1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur-hezitzaileen bost lanpostu gehienez betetzeko oposizio-lehiaketaren barruko lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egiten duen ebazpenaren aurka.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hezitzaileen eta haur-hezitzaileen bost lanpostu gehienez oposizio-lehiaketa bidez betetzeko sarrera-prozeduraren deialdiaren barruan (Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 2ko 2863/2022 Ebazpenaren bidez onetsia eta 2022ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, azaroaren 21ekoan), zeina onetsi baitzen enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan, Jaione Alberro Berasain andreak gora jotzeko errekurtsoa jarri du lanpostu hutsak hautatzeko ekitaldirako deia egiten duen eta betebeharrak egiaztatzeko epea irekitzen duen ebazpenaren aurka.
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko ekainaren 25ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2410108