143. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Lurralde okupazioaren estrategia eta eredua Udal Hirigintza Plana berrikusteko prozeduran. Jendaurreko epea luzatzea

116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 6koan, iragarki bat argitaratu zen, hizpide zuena honako hau jendaurrean edukitzea: Udal Hirigintza Plana berrikusteko prozedurako Lurralde okupazioaren estrategia eta ereduaren hasierako bertsioa.

Sustatu nahi dugu herritarrek ahalik eta gehien parte hartzea behin betiko agiriaren prestaketan; hala, hasiera batean ezarritako epea luzatzen da, hurrengo uztailaren 31ra arte, interesdun orok espedientea azter dezan eta egokitzat hartzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Erriberrin, 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2410369