1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzako zuzendariak maiatzaren 28an emandako 1353E/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez irekitzen baitira OOLTko psikologoen listak, aldi baterako kontratazioak egiteko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.
Gora jotzeko errekurtsoak jarri dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen Zuzendaritzako zuzendariak maiatzaren 28an emandako 1353E/2024 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez irekitzen baitira OOLTko psikologoen listak, aldi baterako kontratazioak egiteko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan. Beraz, bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44 eta 118.2 artikuluetan xedatuta dagoenarekin, errekurtsoen berri ematen zaie interesdunei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epea izan dezaten alegazioak aurkezteko.
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Tutera kalea 20, lehenengo solairua, Iruña), eta horretarako identifikazio agiria erakutsi beharko dute aldez aurretik.
Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako moduan aurkeztu beharko dira.
Iruñean, 2024ko uztailaren 2an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.
Iragarkiaren kodea: F2410561