142. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

152/2024 EBAZPENA, ekainaren 10ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 142/2024 Ebazpena, maiatzaren 28koa, Hezkuntza Departamentuko Langileak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak emana.

Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 28an emandako 142/2024 Ebazpenaren bidez, betearazten da 1281/2024 Ebazpena, apirilaren 24koa, Hezkuntza Departamentuko Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuko zuzendariak emana.

Kontuan hartuta Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariak maiatzaren 28an emandako 142/2024 Ebazpenaren bidez Evangelina Touzopoulou Arampatzoglou andreari praktikaldiko behin-behineko destinoa esleitu zitzaiola Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan, Ingeles espezialitatean (gaztelaniaz), destino hori ezeztatu egin behar da, eta interesdunari adierazi dei eginen zaiola irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak –praktikaldikoak edo zerbitzu-eginkizunekoak– telematikoki esleitzeko prozedurarako, bat etorriz Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 329/2023 Ebazpenarekin eta deialdiaren I. tituluko bederatzigarren oinarrian ezarritakoarekin. Prozedura hori egintza publiko bidez eginen da, edo zehazten den prozeduraren bidez, eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak destinoa esleituko die praktiketako funtzionario gisa izendatutako langileei.

Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Aldatzea Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 28ko 142/2024 Ebazpena, eta Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreari Berriozarko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutuan esleitutako behin-behineko destinoa ezeztatzea (Ingelesa espezialitatea, gaztelaniaz).

2. Evangelia Touzopoulou Arampatzoglou andreari dei egitea irakasle funtzionarioen behin-behineko destinoak –praktikaldikoak edo zerbitzu-eginkizunekoak– telematikoki esleitzeko prozeduran ager dadin. Prozedura hori onetsi zen Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 21eko 329/2023 Ebazpenaren bidez.

Adieraztea praktikaldirako esleituko zaion destinoa behin-behinekoa izanen dela.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta deialdiaren fitxan, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es/eu/).

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Langileen Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta praktikaldiko Kalifikazio Batzordeari.

5. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ez dela administrazio bidea amaitzen. Beraz, ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Iruñean, 2024ko ekainaren 10ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.

Iragarkiaren kodea: F2409415