1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, honako hauen aurka: martxoaren 20ko 29/2004 Foru Dekretua eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren apirilaren 22ko 28E/2024 Foru Agindua. 29/2004 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoa aldatu zen, eta 28E/2024 Foru Aginduaren bidez, Meatzeen Ataleko burua izendatu zen bitarte baterako.
Meatzeetako Ingeniari Teknikoen Elkargo Ofizialetako Kontseiluak errekurtso bat jarri du, 2024ko maiatzaren 13an, honako hauen aurka: martxoaren 20ko 29/2004 Foru Dekretua, zeinaren bidez aldatu baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoa (2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 11koa), eta Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariaren apirilaren 22ko 28E/2024 Foru Agindua, zeinaren bidez Gabriel Viedma Moreno izendatu baitzen, bitarte baterako, Meatzeen Ataleko buru, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan aritzeko (2024ko 97. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 10ekoa).
Bat etorriz Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak aurkeztu ahal ditzaten, Erregistro Orokorrean (Orreaga etorbidea 11, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.
Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. atalean ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia eskuratu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eskatzen ahalko dute Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.
Iruñean, 2024ko ekainaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.
Iragarkiaren kodea: F2409645