142. ALDIZKARIA - 2024ko uztailaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

53/2024 FORU AGINDUA, maiatzaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez finkatzen baita zein den Administrazioak eginen duen ekarpenaren gehieneko zenbatekoa 2024-2025 ikasturtean testuliburuak doan jasotzeko programa finantzatzearren.

Martxoaren 25eko 6/2008 Foru Legea garatzeko Erregelamenduan, irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak onetsitakoan, 6. artikuluan honako hau xedatzen da: "Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Administrazioak urtero ezarriko du zein izanen den eginen duen gehieneko ekarpena. Onuraduna den ikasle bakoitzeko modulu bat ezarriko du, eta, haren balioa ezartzeko, kontuan hartuko dira programa aplikatuko deneko irakaskuntza maila eta gehien erabiltzen diren liburuek benetan duten kostua".

Estatistikako Institutu Nazionalak testuliburuetarako KPIaren aldaketari buruz emandako informazioaren arabera, 2023ko abenduan aldaketa hori %3,5ekoa zen, eta, beraz, 2024-2025 ikasturterako onartutako zenbatekoak portzentaje horren arabera eguneratu behar dira.

Irailaren 27ko 61/2010 Foru Dekretuak ezartzen du ikastetxeak, mailegurako aldi orokorra bukaturik, testuliburu berekin segitzea erabakitzen ahal duela, liburu berriak jartzeari uko eginez eta ale berriak jarriz.

Administrazioak gehienez ere ale berrien %25 finantzatuko du Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eta Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloetan, lote berekin 5 urte edo gehiago daramatzaten eta, oro har, horien jarraipena aukeratu duten ikastetxeetan. Indarrean dauden loteak dituzten ikastetxeen kasuan, %0,5 finantzatuko da.

Ale berriak eskuratzeko eskaerek bete beharko dute 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa.

Bestetik, aldez aurretik eskaera eta arrazoiak azaltzen dituen txostena eginda, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte batean batzuk, eta hurrengoan gainerakoak–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egin dezake ikasturte honetan, eta 2025-2026 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Bide hori aukeratuz gero, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da harik eta 2024-2025 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. 2024-2025 ikasturtean testuliburuak doan eskuratzeko programa finantzatzearren Administrazioak ikasleko egiten duen ekarpenaren gehieneko zenbatekoa ezartzea, I. eranskinean ageri denaren arabera.

2. Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleen banakako erabilerarako testuliburuak eta curriculumeko materialak ikasturtero berrituko dira, betiere hurrengo ikasturteetako ikasleek erabiltzerik ez badute.

3. Ikastetxe batean erabakitzen bada testuliburuak doan eskuratzeko programan sar daitekeen maila bateko gai edo irakasgai guzti-guztietako liburuak ez erabiltzea, Administrazioak 2024-2025 ikasturtean ikasleko eginen duen ekarpena kalkulatuko da doakotasun programan sartuta dauden liburu guztien artetik aukeratzen den liburu kopuruaren arabera, aplikatuz aurreko atalean aipaturiko gehieneko ekarpenaren araberako portzentajea, foru agindu honen II. eranskinean adierazita dagoen bezala.

4. Hezkuntza premia bereziak (HPB) dituzten eta hala diagnostikatu zaien ikasleentzat 64,17 euroko zuzkidura ezarri da 2024-2025 ikasturterako, kontuan hartu gabe erabilitako material didaktikoa eta ikaslea derrigorrezko zein irakaskuntza mailatan dagoen matrikulatua, salbu eta Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetan, I. eranskinean aurreikusitakoa aplikatuko baita maila horietan.

5. Hezkuntza Departamentuak baimentzen eta finantzatzen ahalko du erabilera orokorrerako testuliburuak eta bestelako material didaktikoa eta informatikoa ohiz kanpo erostea, zehaztuko diren kasuetan eta baldintzetan eta betiere berrerabilpen eta iraunkortasun baldintzak betetzen badituzte.

6. Administrazioak gehienez ere %25 finantzatuko du Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetan eta Oinarrizko Mailako Heziketa Zikloetan, lote berekin 5 urte edo gehiago daramatzaten eta, oro har, horien jarraipena aukeratu duten ikastetxeetan. Indarrean dauden loteak dituzten ikastetxeen kasuan, %0,5 finantzatuko da.

Ale berriak eskuratzeko eskaerek 61/2010 Foru Dekretuan ezarritakoa bete beharko dute.

7. Aldez aurretik eskaera eta arrazoiak azaltzen dituen txostena eginda, ikastetxeek bi urtetan berritzen ahalko dituzte testuliburuak –urte batean batzuk, eta hurrengoan gainerakoak–, eta ez dena urte bakarrean. Hartara, ikastetxe batek berritze partzial bat egiten ahalko du ikasturte honetan, eta 2025-2026 ikasturtean, berriz, gainerako testuliburuak berritu.

Ikasturte honetan, berritutako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da, II. eranskinean ezarritako portzentajearen arabera. Bide hori aukeratuz gero, berritu gabeko liburuetan, ale berrien portzentajea %8 izan daiteke.

Hurrengo ikasturtean, gainerako liburuei dagokien zenbatekoa ordainduko da harik eta 2024-2025 ikasturterako onetsitako moduluaren gehieneko portzentajera iritsi arte.

8. Ahalmena ematen zaio Lanbide Heziketako, Digitalizazioko eta Hezkuntza Zerbitzuetako zuzendari nagusiari foru agindu hau garatzeko.

9. Foru agindu honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete Nafarroako Gobernuari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

10. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

11. Foru agindu hau jakinaraztea Ikasketetarako Laguntzen eta Hezkuntza Zerbitzuen Kudeaketaren Atalari eta Hezkuntza Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko maiatzaren 16an.–Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno Gurpegui.

I. ERANSKINA

TESTULIBURUEN PROGRAMA FINANTZATZEKO MODULUA

Gehieneko zuzkidurak ikasle eta ikasmaila bakoitzeko

Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

100,49 euro

Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

119,86 euro

HPBak dituzten ikasleak

64,17 euro

DBHko 1., 2., 3. eta 4. mailak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

207,04 euro

HPBak dituzten ikasleak

64,17 euro

Oinarrizko mailako heziketa zikloak

Ikasmaila bakoitzeko gehieneko zuzkidura

119,86 euro

HPBak dituzten ikasleak

64,17 euro

II. ERANSKINA

LEHEN HEZKUNTZA ETA OINARRIZKO
MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

DBH

HAUTATUTAKO LIBURU KOPURUA

EKARPENAREN
EHUNEKOA

HAUTATUTAKO LIBURU KOPURUA

EKARPENAREN
EHUNEKOA

1

%20

1

%14

2

%40

2

%29

3

%60

3

%43

4

%80

4

%57

5 edo gehiago

%100

5

%71

6

%86

7 edo gehiago

%100

Iragarkiaren kodea: F2409636