2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
AMESKOABARRENA
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Honen bidez aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2024ko ekainaren 17ko ebazpen baten bidez, onetsi dela Ameskoabarrengo Udalaren 2024ko lan publikoaren eskaintza, honela.
Zerbitzu anitzetako arduraduna. Lanpostuak: 1. C maila. Araubidea: funtzionarioena. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanaldia: %100. Ordainsariak: oinarrizkoak eta lanpostuko osagarria %10. Administrazio-egoera: hutsik.
Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenduko zaiona Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Zudairin, 2024ko ekainaren 21ean.–Kontzejuko burua, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2410026