143. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

MARTZILLA

Deialdia, lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Zaintzaileen izendapena

Azaroaren 8ko Ebazpen baten bidez deialdi bat onetsi zen, zaintzailearen lanpostu hutsak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Lanpostu horiek sartzen dira aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, jarraikiz xedatutakoari abenduaren 28ko 20/2021 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarrian (lege horrek hizpide ditu premiazko neurri batzuk, enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko). Deialdia onetsi zen urriaren 28ko 975/2022 Ebazpenaren bidez, eta argitaratu 219. Nafarroako aldizkari ofizialean, azaroaren 7an. Prozesua amaitu da, eta kalifikazio epaimahaiak izendapen proposamena egin du. Hortaz, eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa bete beharrez, honako hau erabaki da: Fanny Puerto Bedoya eta María Inés Naturana Lechón funtzionario izendatzea, zaintzailearen lanpostuan aritzeko Martzillako San Bartolome Zaharren Egoitzan.

Proposatutako izangaiek 30 eguneko epea izanen dute lanpostuaz jabetzeko, jakinarazpenaren egunetik zenbatzen hasita.

Martzillan, 2024ko ekainaren 21ean.–Alkatea, María Esther Villanueva Ucar.

Iragarkiaren kodea: L2410038