2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Hiri-Jarduketarako Plan Berezia, 2. poligonoko 702. lurzatian, eraikigarritasuna handitzeko. Hasierako onespena
Aditzera ematen da ezen Udalaren bulegoetan eskuragai egonen dela hilabetez Eneko Martínez Lizasok eta Cristina Beriain Guembek sustatutako espedientea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, jarduerak ukitutakoek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan; hori dena, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1 a) artikuluari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Garesen, 2024ko ekainaren 19an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Iragarkiaren kodea: L2409838