142. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

236E/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez partez onesten baita bulegoko altzariak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Jardueraren titularra Dynamobel SA da.

Egun martxan dagoen instalazio horrek badu lehendik ingurumen baimen bateratua, Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorra aplikatuta eman zitzaiona; izan ere, jarduera hori sarturik dago aipatutako foru lege horren 1. eranskineko 2.8 taldean.

2024ko apirilaren 19an, titularrak eskatu zuen bere ingurumen baimen bateratuan ezarritako baldintzak aldatzea, zehazki, I. eranskineko zerrendan (sortutako hondakinak) hamaika hondakin mota berri sartzeko, 200301, 120103, 120101, 150103, 150101, 120105, 030105, 160506*, 130507*, 080501* eta 070108* EHZ kodeak dituztenak.

Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuak aztertu du aurkeztutako eskaera, eta balorazio hau egin:

EHZ KODEA

DESKRIBAPENA

BALORAZIOA

20 03 01

Udal hondakinen nahasketak.

Ezin da onartu kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea, etxeko hondakina delako eta nahitaez kudeatu behar delako tokiko erakundearen bidez (edo dagokion mankomunitatearen bidez); beraz, ezabatu egiten da sortutako hondakinen zerrendatik.

03 01 05

Zerrautsa, txirbila, muxarrakinak, zura, partikulazko oholak eta xaflak, 03 01 04 kodean aipatutakoez bestelakoak.

Onartzen da kudeatu beharreko hondakinen zerrendan sartzea.

12 01 03

Burdinazkoak ez diren metalen karraka-hautsa eta txirbilak.

12 01 01

Burdin metalen karraka-hautsa eta txirbilak.

12 01 05

Plastikozko txirbilak eta bizarrak.

15 01 03

Zurezko ontziak.

15 01 01

Paperezko eta kartoizko ontziak.

07 01 08*

Erreakzioko eta destilazioko beste hondakin batzuk.

08 05 01*

Hondar-isozianatoak.

13 05 07*

Ur-oliotsua, ura eta substantzia oliotsuak bereiztetik datorrena.

16 05 06*

Substantzia arriskutsuak diren edo substantzia arriskutsuak dauzkaten laborategiko produktu kimikoak, laborategiko produktu kimikoen nahasketak barne.

Onartutako aldaketek ez dute eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat datoz ingurumen baimen bateratuan ezarritako gehieneko isurketa-balioekin eta gainerako eskakizunekin, bai eta teknika erabilgarri onenen aplikazioarekin ere.

Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, bidezkoa da ingurumen baimen bateratua aldatzea.

Ebazpen proposamena hamabost egunez egon da instalazioaren titularrari entzunaldia emateko izapidean, eta hark ez du aurkeztu proposamenaren aurkako alegaziorik.

Adierazitakoarekin bat, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 255/2023 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Partez onestea bulegoko altzariak fabrikatzeko instalazio baten ingurumen baimen bateratuan ezarritako funtzionamendu baldintzen aldaketa. Horren ondorioz, instalazioak eta hango jarduerak ebazpen honen eranskinean adierazitako baldintzak bete beharko dituzte. Instalazioa Azkoinen udal-mugartean dago, eta titularra Dynamobel SA da.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera kontatuko dira epeak.

Laugarrena.–Ebazpena Dynamobel SAri eta Azkoiengo Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzuko zuzendaria, Raúl Salanueva Murguialday.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura egonen dira Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea 9, behea, Iruña; Ekonomia Zirkularraren eta Berrikuntzaren Zerbitzua) eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan: https://extra.navarra.es/InformacionPublicaPRTR/ConsultasAAU.html#/ConsultaAutorizacionesAmbientalesUnificadas.

Iragarkiaren kodea: F2409332