2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Mutiloako 2. poligonoko 465. lurzatia desafektatzea. Hasierako onespena
Aranguren Ibarreko Udalak, 2024ko apirilaren 30ean egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen aho batez, hau da, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluak eskatzen duen gehiengo osoa izanik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), Udalbatzako kideen legezko kopuruaren quorumari dagokionez:
1. Hasiera batez onestea Mutiloako 2. poligonoko 465. herri-lurzatia desafektatzea, 500 m²-ko azalera duen nekazaritzako biltegia eraikitzeko. Desafektazioa hogei urterako eginen da, eta bitan luzatzen ahalko dira, bietan ere 5 urterako.
2. Onestea Mutiloako 2. poligonoko 465. herri-lurzatiaren erabilera lagatzeko baldintza-agiria, norgehiagoka emana, espedientean baitago.
3. Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazio edo erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten. Hori gertatuz gero, ez da beharrezkoa izanen Udalak beste erabaki bat hartzea, eta espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Herri-lurren Atalera, foru dekretu baten bidez onets dadin.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Mutiloan, 2024ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2409830