2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Aldaketa, 2024ko plantilla organikoko langileen eranskinean. Hasierako onespena
Osoko Bilkurak, 2024ko ekainaren 17an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zuen, aho batez, Ameskoabarrengo Udalaren 2024ko langileen plantilla aldatzeko espedientea. Hala, aldi baterako funtzionarioen bi lanpostu sortuko dira, zerbitzu anitzetako langileak, lanaldi partzialean betetzeko; helburua izanik interes orokorreko zerbitzuak ematea, harik eta sortutako egiturazko plazak behin betiko bete arte, legez ezarritako epean.
Espedientea jendaurrean egonen da Ameskoabarrengo Udaleko Idazkaritzan (San Anton karrika, 30, Zudairi) hamabost egunez, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.1 eta 2. artikuluetan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea) eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 7.c), 18. eta 33.2 artikuluetan xedatutakoari (foru-dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea, martxoaren 10ekoa).
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe igarotzen bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Zudairin, 2024ko ekainaren 21ean.–Kontzejuko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2410023