144. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2570/2024 EBAZPENA, uztailaren 1ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez epatzen baitira 522/2023 prozedura arruntean bideratutako demandan interesdun diren pertsona guztiak. Demanda María Pilar Ollo Luri andreak jarri zuen, Eva María de Haro Rodríguez andrearen eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz, Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegian.

María Pilar Ollo Luri andreak, Eva María de Haro Rodríguez andrearen eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz, demanda bat aurkeztu du Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegian, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 2568/2022 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko erdi mailako tituludunen lanpostuan gehienez ere hamabost plaza merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez sartzeko prozesuaren deialdia.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezko da interesdunak epatzea aipatu prozeduran ager daitezen.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. 522/2023 prozedura arruntean bideratutako eta María Pilar Ollo Luri andreak, Eva María de Haro Rodríguez andrearen eta beste batzuen izenean eta haiek ordezkatuz, aurkeztutako demandan interesa duten guztiak epatzea, prozedura horretan alderdi interesdun gisa ager daitezen Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegian, ebazpen hau jakinarazi eta bederatzi eguneko epean.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta.

3. Ebazpen hau Iruñeko Lan Arloko 1. Epaitegira eta Lehendakaritza eta Berdintasun Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzura igortzea, eta María Pilar Ollo Luri andreari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 1ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa). Araubide Juridikoaren eta Gizarte Aurreikuspenaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Jiménez Palacios.

Iragarkiaren kodea: F2410574