143. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MURCHANTE

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

Nafarroako Administrazio Publikoek enplegu eskaintza bat onetsiko dute urtero, eta hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, hala ezartzen baitu bere 3. artikuluan ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duenak.

Udal honek 2024ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen 2024rako plantilla organikoa, eta hura jendaurrean egon zen aldian ez zenez ez alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onespena argitaratu zen 2024ko 108. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 27an.

Hutsik eta aurrekontuz hornituta dauden lanpostu guztiak sartuko dira lan eskaintzan, eta bertan adieraziko da horietatik zein diren urte horretan bete behar direnak eta zein diren aldi baterako betetzekoak.

Kontuan harturik apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 g) artikuluak honako hau xedatzen duela (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea): "Alkateak eskumen hauek ditu: enplegu publikoaren eskaintza onartzea, osoko bilkurak onartutako aurrekontuaren eta plantillaren arabera".

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea Murchanteko Udalaren 2024. urteko lan publikoaren eskaintza:

1.–Funtzionarioa. Lanpostu kopurua: bi (2). Lanpostua: udal agentea. Plantilla organikoan duten zenbakia: 13 eta 14. C maila. Sarbidea: oposizioa. Lanpostua betetzeko aurreikusten den epea: 2025-2026. 1 txanda irekian eta beste 1 igoera-txandan.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Murchanten, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, Macario Manuel Jarauta Simón.

Iragarkiaren kodea: L2409955