1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
153/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 144/2024 Ebazpena, maiatzaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Langileak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 144/2024 Ebazpenaren bidez, betearazten da 1385/2024 Ebazpena, maiatzaren 7koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana.
Kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 28an emandako 144/2024 Ebazpenaren bidez José Luis Ruiz Jaén jaunari praktikaldiko behin-behineko destinoa esleitu zitzaiola Iruñeko Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ikastetxe bateratuan, Hezkuntza-orientazioa espezialitatean (gaztelaniaz), destino hori ezeztatu egin behar da, eta interesdunari adierazi dei eginen zaiola irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak –praktikaldikoak edo zerbitzu-eginkizunekoak– telematikoki esleitzeko prozedurarako, bat etorriz Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 329/2023 Ebazpenarekin eta deialdiaren I. tituluko bederatzigarren oinarrian ezarritakoarekin. Prozedura hori egintza publiko bidez eginen da, edo zehazten den prozeduraren bidez, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak destinoa esleituko die praktiketako funtzionario gisa izendatutako langileei.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Aldatzea Hezkuntza Departamentuko irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 144/2024 Ebazpena, eta José Luis Ruiz Jaén jaunari Iruñeko Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa ikastetxe bateratuan esleitutako destinoa ezeztatzea (Hezkuntza-orientazioa espezialitatea, gaztelaniaz).
2. José Luis Ruiz Jaén jaunari dei egitea irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak –praktikaldikoak edo zerbitzu-eginkizunekoak– telematikoki esleitzeko prozeduran ager dadin. Prozedura hori onetsi zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 329/2023 Ebazpenaren bidez.
Adieraztea praktikaldirako esleituko zaion destinoa behin-behinekoa izanen dela.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).
4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.
5. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez dela administrazio bidea amaitzen. Beraz, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
Iragarkiaren kodea: F2409416