1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA
40E/2024 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Lurralde Kohesiorako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita Iruñeko Udal Planeko Z-1 eta ZO-2 UIXII (Donibane Kirol Elkartea) eremuen aldaketaren akats zuzenketa. Aldaketaren sustatzailea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia izan zen, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 8ko 4E/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi zen.
Iruñeko Udalak 2024ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran hartutako erabakia helarazi du, zeinaren bidez onesten baita akats zuzenketa egitea Iruñeko Udal Planeko Z-1 eta ZO-2 UIXII (Donibane Kirol Elkartea) eremuen aldaketan (urriaren 8ko 4E/2015 Foru Aginduaren bidez onetsia). Horrela, akats material bat konpontzen da, oinezkoen bide batek planoetan grafismorik ez duelako.
Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.
Azaldutakoarekin bat, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuan xedatutakoari jarraikiz,
AGINTZEN DUT:
1. Onestea Iruñeko Udal Planeko Z-1 eta ZO-2 UIXII (Donibane Kirol Elkartea) eremuen aldaketaren akats zuzenketa. Aldaketaren sustatzailea Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentzia izan zen, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 8ko 4E/2015 Foru Aginduaren bidez onetsi zen. Halaber, Plangintza Erregistroan dagoen agiri teknikoaren ordez haren testu bategina jarri behar da.
2. Foru agindu hau espedientearen sustatzaileari jakinaraztea.
3. Foru agindu hau Iruñeko Udalera igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta, zehazki, dagokion hirigintza araudia argitara dezan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, hala, onetsitako akats zuzenketak indarra har dezan.
4. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrolerako onespen egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
5. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2024ko ekainaren 7an.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Óscar Chivite Cornago.
Iragarkiaren kodea: F2409592