2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Borondatezko birpartzelazio proiektua 17. poligonoko 344. lurzatian, Udal Planeko Badostaingo UO-2 unitatean. Hasierako onespena, isiltasun positiboz
Udal Planeko Badonstaingo UO-2 unitateko 17. poligonoko 344. lurzatiaren borondatezko birpartzelazioaren hasierako onespena argitara eman zen 2023ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 8an, eta jendaurreko informazioaren tramitea hasi zen.
Bi hilabete igaro dira jendaurrean egoteko epea amaitu zenetik, eta epe hori ezarria dago uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.c eta 74 artikuluetan, 169 artikuluak hara bidalita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Hortaz, aipatutako borondatezko birpartzelazio proiektua behin betiko onesten da, isiltasun positiboz.
Sustatzaileak publizitate- eta komunikazio-betebeharrak bete behar ditu, halaxe xedatuta baitago Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan; hori guztia, aplikatu beharrez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.c artikuluan xedatutakoa.
Iruñean, 2024ko ekainaren 21ean.–Administratzailea, Juan Pablo Salvatierra.
Iragarkiaren kodea: L2409950