142. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Ordenantza, hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu elektrikoetarako. Hasierako onespena

Larraungo Udalak, 2024ko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza bat, hobariak arautzen dituena zirkulazioaren gaineko zergan ibilgailu elektrikoetarako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Udalaren iragarki-taulan paratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Mugiron (Larraun), 2024ko ekainaren 26an.–Alkatea, Mikel Uharte Martija.

Iragarkiaren kodea: L2410157