2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Egoitza elektronikoa aldatzea
Ameskoabarrengo Udaleko alkateak, 2024ko ekainaren 20an, ebazpena eman zuen, hain zuzen jarraian osorik ageri dena:
129-2020 Ebazpenaren bidez Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoa sortu zen, bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek sistema telematiko bat izan dezaten gure entitatearekin komunikatzeko.
Egoitza elektronikoa ostatatzeko domeinua aldatu egin da. Hortaz, aurrerantzean ez da erabilgarri egonen amescoabaja.tecsoluciones.es helbidearen bidezko sarbidea, eta, aldiz, honako sarbide hau egonen da erabilgarri: sedeelectronica.amescoabaja.org.
Honako arau hauek ematen dizkidaten eskumenak erabiliz: apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikulua (lege horren bidez arautzen dira Toki Araubidearen Oinarriak) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikulua, hara igortzen baitu 47.2 artikuluak,
EBATZI DUT:
Lehena.–Ameskoabarrengo Udalaren egoitza elektronikoa aldatzea, honako helbide elektroniko honetara: https://sedeelectronica.amescoabaja.org/. Ameskoabarrengo Udala da Interneteko domeinuaren jabea, bai eta egoitzaren titularra ere.
Bigarrena.–Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Hirugarrena.–Agintzea ebazpen hau argitara dadin Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Laugarrena.–Udalaren alor guztiei jakinaraztea, eta argitaratzea Ameskoabarrengo Udalaren web atarian eta egoitza elektronikoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik hasita.
Bosgarrena.–Ameskoabarrengo Udaleko Idazkaritza Nagusiari esleitzea egoitza elektronikoa zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak.
Aipatutako errege dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran."
Ameskoabarrenean, 2024ko ekainaren 20an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2410000