuko da, UE-31 izeneko unitate berriarekin bat datorrena, eta, aldi berean, horretarako determinazio batzuk ezartzen dira.
2023ko irailaren 18an, Ingurumen Eraginaren Atalak adierazi zuen aldaketa ez dagoela sartuta Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen aplikazio-eremuan.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Behin betiko onestea Lesakako Udal Planaren aldaketa, Lesakako Udalak sustatua eta UE-23 exekuzio-unitateari eragiten diona.
2. Foru agindu hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari; Klima Aldaketaren Atalari; Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuari; Erregistroaren, Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalari; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari; Kantauriko Konfederazio Hidrografikoari; eta Ingurumen Ebaluaziorako Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru agindu hau Lesakako Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintzako araua argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako hirigintza tresna indarrean jar dadin.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Eta onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 7an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2409635