143. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AIEGI

Aldaketa, 2. poligonoko 749. lurzatiaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Aiegiko Udalak, 2024ko ekainaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen aldaketa bat Aiegiko Udal Katastroko 2. poligonoko 749. lurzatiaren barruan eginen den xehetasun-azterketan, gehieneko lerrokadura berri bat zehazteko eraikuntzarako –eta, hortaz, area eraikigarrirako–. Aldaketa Juan Goñi Noguések sustatu du.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Aiegin, 2024ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Leonardo Camaces Murillo.

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2410053