142. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 13. lurzatian (Jakako errepidea, 10). Hasierako onespena

Alkatetzaren 2024ko ekainaren 21eko 2024-0800 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, lerrokadurak aldatzeko, honako xede honekin: obrak gauzatzea igogailua jartzeko eta oztopo arkitektonikoak erabat ezabatzeko, 2. poligonoko 13. lurzatiko eraikinean (Jakako errepidea, 10), Jakako errepideko 10eko jabekideek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72. artikuluarekin (testu bategina onetsi zen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez). Aldi horretan, interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu. Espedientea interesdunen eskura egonen da Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan, 9:00etatik 14:00etara.

Noain Elortzibarren, 2024ko ekainaren 21ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2410001