2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
2/2024 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Osoko Bilkurak 2024ko ekainaren 17an hartutako erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen, aho batez, aurrekontu orokorra aldatzeko 2/2024 espedientea, hizpide dituena 2024ko aurrekontua betearazteko 9. eta 10. oinarriak, aparteko kredituaren modalitateak eta gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kargurako kreditu-gehigarriak; xedea baita finantzatzea zerbitzu anitzetako bi langile lanaldi partzialean aritzeko kontratazioa eta 0-3 urteko haur-eskolaren kudeaketa.
Espedientea jendaurrean egonen da Ameskoabarrengo Udaleko Idazkaritzan (San Anton karrika, 30, Zudairi) hamabost egunez, herritarrek eta interesdunek azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea), 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea) eta irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18. eta 33.2 artikuluetan xedatutakoari.
Jendaurreko epea inork erreklamaziorik egin gabe igarotzen bada, aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.
Zudairin, 2024ko ekainaren 21ean.–Kontzejuko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2410022