144. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetza eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

2024ko ekainaren 19ko 290. Ebazpenaren bidez Jon Ciriza Murugarreni, Udalbatza honetako lehen alkateordeari, eskuordetzen zaizkio alkatetza-eginkizunak. Alkatearen ordezkoa izanen da bi alditan: lehena, 2024ko uztailaren 7tik uztailaren 12ra, biak barne; eta bigarrena, 2024ko uztailaren 30etik abuztuaren 17ra, biak barne.

Eskuordetzea indarrean jarriko da ebazpen hau sinatzen den egunetik hasita.

Aplikatu beharreko araudia: Toki-entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez).

Garesen, 2024ko ekainaren 19an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.

Iragarkiaren kodea: L2409844