2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BASABURUA
Udal planaren aldaketa Arrarasko 14. poligonoko 28. lursailean. Behin betiko onespena
Basaburuko Udalak, 2024ko ekainaren 26an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onartu zuen Iñaki Rekondo Elizaldek sustatutako udal planaren aldaketa Arrarasko 14. poligonoko 28. lursailerako, bertan bigarren etxebizitza bat egiteko.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 2017/7 Foru Legearen 73. artikuluan xedatutakoari jarraituz, araudia argitaratzen da.
Basaburuan, 2024ko ekainaren 27an.–Alkatea Santos Etxegia Oronoz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2410439