2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Eskumenak eskuordetzea onestea
Iruñerriko Mankomunitateko Batzar Nagusiak, 2024ko ekainaren 20an egin zuen saioan, akordio hau hartu zuen:
1. Aranguren, Beriain, Ezkabarte eta Ollarango udalek hitzartutako eskumenen eskuordetzea onestea "Iruñerria landatarra HJTP" onartzeko, Helmugako Jasangarritasun Turistikoko Planen ohiz kanpoko programaren 2023ko ohiz kanpoko deialdian parte hartzeko eskaeraren baldintzetan, Turismoko Estatu Idazkaritzaren 2023ko maiatzaren 22ko Ebazpenaren arabera eta deialdi horretatik eratorritako dirulaguntzaren erakunde onuradun gisa.
2. Eskumenen eskuordetze eta onespen hau kaleratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Iruñean, 2024ko ekainaren 20an.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
Iragarkiaren kodea: L2410008