2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 2022ko plantilla organikoari eta lan-eskaintza publikoari buruzkoa
Ikusirik Rafael Santos Fernández Andrés jaunak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, plantilla organikoaren eta 2022ko lan publikoaren eskaintzaren aurka, Uharteko alkateak erabaki du pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta errekurtsogilearen uziak baiesteak ukitzen ahal baditu haien eskubide edo interes legitimoak, 9 egun balioduneko epean ager daitezen demandatu gisa; hori guztia, bat etorriz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legea).
Uharten, 2024ko ekainaren 18an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2409824