2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
VIANA
Deialdia, administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Administrari-ofizialaren izendapen proposamena
Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, administrari-ofizialen funtzionario lanpostu bat (plantilla organikoko 1-03 zenbakiduna) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Javier Sáenz Pascual jaunaren aldeko izendapen proposamena egin du, bera baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.
Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiko 8.1 oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko. Deialdia 2023ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 30ean.
Vianan, 2024ko ekainaren 18an.–Alkatea, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2409944