2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARGOTA
Udalbatzako kideen ordainsariak
Bargotako Udaleko Batzorde Kudeatzaileak, 2024ko maiatzaren 14an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen osoko bilkuretara joateagatik Udaleko Batzorde Kudeatzaileko kideek jaso beharreko ordainsarien eta kalte-ordainen zenbatekoa onestea.
–Osoko bilkuretara joatea: 125,00 euro saio bakoitzeko.
–Kalte-ordainak: 20 euro karguan aritutako ordu bakoitzeko; gehienez ere 60 euro eguneko.
–Kilometrajea: Foru Administrazioaren zerbitzuko langileendako ezarrita dagoena.
Bargotan, 2024ko ekainaren 20an.–Kudeaketa Batzordeko burua, Cristina Remírez Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L2409947