143. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen lanpostu huts batzuk, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Basoko peoia izendatzea

Kalifikazio epaimahaiak eginiko proposamenari jarraikiz, Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, Lehendakaritzaren 18. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Raul Udi Mancho izendatzea, bera baita puntuazio handiena lortu duen izangaia, basoko peoiaren lanpostu bat betetzeko oposizio-lehiaketako probetan (deialdia argitaratu zen 2024ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 7an).

Aplikatzekoa den araudia: 113/1985 Foru Dekretuaren 25. artikulutik 35.era (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

20/2021 Legea, abenduaren 28koa, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriena.

Ezkarozen, 2024ko ekainaren 24an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.

Iragarkiaren kodea: L2410037